Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da. Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da[1] (eta, oraingoz, bakarra): 2009an irabazi zuen lehenengoz, eta 2017an berriro. Prentsako ohiko kolaboratzailea da, adibidez Berria egunkarian.[1]
Maialen Lujanbio | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Izen osoa | Maialen Lujanbio Zugasti |
Jaiotza | Hernani, 1976ko azaroaren 26a (44 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Genero artistikoa |
olerkigintza bertsolaritza |
IbilbideaAldatu
IkasketakAldatu
Arte Ederretan lizentziaduna da (EHUn).[2] Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta bertan ikasitakotik abiatuta, 2010ean Hau Koaderno bat zen liburua idatzi zuen.[3]
BertsolaritzaAldatu
Ikastolan zegoenean hasi zen bertsotan lagunen artean eta 11-12 urterekin parte hartu zuen lehendabiziko aldiz txapelketa batean: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. 15 urte zituela Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardarasekin batera Hondarribian abestera gonbidatu zuten eta geroztik gelditu gabeko ibilbidea egin zuen.[4]
2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izan zen,[5] eta berriro ere irabazi zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia.[6]
Gai aniztasuna lantzen duen bertsolaritzat hartzen da, askotan ezkutuan egon diren gaiak oholtzara ekarriz,[7] eta emozionatzeko gaitasuna duela ere aipatu izan dute hainbatek.[8]
2018az geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.[9]
2019ko Korrikan, Lujanbiok idatzi eta irakurri zuen mezua.[10][11]
Bertsolari txapelketetako palmaresaAldatu
Sari nagusiakAldatu
Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Txapelduna (2): 2009, 2017
- Txapeldunordea (2): 2001, 2013
- Finalista (6): 1997, 2001, 2005, 2009, 2013, 2017.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2003
Joxe Agirrek 2009ko Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion unea
Sebastian Lizasok 2017ko Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion unea
GaztetxotanAldatu
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Handien mailan:
- Txapelduna (1): 1994
- Finalista (1): 1993
- Txikien mailan:
- Txapelduna (2): 1990, 1991
- Finalista (2): 1988, 1992
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Handien mailan (0): bigarren 1994an
- Txikien mailan (3): 1990, 1991, 1992
Bestelako sari eta errekonozimenduakAldatu
- 1991ko Xenpelar saria: bertso onenari.
- 1992ko Lizardi saria: bertso onenari.
- 1992ko Osinalde saria: 1. postua eta bertso onenaren saria
- 2018ko Zarauzko Kopla Txapelketa.[12]
Bestelako proiektuakAldatu
2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez, "Ornitorrinkus" diska-liburua eman zuten argitara.[13]
2011n "Txori Mugariak" irrati performancea sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013eko udan, kolaboratzaile berdinarekin, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua aurkeztu zuten.
ArgitalpenakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Ibarluzea Santisteban, Miren. «Lujanbio Zugasti, Maialen» Auñamendi Eusko Entziklopedia Noiz kontsultatua: 2021-01-05.
- ↑ «“Arte Ederrak ezagutu izana nabaritzen dela uste dut”» BBAA Bitakora Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
- ↑ «Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Lujanbioren begietatik» Argia Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Su primera plaza pública, a los 15 años y muerta de miedo» El Diario Vasco 2017-12-19 Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
- ↑ Maialen Lujanbio txapeldun
- ↑ Maialen Lujanbio da 2017ko txapelduna
- ↑ «Bazterren aroa, behingoz» Argia Noiz kontsultatua: 2017-12-18.
- ↑ Berria.eus. «BEC emozionatu du Lujanbiok, beste behin» Berria Noiz kontsultatua: 2017-12-18.
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maialen Lujanbio - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
- ↑ Berria.eus. «Maialen Lujanbio: "Egin, eragiteko; eragin, eginarazteko"» Berria Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
- ↑ «'Klika!, sistema eragilean' goiburupean, Lujanbiok idatzi du Korrikaren 21en mezua» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
- ↑ «Maialen Lujanbiok irabazi du 2018 Kopla Txapelketako zintzarria - zarauzkohitza.eus» zarauzkohitza.eus Noiz kontsultatua: 2018-12-23.
- ↑ «"Saiatu gara bertsoak dauzkan balio berezkoenak mantentzen"» bertsoa.eus Noiz kontsultatua: 2018-02-27.
- ↑ Lujanbio, Maialen.. (2010). Hau koaderno bat zen : hau koaderno haren berrinterpretazioa da. HUHEZI eta Lanku ISBN 9788493810320. PMC 863181674. Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
- ↑ Apezetxea Lujanbio, Maialen. (2016). Ilunpetik argitara : emakume langileak iruditan : Hernani 1939-1975. Hernaniko Udala, Berdintasun Saila ISBN 9788493419370. PMC 953025591. Noiz kontsultatua: 2019-04-14.
Kanpo estekakAldatu
- Maialen Lujanbio, Bertsozale Elkartearen webgunean.
- Maialen Lujanbiori egindako elkarrizketa, Info7n.
- Maialen Lujanbiori egindako elkarrizketa, Euskonews Gaztean.