Adriana Caselotti

estatubatuar aktorea, ahots aktorea eta kantaria

Adriana Elena Loreta Caselotti, ezagunagoa Adriana Caselotti izenez (Bridgeport, Connecticut, AEB, 1916ko maiatzaren 6aLos Angeles, Kalifornia, AEB, 1997ko urtarrilaren 18a) estatubatuar aktorea, ahots aktorea eta kantaria izan zen. Walt Disney Productionsen Snow White and the Seven Dwarfs filmean Edurnezuri pertsonaiaren ahotsa izan zen .[1]

Adriana Caselotti

Bizitza
JaiotzaBridgeport1916ko maiatzaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1997ko urtarrilaren 18a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHollywood High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, ahots-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Ahots motakoloratura-sopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0143314 Allocine: 66536 Allmovie: p11549
Musicbrainz: de623773-76ae-4c99-9b2c-7c0a770b6a46 Discogs: 889657 Find a Grave: 6626722 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Guido Luigi Emanuele Caselotti (1884-1978), bere aita, Údinen jaiotako Italiako etorkina, musika-irakaslea eta ahots-entrenatzailea izan zen, baita Bridgοeko Santo Rosario elizako organo-jolea ere. Haren ama, Maria Josephine Oréfe (1893-1961), Italiako Casavatorekoa zen, eta Royal Operako kantaria izan zen.[2] Ahizpa nagusia, Louise Caselotti (1910-1999) opera kantaria eta ahots irakaslea izan zen. 1946 eta 1947 bitartean Maria Callasen irakaslea izan zen.

Zazpi urte zituela, Adrianak eta haren familiak Connecticut utzi zuten, eta Italiara joan ziren amaren kontratu batengatik. Amak operan lan egiten zuen bitartean, Adriana San Getulio komentu italiar batean hezi zuten, Erromatik gertu. Italian hiru urte igaro ondoren, Estatu Batuetara itzultzean, New Yorkera joan ziren. Aitarekin ikasi zuen kantua, eta aldi berean ingelesa berrikasi zuen, Italian hitz egiteari utzi baitzion.

Bizitza pribatua aldatu

Adriana lau aldiz ezkondu zen. Lehen senarra Robert James Chard izan zen, antzoki lokaleko sarrera-artekaria, eta harekin ezkondu zen 1945ean.[3] Senar-emazteak dibortziatu egin ziren. 1952an Adrianak Norval Weir Mitchell bigarren mailako aktorearekin bat egin zuen. Norvalek lana utzi zuen harekin ezkondu ondoren, baina gero 1972an hil zen. Urte berean, Joseph Dana Costigan podologoarekin ezkondu zen, eta 1982an hil zen. Azken senarra Joseph Laureat Florian St. Pierre izan zen, erretiratutako posta-langilea. 1989an ezkondu ziren eta gero dibortziatu egin ziren.[4] Adrianak ez zuen seme-alabarik izan bere ezkontzetan.

Ibilbidea aldatu

Adriana Caselottik 1935ean egin zuen debuta pantaila handian, opera batean oinarritutako "Naughty Marietta" filmean, dantzari baten papera eginez.

Urte horretan bertan, Walt Disneyk kontratatu zuen film berri bat egiten laguntzeko, Harry Stockwellekin batera. Adrianaren aitak iragarki bat argitaratzen zuen aldizka Los Angelesko egunkarian: "Guido Caselotti, kantu-irakaslea eta opera-entrenatzailea". Ondoren, telefono-zenbaki bat argitaratzen zuen. Disney estudioek iragarki hura ikusi zutela uste da. Hainbat elkarrizketetan, Adrianak kontatu zuen Disneyren ordezkari batek bere aitaren estudiora deitu zuela, kantatzen zuen neskatila gazteren bat ezagutzen ote zuen galdetuz. Une horretan, goiko telefonotik entzuten ari zen Adriana, eta, zalantzarik gabe, aitari bera gomendatzeko esan zion. Probaren egunean, A cappela "Someday My Prince Will Come" abestia abestarazi zioten, eta Walt Disneyk pantaila baten atzean entzun zuen, ez baitzuen nahi izan kantariaren irudiak eragina izatea. Hasieratik ahots egokia zuela erakutsi zuen arren, beste 150 aktoreri casting bat egitea erabaki zen, baita Deanna Durbin izeneko gazte bati ere, Adrianarekin berriro harremanetan jarri ziren arte, kontratatuko zutela jakinarazteko.

