Portugalete

Bizkaiko udalerria

Portugalete Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilbo Handia eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren ezkerreko ertzean kokatuta. 2016. urtean 46.372 biztanle zituela, Euskal Herriko udalerri jendetsuenetan zortzigarren postuan zen. Bestalde, guztira 3,21 km² besterik ez duenez, bere biztanle dentsitatea (15.000 bizt/km² ingurukoa) Euskal Herriko handiena da.

Portugalete
 Bizkaia, Euskal Herria
Portugaleteren ikuspegia
Portugaleteko bandera

Portugaleteko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Portugalete
AlkateaMikel Torres (PSE-EE)
Posta kodea48920
INE kodea48078
Herritarraportugaletetar
Kokapena
Koordenatuak43°19′10″N 3°01′10″W / 43.31944°N 3.01958°W / 43.31944; -3.01958
Map
Azalera3,21 km²
Garaiera6 metro
Distantzia14 km Bilbora
Demografia
Biztanleria44.629 (2023)
−171 (2022)
alt_left 23.882 (%53,5) (%49) 21.884 alt_right
Dentsitatea15.510,28 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 7,25
Zahartze tasa[1]% 22,48
Ugalkortasun tasa[1]‰ 33,08
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,51 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,82 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 14,06 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 18,94 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 6.41 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1322. urtea
Webguneahttp://www.portugalete.org

Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893an eraikitako burdinazko transbordadore zubia, UNESCOk gizateriaren ondare izendatua, Portugalete itsasadarraren beste aldean dagoen Getxo herriarekin lotzen duena.

Geografia aldatu

Portugalete herria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean, Trapagaran eta Ortuella udalerriekin egiten du muga; ekialdean, Ibaizabal ibaiarekin; hegoaldean, Sestaorekin; eta iparraldean, Santurtzirekin.

Bilboko itsasadarraren eta Ballonti errekaren artean kokatuta, Portugalete itsasoaren mailatik 70 metro inguruko altueraraino hedatzen da. Herriak malda ugari ditu, eta muino batean hazi behar izan zuen industrializazioa gertatzean. Herriaren erdigunea, alde zaharra eta udaletxea Ibaizabal ibaiaren ondoko gune lauenean daude.

Portugaleteko auzoak aldatu

Toponimia aldatu

Portugalete toponimoaren jatorria ezezaguna da eta gaur egun gai eztabaidatsua da adituen artean.

Juan Antonio Mogelek 1803an José de Bargasi bidalitako eskutitz batean Portugal eta Portugalete toponimoek jatorri bera zutela idatzi zuen, latinezko Portus-galorum edo zelten portua[4]. Hala ere, gero teoria baztertu egin zuen ez Portugaletek, ez Portugalek ez zutela inoiz halako ezaugarririk izan argudiatuz. Geroago, beste teoria bat proposatu zuen: euskarazko Portu eta Ugalete/a hitzen lotura, azkenak «ura gelditzen den txokoa» esan nahi du[5].

Beste batzuek euskarazko Portu eta Ugaldeta hitzen lotura dela esan dute, azkenak «portuaren urertzak» esan nahi du.

Historia aldatu

Portugalete hiribildua Maria Diaz Harokoak eratu zuen 1322. urtean, Bizkaiko beste hiribildu batzuk bezala. Aurretik, Enkarterriko arrantzaleen herrixka txikia izan zen Portugalete. Hasierako hiri-gutuna galdu bazen ere, 1432an berretsi egin zen Gaztelako Joanes II.a erregeak emandako opariaren bitartez[6]. Mendetan, Bilborekin lehian aritu zen merkataritza nagusigoa nork izango zuen erabakitzeko, norgehiagoka 1511n gaur egungo hiriburuak irabazi arte.

XIX. mendean herriaren jarduera nagusia izan zen arrantza industria eta zerbitzuak ordezkatuz joan ziren. Kostaldean izanik haren hondartzaz eta bainuetxeaz, burgesia berriak bertan kokatu zituen bere udarako etxebizitzak, eta Kai Barriaren inguruan, bere jauregitxoak eraiki zituen. Hala, XX. mendean zehar Portugalete Ezkerraldeko merkataritza eta aisialdirako gune bilakatu zen.

