Mikel Lopetegi

Zarauzko harri-jasotzailea

Mikel Lopetegi Gereka "Urra" (Zarautz, Gipuzkoa, 1997) harri-jasotzaile gipuzkoarra da. Gaur egungo Euskal Herriko Harri Txikien txapelduna da.

Mikel Lopetegi
Mikel Lopetegi "Urra".jpg
Bizitza
Jaiotza Zarautz, 1997 (23/24 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak harri-jasotzailea

LorpenakAldatu

  • Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa (3): 2018, 2019, 2020
  • Igeldoko harria (1): 2018
  • Elgoibarko Harri jasotze txapelketa (Mintxeta eta Belaustegi) (1): 2018
  • Ergobiko Harri jasotze Txapelketa (106,8 kg-ko baldarrarena) (1): 2018
  • ZARAUZKO KIROL ELKARTEA Harri jasotze txapelketa binaka (1): 2019, Iñigo Eizagirre Askaray "Eiza"-rekin batera.
  • Gipuzkoako Harri Txikien Harri jasotze txapelketa (1): 2019
  • Gabonetako Harri jasotzaile Txapelketa (2): 2017, 2019
  • "Errota Harria - Harri Jasotze Txapelketa", Iraetan (1): 2020, 29 jasoaldi eman ziozkion 107` 2 kiloko bolari 3 minututan. Xabier Peñagarikanorekin berdindua zegoen "Urra" baina pisu gutxiago eman zuenez, berarentzat izan zen txapela.
  • Mallabiko Harri Jasotze Txapelketa - Harri Txikien Sariketa (2): 2019, 2020.
  • Hiru Hamarreko Harri Jasotze Txapelketa (1): 2020 (Aian jokatu zen finala eta aurretiazko sailkatze-jardunaldiak Leaburu eta Beizaman izan ziren).
  • Hiru Zortzi Arroako Harri Jasotze Txapelketa (1): 2021 (Finala Azpeitian jokatu zen; eta, kanporaketak, Aizarna eta Mallabian).

Lortutako sariakAldatu

  • Zarauzko Kirol Sariak (2018): Kirolaririk onena (2019ko otsailaren 21ean jaso zuen sari hau, Zarauzko Kulixka jatetxean ospatutako galan.
  • 2019ko Abenduaren 31an irabazi zuen "Gabonetako Harri Jasotzaile Txapelketa" bigarrenez. Gainera, errekorra ondu zuen (90 jasoalditan zegoena 3 altxalditan hobetu zituen, hortaz, 93 eman zituen) eta horri esker, bere gorputz pisua (99,1 kg) ardo botilatan eskuratu zuen Viña Laguardia upategi arabarraren eskutik.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.