Theo Hernández

futbolari frantziarra

Theo Hernández (Marseilla, Frantzia, 1997ko urriaren 6a) frantses futbol jokalaria da, ezker atzelari moduan jokatzen duena Italiako Serie A-n, AC Milanen. Jokalari bizkorra da, eta potentzia handikoa[erreferentzia behar]. Bere anai Lucas Hernandez ere futbol jokalaria da.

Theo Hernández

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThéo Bernard François Hernandez
JaiotzaMarseilla1997ko urriaren 6a (26 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaJean-François Hernandez
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
France national under-18 association football team2015 / 201540
Atlético Madril B2015 / 201790
France national under-19 association football team2015 / 201690
France national under-20 association football team2016 / 201631
Deportivo Alavés2016 / 2017382
Real Madril2017 / 2019230
Real Sociedad2018 / 2019281
A.C. Milan2019 / 11120
Frantziako futbol selekzio nazionala2021 / 81
 
Posizio edo espezialitateaalboko atzelaria
Kirol zenbakia15
Pisua81 kilogramo
Altuera184 zentimetro

Twitter: TheoHernandez Instagram: theo3hernandez FIFA: 408042 UEFA: 250076126 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Hasierak Rayo Majadahondan eta Atleticon aldatu

Bere ibilbidearen hasiera Rayo Majadahonda taldearen behe-mailetan hasi zen, eta 2015-2016 denboraldiaren hasieran Atletico Madrilek fitxatu zuen bere bigarren talderako. Hurrengo denboraldian aurredenboraldia lehen taldearekin egin zuen, eta Alavesera joan zen utzita 2016-2017 denboraldirako.

Alavesen eztanda eta Real Madril (2016-2019) aldatu

Frantziarrak sekulako maila eman zuen Alavesen, taldeak denboraldi bikaina egin zuen, eta Kopako finalera iritsi ziren, Bartzelonaren aurka galduz bertan. Denera 38 partidu jokatu zituen, 2 gol sartuz eta 4 asistentzia emanez.

Real Madrilek, Marceloren ordezko baten bila, Theo erosi zuen, Atleticori 24 milioi euro ordainduz. Bertan bi urte eman zituen, aukera gehiegirik gabe. Bigarren urtean Errealera utzi zuten, eta bertan ere ez zuen jarraikortasunik lortu.

Milanen maila berreskuratzea (2019-) aldatu

Azken bolada maila txarra emana zuen arren, Milanek esfortzu bat egin eta bere proiekturako Theo eskuratzearren 20 milioi euro ordaindu zizkion Madrili. Negozioa ongi atera zitzaion, bere lehen denboraldian maila berreskuratu eta Stefano Pioliren taldean jokalari garrantzitsua izan baitzen.

Estatistikak klubetan aldatu

2023ko otsailaren 23an eguneratua.
Kluba Herrialdea Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Atletico Madril   Espainia 2015-2016 0 0 0
Guztira klubean 0 0 0
Alaves   EH 2016-2017 38 2 4
Guztira klubean 38 2 4
Real Madril   Espainia 2017-2018 23 0 3
Guztira klubean 23 0 3
Real Sociedad   EH 2018-2019 28 1 2
Guztira klubean 28 1 2
Milan   Italia 2019-2020 36 7 5
2020-2021 45 8 8
2021-2022 41 5 10
2022-2023 28 2 5
Guztira klubean 150 22 28

Selekzio nazionala aldatu

Theo frantziako behe-kategorietan ibili da, baina gaur egun Espainiako Selekzioarekin jokatu ahal izateko, herrialde honetako nazionalitatea lortzearen zain dago.

Kanpo estekak aldatu