Joseba Pagazaurtundua
Joseba Pagazaurtundua Ruiz (Hernani, 1957ko abenduaren 27a - Andoain, 2003ko otsailaren 8a) Andoaingo Udaltzaingoaren burua eta ekintzailea izan zen.
Joseba Pagazaurtundua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1957ko abenduaren 27a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Andoain, 2003ko otsailaren 8a (45 urte) |
Heriotza modua | gizahilketa |
Jarduerak | |
Jarduerak | polizia |
Kidetza |
Unión General de Trabajadores PSE-EE |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa |
Euskadiko Ezkerra Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
BizitzaAldatu
16 urte besterik ez zuela, ETA politiko-militarrean sartu zen. 1974an utzi zuen, eta Enpresa Zientziak ikasteari ekin zion. 1976an EIA alderdiaren kide bilakatu zen, eta handik Euskadiko Ezkerrera eta PSEra pasa zen. Maite bere arreba eta Iñaki bere anaia ere PSEko kideak ziren.
1970eko hamarkadaren amaieran Andoaingo Udaltzaingoan sartu zen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdean buru izendatu zuten. Mehatxaturik, Ertzaintzan zerbitzu-betekizunean sartu zen. 2003an ETAk erail zuen.[1]
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Ertzaintza detiene a un etarra relacionado con la muerte de Pagazaurtundua» El Mundo 2010/08/03.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |