Georg Solti, jaiotzez György Stern (Budapest, 1912ko urriaren 21a - Antibes, Frantzia, 1997ko irailaren 5a) hungariar orkestra-zuzendaria izan zen, 1972an britainiar herritartasuna hartu zuena.

Georg Solti

Bizitza
JaiotzaBudapest1912ko urriaren 21a
Herrialdea Hungaria
 Erresuma Batua  (1972ko otsailaren 3a -
HeriotzaAntibes1997ko irailaren 5a (84 urte)
Hobiratze lekuaFarkasréti Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Valerie Pitts (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFranz Liszt Musika Akademia 1930)
Hizkuntzakingelesa
hungariera
Irakaslea(k)Zoltán Kodály
Béla Bartók
Ernő Dohnányi
Leó Weiner (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, piano-jotzailea, musikaria, musikagilea eta musika-zuzendaria
Lantokia(k)Frankfurt am Main
Enplegatzailea(k)Bavariako Estatu Opera
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaDecca (en) Itzuli

georgsolti.com
IMDB: nm0813614 Spotify: 0dicUFoK5LIbqu6OoHu8VH iTunes: 277345 Musicbrainz: 41259fa5-5f9b-445c-8bba-ec28bbb7f2e5 Songkick: 49662 Discogs: 397620 Allmusic: mn0000599035 Find a Grave: 6771 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Franz Liszt Akademian egin zituen musika-ikasketak, Ernő Dohnányi, Zoltán Kodály eta Béla Bartók bezalako maisuen gidaritzapean, besteak beste. 1934tik 1939ra bitartean, Budapesteko Operako zuzendari izan zen. 1936-1937 denboraldian, Arturo Toscaninirekin batera, Salzburgoko Jaialdian egon zen, eta bere ospea nazioartera zabaltzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Suitzara erretiratu zen. Han, berriro, piano-jotzaile gisa kontzertuak eskaintzen hasi zen, eta Genevako nazioarteko lehiaketako lehen saria irabazi zuen, 1942an.

Gerra bukatu orduko, Municheko Operako musika-zuzendari nagusi izendatu zuten (1947-1951), eta Frankfurtekoa gero (1952-1961). 1961ean, Los Angelesko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten baina, aldi berean, Parisko Orkestra eta Operako zuzendari izan zen, zenbait unetan. Gero, Britainia Handira joan zen, eta Covent Gardeneko eta Londresko Orkestra Filarmonikoaren ardura hartu zuen. Gainera, Chicagoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen, Amsterdameko Concertgebouwekoa, eta Zuricheko Tonhallekoa. Herbert von Karajan hil zenean, bere gain hartu zuen Salzburgoko Eguberri Jaialdiko zuzendaritza.

Zuzendari gisa, opera-zuzendari eta sinfonia-zuzendariaren gaitasunak batu zituen. Inork ez bezala baliatu zituen soinu-erregistroak, eta disko asko grabatu zituen. Hil baino urte gutxi batzuk lehenago, oroitzapen-liburu bat idazten hasi zen, 1998an argitaratua.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Solti