Oier Ibarretxe Conde (Galdakao, 2003ko maiatzaren 30a) 63,5 kilogramoko kategorian aritzen den boxeolaria da.[1]

Oier Ibarretxe
Bizitza
JaiotzaGaldakao2003ko maiatzaren 30a (21 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEguzkibegi Ikastola
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria

Eguzkibegi Ikastolan ikasitakoa, bertan zegoela hasi zen kirolean eta hasieran futbola eta boxeoa uztartzen zituen arren, azken honetan diardu gaur egun arrakasta handiarekin, Espainiako Selekzioko boxeolaria dela.[2]

Urrezko domina bat irabazi zuen 2023ko 22 urtez azpiko Europako Boxeo Afizionatu Txapelketan, 63,5 kg. kategorian.[3] Bangkoken egindako Olinpiar Aurreko Txapelketan Emilio Garcia estatubatuarra garaitu ondoren Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko sailkatu zen.[1][4]

Nazioarteko emaitzak

aldatu
Europako Boxeo Afizionatu Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Budva   Urrea Gizonezkoa, 63,5 kg.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.