Portugaleten ez zen fabrika asko ezarri, eta altxatu zirenak batez ere udalerriaren mendebaldean altxatu ziren (Moyresa esaterako). Dena den, herria industrializazioak erakarritako biztanleria handiaren jomuga bilakatu zen. Milaka etxebizitza eraiki ziren Portugaleteko alde zaharra zegoen gunetik harago, ekialdetik mendebaldera.

Demografia aldatu

Portugaleteko demografia eta biztanleriaren joera Bilbo Handiko beste udalerri industrialen antzerakoa da. XIX. mendera arte herri txikia izan zen, 1.000 biztanle inguru zituena. Ondorengo industrializazioak, berriz, biztanleriaren hazkunde izugarria eragin zuen.

Industrializazioak batez ere Gaztelatik eta Galiziatik erakarri zituen etorkinak, 1950 eta 1970eko hamarkaden artean, herriko populazioa laukoiztu arte.

Udalerriaren azalera historian zehar aldatu egin zen, azkenengo aldaketa nagusiak hauek izan ziren:

Portugaletek 48.000 biztanle inguru dauzka. 2006an lehen aldiz 50.000tik behera geratu zen biztanleria, eta beherantz jarraitu zuen XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran. Geroztik. Etxebizitza berriak eraikitzeko ezintasunak, zerbitzu gabeziak eta industrializazioarekin batera etorritako etorkin asko euren jaioterrietara itzuli izanak eragin latza izan zuten garapen demografiko horretan.

Herriak etxebizitza berriak eraikitzeko tokirik ez duela eta, etorkizunean biztanleriak beherantz jarraituko duela aurreikusten da.

Portugaleteko biztanleria

Politika aldatu

Espainiako Trantsizio Demokratikoa hasi eta gero, Portugaleteko udala beti izan da Euskadiko Alderdi Sozialista – Euskadiko Ezkerraren eskuetan. Egungo alkatea Mikel Torres da. PSEk bai bakarrik bai Euzko Alderdi Jeltzalearekin edo Euskadiko Alderdi Popularrarekin gobernatu du urte hauetan guztietan.

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Portugaleten»

Udal hauteskundeak aldatu

Portugaleteko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
9 / 21
8.020 (% 34,14)
10 / 21
10.545 (% 43,75)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 21
5.295 (% 22,54)
5 / 21
6.010 (% 24.93)
Portugaluj@ Despierta -> Ahal Dugu
3 / 21
3.477 (% 14,80)
3 / 21
3.033 (% 12,58)
Euskal Herria Bildu
3 / 21
2.865 (% 12,20)
2 / 21
2.941 (% 12,20)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
1.743 (% 7,42)
1 / 21
1.377 (% 5,71)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda aldatu

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Doroteo Pinedo Bañales 1979 1987 Euskadiko Alderdi Sozialista
Gerardo Pradas Calvo 1987 1995 Euskadiko Alderdi Sozialista
Miguel Ángel Cabieces García 1995 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista
Mikel Torres 2007 Jardunean Euskadiko Alderdi Sozialista

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Bizkaiko Zubia
 
Salazar dorrea
 
Santa Klara komentua

Portugaleteko erakargune turistiko nagusia Bizkaiko Zubia da, 1893an eraikia eta munduko zubi esekirik zaharrena dena. 2006an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeak turismoa bultzatu egin zuen udalerrian, Bilbon jasotako hainbat eraikinekin batera.

Beste hainbat eraikin ikusgarri ere daude udalerrian, bai erlijiosoak bai zibilak:

 
Andra Maria basilika

Eusko Jaurlaritzak monumentu edo monumentu-multzo izendatu ditu Portugaleteko zenbait eraikin. Hona hemen:

Kultura aldatu

Udalerriak hainbat elkarte kultural ditu, hona hemen nabarmenetariko batzuk:

Musika taldeak aldatu

Portugaleten hazi eta jorratu diren musika taldeen zerrenda da hau:

  • Amimishock,
  • Manifa,
  • Psyko,
  • Dekadenzia,
  • Burdinkaia,
  • Makabi, punk estiloko musika taldea.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

 
Giako Andra Mariaren jaitsiera, 2006an.

