Sara Olaizola

futbolari gipuzkoarra

Sara Olaizola Alcántara (Irun, 1997ko urriaren 6a) gipuzkoar futbolaria da, erdilari jokatzen duena. CD Mariño eta Oiartzun KE taldeetan ibili ondoren Real Sociedaden aritu zen 2018 eta 2020 artean.[1]

Sara Olaizola

Bizitza
JaiotzaIrun1997ko urriaren 6a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua52 kilogramo
Altuera1,69±0,001 metro

Twitter: SaraOlaizola Instagram: saraolaizola Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Klubak aldatu

Taldea Urtea
CD Mariño 20112016
Oiartzun KE 20162018
Real Sociedad 20182020

Reala aldatu

Talde txuriurdinak fitxatu zuen 2018an, erdilari postua indartzeko.[2]

2019ko Maiatzaren 11an, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.[3]

2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean.[4]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu zuten.  Finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde gelditu ziren. 2020ko ekainean Errealeko bere ibilbidea amaitu zela jakinarazi zuen.[5]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Sara Olaizola Alcántara (S. Olaizola)-ren fitxa» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  2. eldesmarque.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  3. «Txapeldunak!» Euskal Irrati Telebista 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  4. 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  5. (Gaztelaniaz) Errealafutfem. (2020-06-27). «Sara Olaizola abandona la Real Sociedad» Diario UF (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  6. Gascon, Ainara Arratibel. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).

Kanpo estekak aldatu