Françoise Giroud
Françoise Giroud, jaiotzez Lea France Gourdji (Lausana, Suitza, 1916ko irailaren 21a- Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 2003ko urtarrilaren 19a) frantziar kazetari, idazle eta gidoilaria izan zen.[1]. Frantziako Gobernuaren ministroa izan zen bi alditan: Jacques Chiracekin (1974-1976) eta Raymond Barrekin (1976-1977). Giroud abizena 1964ko uztailaren 12an argitaratutako dekretuaren bidez hartu zuen. Bere bikotekidea Jean-Jacques Servan-Schreiber izan zen.[2]
Françoise Giroud | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1984 - 1989 ← Alfred Kastler - Guy Sorman (mul) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Lea France Gourdji | ||||||
Jaiotza | Lausana, 1916ko irailaren 21a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Paris, 2003ko urtarrilaren 19a (86 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Neuilly-sur-Seine | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Salih Gourdji | ||||||
Ezkontidea(k) | Anatole Eliacheff | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Lycée Molière (en) | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, gidoilaria eta idazlea | ||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||
Enplegatzailea(k) | Elle (aldizkaria) Le Nouvel Obs (en) L'Express (en) | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Gosearen Kontrako Ekintza Association for the Right to Die with Dignity (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna Alderdi Erradikala (Frantzia) | ||||||
Biografia
aldatuBere aita, Salih Gourdji, jatorriz Turkiakoa; bere ama Elda Farragi zen. Ez zituen unibertsitateko ikasketak egin. Ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen, neska zein mutila. Oso aktiboa ze eta, Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentziako agente sindikala izan zen. Gestapok atxilotu eta Fresnesen espetxeratu zuten. Bere uste sakonak, ordea, ahuldu beharrean indartu ziren. Konpromezu hori beste gaietan ere erakutsi zuen, esatearako Aljeriako gerraren aurkako konpromisoan, emakumeen borrokan eta prentsa askatasunaren alde.
Frantziako prentsa politikoaren alorreko pertsonalitate nabarmenetako bat izan zen. Jean-Jacques Servan-Schreiberrekin batera, L'Express astekaria sortu zuen 1953an: beste hedabideetan ere lagundu zuen: France Dimanche eta Le Nouvel Observateur. Elle aldizkariaren zuzendaria izan zen, bestetik.
Politikari gisa, Jacques Chiraceko Gobernuko Emakumeen Egoerarako Estatu Idazkaria izan zen (1974-1976]]) eta Raymond Barrerekin Kultura ministroa, 1976 eta 1977 artean. Parti Républicain, Radical et Radical-Socialiste alderdiaren lehendakariordea izan zen eta Union pour la Démocratie Française alderdian ere aritu zen.
Bihotzekoak jota hil zen Neuilly-sur-Seineko Ospitale Amerikarrean, 86 urte zituela.[3]
Obra
aldatuLiteraturan
aldatu- Françoise Giroud vous présente le Tout-Paris, L'Air du temps bilduma, Gallimard, 1952. Marcel Acharden hitzaurrea.
- Nouveaux Portraits, Gallimard, 1953.
- La Nouvelle Vague, portraits de la jeunesse, L'Air du temps bilduma, Gallimard, 1958.
- «L'Aventurier du journalisme», Entretiens, Roger Vailland, éditions Subervie, 1970.
- Si je mens, Stock, 1972.
- Une Poignée d'eau, Robert Laffont, 1973.
- La Comédie du Pouvoir, Fayard, 1977.
- Ce que je crois, Grasset, 1978.
- Une femme honorable, Fayard, 1981, Marie Curieren biografia.[4]
- Le Bon Plaisir, éditions Mazarine, 1983.
- Christian Dior, Éditions du Regard, 360 or., 500 ilustrazio, 1987.
- Ecoutez-moi : Paris-Berlin, aller-retour, Günter Grassekin, Maren Sell, 1988.
- Alma Mahler, ou l'art d'être aimée, Robert Laffont, 1988.
- Leçons particulières, Fayard, 1990.
- Jenny Marx ou la Femme du diable, Robert Laffont, 1992.