Edurnezurik 14 urte zituenez (nahiz eta filmean inoiz ez zen aipatzen), Adrianak bere adinari buruz gezurra esan zuen, 15 urte zituela esan zuen, benetan 19 urte beteak zituenean, Estudioek eta Disneyk berak iritzia alda ez zezaten. Bere ahotsa 'umetzen' jakin zuen, Koloraturarako bere dohainak erakusteaz gain.

Kontratupean zegoela, 1937an (Edurnezuri filmaren estreinaldiaren aurretik) The Bride Wore Red komedian agertu zen, Joan Crawford protagonista zuela. Film horretan festa bat egin zen. Adriana nekazariz mozorrotuta agertu zen, eta Franchot Toneren pertsonaia limurtu zuen labur-labur.

Edurnezuri-ren estreinaldia aldatu

Estreinaldiaren egunean, 1937ko abenduaren 21ean, Harry Stockwellek (Printzearen ahotsa) Adrianari deitu zion eta Los Angelesko Carthay Circle Theatre-ra elkarrekin joateko esan zion. Tiket-saltzaileak txartelak eskatu zizkienean, haiek esan zioten filmeko ahots-aktoreak zirela, baina ez zien sinetsi. Sartu ahal izateko, saltzaileak arreta galdu arte itxaron behar izan zuten, eta palko batean kokatu behar izan zuten, ez baitzegoen bi izarrentzako eserlekurik. Adrianak ez zuen inoiz entzun ahotsaren grabaziorik, film labur baten ordez film luze bat izango zela ez jakiteaz gain, film osoan dibertitu eta hunkitu egin zen. Bere izena kredituetan ez agertzea izan zen kexu bakarra. Adriana Caselottiren hitzetan:

"Hasierako kredituetan, ez zien agertu ez nire izena ez Stockwell-ena, gainerako ahotsek beste pertsonaiak jarri zituztenak izendatu gabe. Parte izan ez bagina bezala zen."

 
Guido Caselotti, Adrianaren aita 1948an

Handik gutxira, Trocadero izeneko gaueko klub batean, Los Angelesen, orkestra batekin Edurnezuri-ren kantak kantatzera gonbidatu zuten. Aurkezpenaren gau hartan Jack Benny egon zen Trocaderon, eta Walt Disneyri baimena eskatu zion irratian erabiltzeko, eta esan zion:

"Sentitzen dut, baina ahots hori ezin da edozein lekutan erabili. Ez dut Edurnezuren ilusioa hondatu nahi".

Disneyk ez zuen nahi izan Adriana beste edozein lekutan agertzerik Edurnezuri eta eta Zazpi nanoak (1937) lanaren ondoren, eta hori beste lan-eskaintza batzuk izateko arazoa izan zen. Hasieran, filma italierara bikoizteko aukera izan zuen, Adrianak hizkuntza hori primeran hitz egiten baitzuen, baina Benito Mussolinik Walt Disneyri pertsonalki deitu zion, eta esan zion ez ziola utziko filma Italian jaio ez zen norbaitek bikoizten, eta, beraz, baztertu egin behar izan zuten.

Adrianak Donald ahatea protagonista zuen "Asmakizun Modernoak" animaziozko film laburrean ere emana zion ahotsa Disneyri, egiaztatu gabe. 1937ko maiatzean estreinatu zen (Edurnezuri baino hilabete batzuk lehenago), eta, lan hartan , Caselottik bi kanta abestu zituen: "Rock -bye Baby" eta "This Little Piggy went to market".

Lehenago The Bride Wore Red-en Metro-Goldwyn-Mayerrentzat lan egin zuen, eta, horri esker, Glinda izeneko sorgin onaren papera interpretatuzea lortu zuen, 1939ko Ozeko Aztian, non, ahotsaz gain, kantatu egin behar izan baitzuen. Nahiz eta paper hark agian bere karrera askatzea lortuko zukeen, Disneyrekiko kontratuak debekatu egiten zion eta legezko arazoak izan zitzakeen errespetatzen ez bazuen. Azkenik, Julieta-ren ahotsa izatea onartu zuen latorrizko gizonaren abestian, Bihotz bat baino ez banu, eta "Zergatik zara zu, Romeo?" esaldia esan zuen.[5] Hala ere, egiaztatu gabe, abesti bat abestu zuen 1946ko Zer ederra den bizitzea! filmean, James Stewarten pertsonaiak Martiniren tabernan desio bat adierazi zuen unean.

