Aníbal Sánchez Reulet
filosofo argentinarra
Aníbal Sánchez Reulet (Azul, 1910eko apirilaren 13a - Kalifornia, 1997ko uztailaren 26a) argentinar filosofoa izan zen.
Aníbal Sánchez Reulet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azulfina (en) , 1910eko apirilaren 13a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Kalifornia, 1997ko uztailaren 26a (87 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Jasotako sariak |
Tucuman eta Kaliforniako unibertsitateetako irakasle izan zen. Francisco Romeroren eraginez, Edmund Husserl eta Nicolai Hartmannen pentsamenduak aztertu zituen, eta filosofiaren izaera problematikoaren alde egin zuen: Raíz y destino de la filosofía (1942, Filosofiaren sustraia eta patua). Sánchez Reuletek transzendentzia kontzeptuaren garrantzia azpimarratzen zuen, gizakiaren izatea ulertu ahal izateko.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.