Nahikari García

futbolari gipuzkoarra

Nahikari García Pérez (Urnieta, 1997ko martxoaren 10a) gipuzkoar futbolaria da. Lehen Mailako Athletic Clubean jokatzen du,[1] aurrelaria delarik. Aurrez Real Sociedaden egin zituen hainbat urte, kapitaina eta azken urteetako golegile nagusia izanik,[2] baita Real Madriden ere.[3] Txikitan Gipuzkoako ping pong-eko txapeldun irten zen, baina etorkizuneko kiroltzat futbola hautatu zuen.

Nahikari García

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNahikari García Pérez
JaiotzaUrnieta1997ko martxoaren 10a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Añorga Kultur eta Kirol Elkartea2007 / 2014
Spain women's national under-17 association football team2012 / 20142116
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2014 / 2016
Real Sociedad2014 / 2021
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2018 / 2023
Real Madril2021 / 2023
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia7
Altuera160 zentimetro
Izengoitia(k)Nahikari

Twitter: Nahikari_Garcia FIFA: 377769 UEFA: 250054313 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Nahikari txikitatik aritu da futbolean. Hasieran, Urnietako kaleetan zehar herriko mutilekin.[4][5]

Klubak aldatu

Taldea Urtea
Añorga KKE 20072014
Real Sociedad 20142021
Real Madrid 2021-2023
Athletic 2023-2024

Añorga KKE aldatu

Bederatzi urte zituenean, 2007an, Añorga KKE-k fitxatu zuen. Zazpi urtez jokatu zuen bertan, 2014 urtera arte.

Real Sociedad aldatu

 
2018/2019 denboraldia


2014an, neguko merkatuan, Realak fitxatu zuen[6] 16 urte besterik ez zituela eta debuta egin zuen Emakumezkoen Superligan titular jokatuz urtarrilaren 5ean Levanteren aurka. Partida bana bukatu zen eta Nahikarik 90 minutuak jokatu zituen.[7]

2019ko maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin. Nahikari izan zen protagonista nagusietako bat, Realari lehen Erregina Kopa eman zion gola sartu zuelarik 61. minutuan.[8]

2019ko abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuten Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. Nahikari talde txuriurdinaren bigarren golegilea izan zen.[9]

2020ko otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuten Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu ziren.

2020ko uda, aldiz, zurrunbilo batean sartuta ibili zen: orkatilako lesioa, Realatik joateko gogoa (taldeak onartu ez zuena), Natalia Arroyoren etorrera...[10][11] Hala ere, 2020-2021 denboraldian, Donostian geratu zen; hasieran, partidak harmailetatik, tartean behin aulkian, eta guztiz osatu zenean, hamaikakoan tokia lortu zuen berriz.[12]

Real Madrid aldatu

Zortzi denboraldi, 200 partidu, 104 gol eta 2019ko Erreginaren Kopa irabazi ondoren, 2021eko udan Real Sociedad utzi eta Real Madridera joan zen.[13]

Espainiako Selekzioa aldatu

Azpikategoriak aldatu

17 urte azpiko Espainiako Selekzioarekin aritu da[14] brontzezko domina irabaziz Suitzan ospatutako Eurokopan 2013ko ekainaren 28an. Kontsolazio-finalean Nahikarik gol bat sartu zuen eta emaitza 0-4 izan zen Belgika aurkaria zelarik.[15][16]

2013ko abenduan Europako azpitxapelketa lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Ingalaterran ospatutako Eurokopan finalean Alemaniarekin galduz penaltietan.[17]

2014ko apirilean Munduko azpitxapelketa lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Costa Rican ospatutako txapelketan. Nahikari[18] taldeko golegilea izan zen 5 golekin[19] eta finalean Japoniaren aurka 2-0 galdu zuten.[20]

Urte bereko uztailean Europako azpitxapelketa lortu zuen Nahikarik, aldi honetan, 19 urte azpiko selekzioarekin. Norvegian ospatu zen txapelketa eta finalean Holanda arerio zutela galdu zuten 0-1.[21] Txapelketan Nahikarik 2 gol egin zituen.[22]

2015eko uztailaren bukaeran, berriz ere Espainiako 19 urte azpiko taldearekin, Nahikarik berriro lortu zuen Europako azpitxapelketa. Txapelketaren azken fasea Israelen ospatu zen eta finalean Suedia arerio zutela galdu zuten, 3-1.[23] Txapelketaren azken fase honetan Nahikarik gol bat egin zuen.[24]

Nagusia aldatu

2018ko abuztuaren 31n egin zuen debuta Espainiako Selekzio nagusiarekin Logroñon. 60. minutuan zelairatu eta 8 minutu pasa ostean bere lehen gola sartu zuen, Finlandiaren aurkako markagailuko bosgarrena.[25]

2019ko udan, Frantzian jokatu zen Munduko txapelketan parte hartu zuen.[26] Bertan, taldeak jokatu zituen lau partidetan lehiatu zuen, bi kasutan titular izanik.