Uste da aktoreak zenbait filmetan parte hartu ahal izan zuela 1935 eta 1949 bitartean, baina, hala bada, ezinezkoa da jakitea, garai hartako film asko ez baitira gordetzen, eta, gainera, ziurrenik ez zen egiaztatu.

Operan ere saiakera bat egin zuen (adibidez, Rigoletto).


Brian Sibley gidoilari eta idazlea Adrianaren lagun egin zen 1987an. Snow White and the Seven Dwarfs: The Making of the Classic Film luzearen 50. urteei omenaldia egiteko idazten ari zen libururako datuak biltzen ari zen Sibley. Galdera batzuk bidali zizkion Adrianari postaz, eta hark zinta batzuk bidali zizkion erantzunak grabatuta. Sibleyk hauxe esan zuen:

Xelebrea, xarmagarria eta oso gogotsua zen. Adrianarekin harreman estua izan nuen hil arte. Zoritxarrez, bera ez zen inoiz Ingalaterrara joan, baina ni askotan joan nintzen etxera. Abestuz hartzen ninduen beti.

Sibleyk uste ez bezala, Adrianak filmekoez gain, beste abesti batzuk ere kantatu zituen. 1986ko azaroan, hirurogeita hamar urte zituela, Adrianak sei pista grabatu zituen: "Bésame Mucho", "Strangers in the Night", "Harbor Lights", "Autumn Leaves", "Beyond the Reef" (bi ahotsak) eta "I Left my Heart in San Francisco". Grabazio horiek berak eman zizkion Sibleyri, eta orain SoundCloud-en eskura daude, baita galderen erantzunak ere. 1987an, elkarrizketa batean, bere bizitzari buruz hausnartu zuen:

Nire ustez, Edurnezuriren arrakastaren ondoren nire karrerarekin askoz lan gehiago ez egiteko arrazoietako bat, nigan interesa zutenek nirekin harremanetan jartzeko modurik ez izateagtik izan zen. Aukera bakarra Disney estudioetara joatea zen, eta han dena mozten zen nire ahotsa ezin zela inon agertu esaten zutenean. Agian 'manager' bat izatea ona izango zatekeen, baina nik ez nekien eta ez nuen ulertzen. Uste dut dena zerbaitengatk gertatzen dela. Printze xarmangarriek maite izan naute bizitza osoan, eta uste dut 'Betiko zoriontsu' hura bizitzen ari naizela. Oraindik eza naiz amts horretatik esnatu.

1990eko hamarkadan, Disneylandiako Edurnezuri haitzuloa eraldatu zenean, Caselottik Edurnezurirentzat "Desira" birsortu zuen, 75 urte zituela. La musica de Disney: Un legado en canción (1992) izeneko diskoa izan zen.

Hiri-legenda batek dioenez, Adrianak ezin izan zituen nota altuak lortu birgrabazio-saioetan, eta ulergarria zen hori, ez baitzegoen modurik haren ahotsa 1937koaren berdina izateko, eta han zeudenek bazekiten. Hala ere, azken grabazioaren aurretik, Adrianak ahots apalez esan zion Walt Disneyri: «Oh Walt! Nonahi zaudela ere, zure laguntza behar dudala jakitea nahi dut». Orduan, azken hartualdi hirretan, espero baino arrakasta handiagoa izan zuen, eta denak hunkitu zituen.

Walt Disneyrekiko harremana aldatu

Walt Disneyrekin lan egiteari biriz hauxe esan zuen:

Grabatzen ari ginenean, beti zegoen estudioan, perfekzionista hutsa baitzen. Oso sinplea zen, langileen aurrean kamiseta mehetua erabil zezakeen eta ez zion axola. Zerbaitekin ados ez zegoenean baino ez zuen hitz egiten. Beti zekien zerk funtzionatuko zuen eta zerk ez. Nire bizitzan ezagutu dudan artistarik handiena da.