Portugaletek ospatzen duen kultura ekitaldirik nagusienetakoa Nazioarteko Folklore Jaialdia da. Bertan, urtero eta uztailaren 25ean, Euskal Herriko eta munduko hainbat dantza eta musika taldek hartzen dute parte.

Horrez gain, herriak ospatzen dituen jaiegunen artean honakoak daude:

Jaia Data Auzoa
Inauteriak Otsaila
San Antonio Ekainaren 13a Buenavista
Giako Andra Maria Uztailaren 1a Alde Zaharra
San Kristobal Uztailaren 10a Errepelega
San Roke jaiak Abuztuaren 16a
San Nikolas Irailaren 4a Kai Zaharra
Gurutzearen gorespena Irailaren 14a Alde Zaharra
San Martin (ganadu feria eta herri kirolak) Azaroaren 11

Kirolak aldatu

Portugaleten zenbait kirol elkarte ere badaude, hona hemen nagusiak:

Azpiegiturak aldatu

Garraioa aldatu

Errepideak aldatu

Aireportua aldatu

Bilbo-Loiu aireportua herritik 18 kilometrotara dago.

Metroa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 2. lineak Portugalete zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Trena aldatu

Renfeko Aldirien C-1 lineari dagokion Portugaleteko geltokia Kai Zaharra auzoan dago.

Autobusa aldatu

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineek udalerria zeharkatzen dute:

  • A3122 Bilbo – Sestao – Errepelega
  • A3129 Lutxana – Gurutzeta – Santurtzi
  • A3131 Barakaldo – Sestao – Errepelega
  • A3135 Sestao – Kabiezes
  • A3142 Santurtzi – Barakaldo
  • A3151 Bilbo – Santurtzi – Portugalete (Autopistaz)
  • A3321 Portugalete – Muskiz
  • A3331 Sestao – Trapagaran
  • A3332 Santurtzi – Trapagaran
  • A3333 Santurtzi – Gallarta
  • A3335 Sestao – Muskiz

La Unión-La Burundesa

  • A3718 Gallarta – Gasteiz

ALSA

  • Badaude zenbait distantzia handiko autobus udalerrian geltokia dutenak.

Itsas-garraioa aldatu

Portugalete eta Areeta artean Ibaizabal zeharkatzen duen txalupa zerbitzua dago.

Besteak aldatu

Areeta eta Portugalete artean Bizkaia Zubia dago.

Herriko argazki panoramikoa.

Jentilizioa aldatu

Portugaleteko biztanleen jentilizioa portugaletetarra da[17]. Gaztelaniaz, berriz, portugalujo/a da, nahiz eta izen herrikoia jarrillero/a izan. Ezizen honek XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran du jatorria, orduko Portugaletek hainbat taberna zituen non txakolina pitxar txikietan, gaztelaniaz "jarrilla", edaten zuten.

Portugaletetar ospetsuak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Portugaletetar ospetsuen zerrenda»

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Portugaleteko Udala. Ba al zenekien?. .
  5. « nuestro pueblo debió llamarse en principio Ugalete o Ugaleta, que significa en euskera "lugar esquinero de agua, puerto", en una palabra; y que, luego, cuando vinieron los romanos, ignorando el significado del nombre, le antepusieron la voz Portu (puerto) colocando albarda sobre albarda, al denominarlo Portugalete »

    —Cipriano Ramos Larriba: "Monografías de Pueblos de Bizkaia"

  6. Auñamendi Entziklopedia. Portugalete: Historia. .
  7. Txurruka kaiko 60 zenbakidun eraikinaren Kultura Ondasun izendapena EHAAn
  8. a b c Monumentu-multzo Kultura Ondasun izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  9. ww7.berriztasuna.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).[Betiko hautsitako esteka]
  10. «ELAI- ALAI» www.elai-alai.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  11. «Sociedad Lora Barri» web.archive.org 2008-12-24 (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  12. «Coral Santa María de Portugalete» www.coralsantamaria.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  13. «Fanfarre guretzat» web.archive.org 2010-05-26 (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  14. «Corosorozabal.org» web.archive.org 2015-08-01 (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  15. (Ingelesez) «ClubPortugalEte.com is for sale» HugeDomains (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  16. «JARRILLEROS S.K. - Portugalete» www.jarrilleros.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  17. Euskaltzaindia. Toponimia: Portugalete. .

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa