Samuel Fuller (Worcester, Massachusetts, AEB, 1912ko abuztuaren 12a - Los Angeles, AEB, 1997ko urriaren 30a) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen.

Samuel Fuller

Bizitza
JaiotzaWorcester (Massachusetts)1912ko abuztuaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHollywood1997ko urriaren 30a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea, modeloa, errealizadorea eta producer (en) Itzuli
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0002087 Allocine: 425 Allmovie: p90748 TCM: 66921
Musicbrainz: 092b249c-4058-49fe-8b23-62b1602eaa75 Find a Grave: 6995479 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

17 urte zituenerako, New York Journal egunkariko kazetaria zen. Geroago, beste egunkari batzuentzat lan egin zuen, eta oso lanbide baliagarria gertatu zitzaion hura. Izan ere, 1930. hamarraldian hainbat kontakizun eta eleberri labur idatzi zituen, poliziakoak gehienak, egunkarietan agertzen ziren gertakarietan oinarriturik. Era berean, kazetaritzan egindako lanetik hartu zituen zenbait gidoi idazteko gaiak.

1942. urtetik 1945. urtera, gerran parte hartu zuen Europan eta Afrikan, eta gerra amaitu zenean, Hollywooden hasi zen lanean, gidoiak idazten. 1950eko hamarraldiaz gero hasi zen filmak egiten.

Fuller zinemagile inkonformista izan zen, eta kritika gogorrak egin zituen, besteak beste, arrazakeriaz eta hipokrisiaz. Indarkeriazko filmak egin zituen, batez ere, gerran oinarrituak horietako asko, eta trebetasun bikaina erakutsi zuen gudu-lekuko irudi lazgarriak adierazten.

Fullerrek eragin handia izan zuen geroagoko zinemagile gazteen artean, Godard, Wim Wenders, Jim Jarmusch eta Martin Scorseseren zinemagintzan, besteak beste. Oso filmegile emankorra izan zen, eta hauek ditu, beste askoren artean, film aipagarriak: Fixed Baionets (1951); Pick up on South Street (1953); House of Bamboo (1955); China Gate (1957); Underworld USA (1960); Merril´s Marauders (1961, gerrako filmen eredutzat har daitekeena), Shock Corridor (1963), Shark (1969), The Big Red One (1979),White Dog (1982), Les Voleurs de la nuit (1984), Street of No Return (1988).

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Fuller  
  Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.