Agerpen publikoak eta sustapen-birak aldatu

Hasieran, Walt Disneyk ezkutuan gorde nahi izan zituen Edurnezuri lanean ari ziren aktoreen izenak, ikuslerik gazteenek benetako istorioa zela sinets zezaten. Filmak izan zuen oihartzun handia zela eta, eta 1938an soinu-banda onenaren Oscar saria jaso ondoren, Disneyk erabaki zuen gertaera horiek aprobetxatzea eta bere estudioa sustatzea, harentzat lan egiten zuten zenbait ahots-aktoreren bidez, Estatu Batuetan eta Europako herrialde batzuetan hainbat bira eginda. Orduan, Adrianak ilean jarri zuen berriro zinta, eta pertsonaiaren bereizgarria dzen mahuka abullonatudun soinekoa.[6] Aurkezpen horietako askotan, Pinto Colvig (Loti eta marmarti nanoen ahotsak egin zituen) eta Clarence Nash Donald ahatearen ahots-aktoreak izan zituen lagun. Urte batzuk geroago, Adrianak aitortu zuen maitasun-istorio laburra izan zuela Colvigekin.

1938. urteaz geroztik, birak hasi zirenean, Adrianak prentsa-hitzaldiak eman zituen eta ospitaleak, eskolak, irrati-estazioak eta telebistako zenbait saio ere bisitatu zituen. Eta Disneyk erabaki zuenean 8 urtean behin Edurnezuri berrestreinatuko zutela (erabaki hori dirua biltzeko modu gisa hartu zuen, gerora egindako filmek porrota eragin zutelako, arrakasta txikia ren ondorioz), Adriana mundu osoan hasi zen ezaguna izaten, Waltekin batera agertu baitzen berrezartze bakoitzean. 1938 eta 1958 artean idatzi ziren artikulu gehien garai hartako egunkari eta aldizkarietan, mundu guztiak jakin nahi baitzuen nor zen film luze horren ahots nagusia. Ehun jatetxe eta agertokitan baino gehiagotan kantatu zuen, aurretik edo ondoren autografoak sinatuta.

1972ko azaroaren 22an, The Julie Andrews Hours-eko atal batean agertu zen Walt Disneyren musika agurtzen, "Deseo" eta "Mi príncipe vendrá" abestuz Julie Andrewsekin (Esker Emate Eguneko emanaldi berezian izan zen).[7]

Mike Douglasen Showean ere agertu zen, 1976ko urtarrilean, eta urte horretako otsailean airera atera zen. Disney filmetako iraganeko ahotsei buruzko segmentua izan zen. Sterling Holloway (Winnie the Pooh-ren ahotsa), Scatman Crothers (Los Aristogatos-en ahotsetako bat) eta Clarence Nash izan zituen, berriz ere.[8]

1981ean Disney Animation Special! dokumentala filmatu zen. The Illusion of Life, Ollie Johnstonek eta Frank Thomasek idatzitako izen bereko liburuan oinarritua. Bertan, egiten zen animazio-prozesua azaltzen zen, hainbat elkarrizketarekin; besteak beste, Adrianari egindako elkarrizketa bat, non bere lerroak eta zazpi nanoen izenak gogoratzen zituen.

1983an, berriz ekin zioten filmari AEBko zinema guztietan. Estudioek berriro kontratatu zuten Adriana 13 hiritan izan zen aurkezpen publikoko biraren buru izateko. Sustapen-bira ekainaren 20an hasi eta uztailaren 30ean amaitu zen, eta hiri hauexek bisitatu ziren: Boston, Montreal, Chicago, Filadelfia, Washington Hiria, Dallas, Houston, Atlanta, Kansas City, San Francisco (Kalifornia), Seattle, New York eta Los Angeles. Leku horietan elkarrizketatu zuten Four Seasons Hotels and Resorts hoteletan, baita Merv Griffinen Show eta Johnny Carsonen The Tonight Show-ean ere.[9]

1988an agertu zen Edurnezurik Hollywoodeko ospearen pasealekuan bere izarra jaso zuenean, filmaren 50. urteurrena zela eta.

Bere azken agerraldietako bat 1994ko azaroaren 22a izan zen, 78 urte zituela, 'Disney legenda' titulua lortu zuenean, eta, zeremonian, eskuak zementuz grabatu zituen Disneyren Studio Theatre-ren aurrean.