Euskal Selekzioa aldatu

2015eko maiatzaren 23an, Tallinen Estoniaren aurka jokatu zen partidan bigarren zatian lehiatu zen. 0-5 emaitzarekin amaitu zen partida.[27]

2015eko abenduaren 26an, Miniestadin jokatu zen partidan 60 minutu jokatu zituen. Kataluniaren aurka lehiatu zen eta 90 minutu ostean 1-1 emaitza izanda, penaltietan euskaldunek lortu zuten garaipena.[28]

2017ko azaroaren 25ean, Ipuruan lehiatu zen partidako parte izan zen. Hau Txekiaren aurka izan zen eta euskal selekzioa gailendu zitzaion 2-1 emaitzarekin. Euskaldunen bigarren golaren egilea izan zen Nahikari, zeinak partiduko lehen 65 minutuak jokatu zituen.[29]

Estatistikak aldatu

Taldea Denboraldia Liga Kopa Superkopa Guztira
Maila Jolastutako partidak Golak Jolastutako partidak Golak Jolastutako partidak Golak Jolastutako partidak Golak Batez besteko golak
Real Sociedad 2013-14[30] Lehen maila 8 4 1 0 9 4
2014-15[31] 26 9 26 9
2015-16[32] 27 16 1 1 28 17
2016-17[33] 25 15 1 0 26 15
2017-18[34] 30 17 2 1 32 18
2018-19[35] 29 16 4 3 33 19
2019-20[36] 14 11 1 0 2 0 17 11
Guztira taldean 159 88 10 5 2 0 171
Real Madrid 2021-22 Lehen maila 24 4 4 10 38 4 0.11
2022-23 0 0 0
Guztira taldean 24 4 4 0 10 0 38 4 0.11
Guztira ibilbidean 211 103 20 5 10 0 241 108 0.45

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. El Athletic ficha a Nahikari García. 22 de agosto de 2023.
  2. «Nahikari Garcíaren fitxa» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Nahikari | Web Oficial | Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  4. (Gaztelaniaz) SL, Gurenet Teknologia. «Nahikari García (Añorga): ´Golak sartzeko erraztasuna daukat´» Txapeldunak.com: Toda la actualidad del fútbol femenino vasco (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  5. «Nahikari Garcia: “Asko ikasi dut Realean; isiltzen ere bai” - Urnieta» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  6. «Realak Nahikari Garcia fitxatu du» MARCA 2014-01-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  7. [1], 2014-01-04, Superligan debuta
  8. [2]Txapeldunak
  9. 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  10. Gascon, Ainara Arratibel. ««Zintzo jokatu nuen; lasai nago egin nuenarekin eta hori egiteko moduarekin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  11. Gascon, Ainara Arrratibel. «Nahikari: «Gertatu diren gauzak ez dira ahazten; haietatik ikasi behar da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  12. Gascon, Ainara Arratibel. «Nahikari: «Erabatekoa da nire konpromisoa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  13. (Gaztelaniaz) «Nahikari García es el primer fichaje del Real Madrid para la temporada 21/22» MARCA 2021-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  14. [3], 2014-01-15, Nahikari selekzioan
  15. [4], 2013-06-28, Palmaresa 1
  16. Berria. «Nahikari Garcia eta Maite Oroz, finalaren atarian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).[Betiko hautsitako esteka]
  17. [5], 2013-12-08, Palmaresa 2
  18. Berria. «Quiñones, Paredes, Lucia eta Nahikari, Munduko Kopara» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).[Betiko hautsitako esteka]
  19. Estatistikak mundialean
  20. Nahikari munduko azpitxapeldun
  21. Azpitxapelketa 19 urte azpikoekin
  22. Estatistikak eurokopan
  23. 2015eko Eurokopako finala
  24. 2015eko Eurokopako estatistikak
  25. [6] Nahikariren debut handia
  26. [7] Nahikari jada mundialista da
  27. «Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol» eff-fvf.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  28. (Gaztelaniaz) VAVEL.com. (2015-12-27). «Mariasun Quiñones da la victoria a Euskadi» VAVEL (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  29. «Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol» eff-fvf.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  30. BDFútbol
  31. BDFútbol
  32. BDFútbol
  33. BDFútbol
  34. BDFútbol
  35. BDFútbol
  36. BDFútbol
  37. 2019/05/23. «‘Fútbol Draft 2018’ko onenak» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  38. Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  39. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  40. (Gaztelaniaz) «Nahikari Garcíak Errebelazio Saria irabazi du» Marca.com 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).

Kanpo estekak aldatu