Stéphane Grappelli

Stéphane Grappelli (Paris, Frantzia, 1908ko urtarrilaren 26a - Paris, 1997ko abenduaren 1a) jazzeko biolin-jotzaile frantsesa izan zen. Biolinaren doinua jazz musikan arrakastaz txertatu duen musikari bakarretakoa.

Stéphane Grappelli
StephaneGrappelli25.JPG
(1991)
Bizitza
JaiotzaParis1908ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Frantzia
 Italiako Erresuma  (1908ko urtarrilaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1997ko abenduaren 1a)
HeriotzaParis1997ko abenduaren 1a (89 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkale-artista, musikagilea, jazz musikaria, biolin-jotzailea, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaQuintette du Hot Club de France (en) Itzuli
Genero artistikoaswinga
gypsy jazz (en) Itzuli
Musika instrumentuabiolina
pianoa
DiskoetxeaMPS Records (en) Itzuli

IMDB: nm0335799 Allocine: 23766 Allmovie: p92347
Spotify: 6AfbDYupHV5e6nse9W6tKG iTunes: 76841 Musicbrainz: bfc03211-a3a2-4700-8fa3-00968c02c5d0 Songkick: 537075 Discogs: 267089 Allmusic: mn0000749504 Find a Grave: 4948 Deezer: 15323 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Parisko Kontserbatorioan biolina jotzeko teknika klasikoa ikasi zuen, baina jazz musikako diskoak entzun zituen orduko, erabat aldatu zuen jotzeko bere moldea. 1930eko hamarraldian, kontzertuak emateaz gainera, zenbait abesti grabatu zituen, Frantziako ereserkiaren jazz-bertsio bat eta guzti, Django Reinhardt gitarra-jotzailearekin batera. Jazz libreko inprobisazioak jotzen zituzten, estilo hori musika-joera independentetzat ezagutua izan baino hogeita bost urte lehenago. Grappellik osaturiko boskotea Frantziako ospetsuenetako bat izan zen. Garai hartako musikari onenekin jo zuten, hala nola Joséphine Bakerrekin, George Gershwinekin eta Louis Amstrongekin. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantziako eta Britainia Handiko klubetan lan egin zuen, eta 1968an, Estatu Batuetan jo zuen lehenengo aldiz, Newport Jazz Festival jaialdian.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stéphane Grappelli