- Le Journal d'une Parisienne, Le Seuil, 1994.
- Mon très cher amour, Grasset, 1994.
- Les Hommes et les femmes, Bernard-Henri Lévyrekin, Orban, 1994.
- Cœur de tigre, Plon-Fayard, 1995.
- Cosima la sublime, Plon-Fayard, 1996.
- Chienne d'année : 1995, Journal d'une Parisienne vol. 2, Le Seuil, 1996.
- Gais-z-et contents : 1996, Journal d'une Parisienne vol. 3, Le Seuil, 1997.
- Arthur ou le bonheur de vivre, Fayard, 1997.
- Deux et deux font trois, Grasset, 1998.
- Les Françaises, de la Gauloise à la pilule, Fayard, 1999.
- La Rumeur du monde, journal 1997 et 1998, Fayard 1999.
- C’est arrivé hier. Journal 1999, Fayard, 2000.
- Histoires (presque) vraies Fayard, 2000.
- Profession journaliste, conversation avec Martine de Rabaudy, Hachette Littératures, 2001.
- On ne peut pas être heureux tout le temps, Fayard, 2001 (autobiografia).
- Lou, histoire d'une femme libre, Fayard, 2002.
- Demain déjà, journal 2002-2003, Fayard 2003.
- Les Taches du léopard, Fayard, 2003.
- Histoire d'une femme libre, Gallimard, 2013.
Zinema gidoiak
aldatuFilm askotan aritu zen. Hemen bakarrik gidoilari gisa egin zituenak jaso dira.[5][6]
- 1932 : Fanny, Marc Allégretek zuzenduta
- 1932 : Lac aux dames, Marc Allégretek zuzenduta
- 1933 : Remous d'Edmond, T. Grévillek zuzenduta
- 1937 : La Grande Illusion, Jean Renoirrek zuzenduta
- 1942 : Promesse à l'inconnue, André Berthomieuk zuzenduta
- 1943 : Le Secret de Madame Clapain, André Berthomieuk zuzenduta
- 1945 : L'Ange qu'on m'a donné, Jean Chouxek zuzenduta
- 1945 : Marie la Misère, Jacques de Baroncellik zuzenduta
- 1946 : Au petit bonheur, Marcel L'Herbierrek zuzenduta
- 1946 : Mensonges, Jean Stellik zuzenduta
- 1947 : Fantômas, Jean Sachak zuzenduta
- 1947 : Antoine et Antoinette, Jacques Beckerek zuzenduta
- 1949 : Ce siècle a cinquante ans
- 1949 : Dernier Amour, Jean Stellik zuzenduta
- 1950 : La Belle que voilà, Jean-Paul Le Chanoisek zuzenduta
- 1951 : Les Petites Cardinal, Gilles Grangierek zuzenduta
- 1952 : L'Amour, Madame, Gilles Grangierek zuzenduta
- 1952 : Une fille sur la route, Jean Stellik zuzenduta
- 1953 : Un trésor de femme, Jean Stellik zuzenduta, moldaketa eta elkarrizketak
- 1953 : Julietta Marc Allégretek zuzenduta
- 1959 : La Loi (La Legge), Jules Dassinek zuzenduta
- 1976 : Maso et Miso vont en bateau
- 1985 : Le Quatrième Pouvoir, Serge Leroyk zuzenduta
- 1991 : Marie Curie, une femme honorable, (telebistarako), Michel Boisrondek zuzenduta.
Bibliogafia
aldatu- Christine Ockrent, Françoise Giroud, une ambition française, 2003.
Erreferentziak
aldatu- ↑ "Françoise Giroud" Britannica online]
- ↑ https://www.ancetres.ch/fileadmin/docs/pdf/ndc/NdC49.pdf#page=6
- ↑ https://www.nouvelobs.com/culture/20030119.OBS5526/francoise-giroud-a-ete-incineree.html
- ↑ Téléfilm qui en a été tiré.
- ↑ https://www.allmovie.com/artist/p160649
- ↑ https://www.whoswho.fr/decede/biographie-francoise-giroud_14612