Giovanni Agnelli (Turin, 1921eko martxoaren 12a - Turin, 2003ko urtarrilaren 24a), ezagunagoa Gianni Agnelli gisa, italiar enpresaburua eta Fiat enpresaren akziodun nagusia izan zen.

Gianni Agnelli

(1986)
biziarteko senatari

1991ko ekainaren 1a - 2003ko urtarrilaren 24a

Confindustria (en) Itzuli presidentea

1974 - 1976
Renato Lombardi (en) Itzuli - Guido Carli

Fiat S.p.A. (en) Itzuli presidentea

1966 - 2003
Vittorio Valletta - Umberto Agnelli
Bizitza
JaiotzaTurin1921eko martxoaren 12a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1921eko martxoaren 12a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2003ko urtarrilaren 24a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaTurin2003ko urtarrilaren 24a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
AitaEdoardo Agnelli
AmaVirginia Bourbon del Monte
Ezkontidea(k)Marella Agnelli (en) Itzuli  (1953ko azaroaren 19a -  2003)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAgnelli family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, ingeniaria, politikaria, enpresaburua eta business magnate (en) Itzuli
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Fiat S.p.A. (en) Itzuli
Juventus FC
Bilderberg taldea
Jasotako sariak
KidetzaSt Moritz Tobogganing Club
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia
giovanniagnelli.it
Giovanni Agnelli Senior e Gianni Agnelli
Gianni Agnelli (ezkerrean) 1940an, bere aitona Giovanni Agnellirekin

Edoardo Agnelli eta Virginia Bourbon del Monte printzesaren zazpi seme-alabetan bigarrena. Bere aitona Giovanni Agnellik Fiat auto-lantegia sortu zuen, 1899an. 1945ean Fiat enpresaren Administrazio Kontseiluaren lehendakariorde izendatu zuten, eta 1966an lehendakari. Bere anaia Umbertorekin batera, bultzada berria eman zion Fiat enpresari, munduko industriaren buruan kokatu zuen, eta haren inguruan urtean hogeita lau milioi euro fakturatzen dituen 569 elkartez osatutako inperioa sortu zuen.

Lehen urteak oso onak izan baziren ere, 70eko hamarkadaren amaieran krisialdi larria bizi izan zuen. Brigada Gorriek Fiateko zenbait zuzendari hil zituzten, eta sindikatuekiko arazoen ondorioz, lantegia itxita egon zen hilabetez. Baina Agnellik bere tesi neokapitalistak inposatu zituen azkenean, zeinaren arabera enpresa baita langilearen etekin nagusia. 90eko hamarkadaren amaieran bere 270.000 langileetatik 65.000 taldearen akziodun bilakatu ziren, eta Agnellik enpresaren etekinen araberako soldata-igoera negoziatu zuen sindikatuekin. Industria birmoldatu eta lanpostu asko galdu ondoren, amaitu zen, azkenean, krisialdia. Kanpo-harremanetan ere lan handia egin zuen Agnellik. 1976. urtean Fiaten % 13 saldu zion Muammar al Kadafiri, Estatu Batuekiko adiskidetasuna galdu gabe. Berea izan zen, gainera, Sobietar Batasunean kokatu zen lehen mendebaldeko auto-lantegia. Bere enpresetan 10.000 produktu inguru egiten dira, bihotzeko balbuletatik hasi eta gas-turbinetaraino. Tartean defentsarekin eta armekin zerikusia duten produktuak egiten dira, eta elikagaien sektorean eta kredituenean ere sartuta daude. Agnellik menderatzen zuen, Italian, autoen merkatua, izan ere, Lancia, Alfa Romeo, Autobianchi eta Ferrari markak ere berak kontrolatzen zituen. 1996an, 75 urte bete zituenean, utzi zuen Agnellik Fiaten zuzendaritza. Turingo Juventus futbol-taldearen mezenas eta ohorezko presidentea izan zen, eta hiri bereko La Stampa eta Milango Corriere della Sera egunkarien jabea.

1991z geroztik, biziarteko senatari izan zen, Francesco Cossiga presidenteak izendatuta. Agnellitarrek Fiat taldearen %40 kontrolatzen dute, eta munduko 50 familia aberats eta boteretsuenen artean daude.

Giovanni Agnelliren zuhaitz genealogikoaren laburpena aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gianni Agnelli  

Kanpo estekak aldatu