Bere bizitzaren papera aldatu

Edurneren papera sakonki markatu zuen, hainbeste non bizi zen etxea egurrezkoa zen eta "I'm Wishing" inskripzioa zuen nahien putzu bat zuen. Bere telefonoan mezu bat sartzen zenean, erantzungailuak honelaxe zioen: "Adriana Caselottiren egoitza, Walt Disneyren Edurnezuri eta Zazpi nanoen ahotsarekin komunikatzen ari zara". Eta automatikoki erreproduzitzen zuen bera Deseo abestia kantatzen. Dekorazioa baxeretan, binilozko diskoetan, koadroetan, liburuetan eta urrezko urteetako argazkietan oinarritzen zen, Disneyren lehen printzesa bezala. Hark zra esan zuen behin:

"Hobe da inoiz egin den filmik onenetako baten parte izatea, hamar erdipurdiko baino".[10]

Hil eta denbora batera, hainbat objektu enkantean sartu ziren, besteak beste, Adrianak ebakinak zituen bi libretatan, zeinetan pertsonaiaren bidez berari buruz hitz egiten zen.

Heriotza eta legatua aldatu

Hil baino hamaika urte lehenago, ezkerreko bularrean minbizia diagnostikatu zioten, eta azkenean kendu egin zioten. 1996an berriro garatu zen minbizia —ordukoan biriketan—. 1997ko urtarrilaren 18an, Adriana Caselotti etxean hil zen arnas gutxiegitasuna zuela eta. Zehatz-mehatz hil zen goizaldeko 00:07an —Heriotza Ziurtagiriaren arabera—, 80 urte zituela eta konpainiarik gabe. Haren gorpua "Pierce Brothers Cunningham & O'Connor" ehorztetxean erraustu zen urtarrilaren 22an, eta errautsak Kaliforniako Newport Beach-en uretan zabaldu ziren urtarrilaren 28an. Walten neba zaharrenak, Roy O. Disneyk, Walt Disney Companyren lehendakariordeak, prentsa-ohar bat eman zuen: "Benetan sentitzen dugu familiako kide bat galtzea". Adrianak gure historiako paper garrantzitsuena egin zuen, eta pertsonaia horren benetako haragizkoa bihurtu zen".[11]

Ez zen oroitzapenezko zerbitzurik izan; horren ordezko omenez, American Humane Societyri dohaintzak egiteko eskatu zen.[12]

2008ko apirilean, bere esaldi honexekin gogoratu zuten: "Badakit nire ahotsa betiko biziko dela", berak Brian Sibleyri 1995ean esana. Urteek aurrera egin ahala, Edurnezuri kultu-pieza bihurtu da, Adrianaren ahotsa hilezkortasunera igaroaraziz eta onartuz.

Louise Caselotti ahizpa ere minbiziaz hil zen bi urte geroago Malibun.

2010eko abenduan, Adrianak Los Angelesen zuen etxea (guztia zurezkoa, nahien putzuarekin, bere filma emulatuz) ia mila eta bostehun milioi dolarren truke salgai jarri zen.

Argitaratutako lanak aldatu

  • Do You Like to Sing izeneko liburua argitaratu zuen..

Filmografia aldatu

  • 1935 - Naughty Marietta dantzari
  • 1937 - Emaztegaia gorriz janzten zen (The Wride Wore Red), lehen nekazari gisa
  • 1937 - Modern Inventions, sehaska robotiko gisa (ahotsa)
  • 1937 - Edurnezuri eta Zazpi Enanitoak Edurnezuri bezala (ahotsa)
  • 1939 - Ozeko aztia Julieta bezala (ahotsa)
  • 1946 - Ze ederra den abeslari gisa bizitzea

Soldata aldatu

1987an, Blancanievesen 50.urteurreneko elkarrizketa batean, People aldizkariari esan zion egunean 20 dolar kobratzen zituela, eta horrelaxe laguntzen zion amari. Grabazioak amaitu baino aste batzuk lehenago jakin zuen nanoen ahotsak egiten zituztenek 150 dolar kobratzen zituztela, berak baino askoz gehiago. Minduta sentitu zen, eta azken hiru grabazio-egunetan, ordainsaria 50 dolarrera igo zitzaion, eta, ondorioz, 970 dolarretik gora ordaindu zuen lanagatik. Gainerako 14 000 dolarrak Disney estudioetarako aldizkako publizitate lanetan irabazi zituen azken 50 urteetan.[13]

Ohoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu