Bonberenea etxe okupatua

Bonberenea etxe okupatua edo Bonberenea Tolosaldeko (Gipuzkoa) hainbat talde eta pertsonaren artean sortutako kultura eta gizarte ekimena da. Jende orori dei egiten diote aktiboki parte har dezan, ekimenarekin bat egiten duten guztien arteko erlazio sozio-kulturala bultzatzeko asmoz. Gaur egun, Tolosako San Esteban auzoan dagoen izen berdineko eraikinean kokatzen da.

Bonberenea etxe okupatua
2017-08-11 07 16 01-BonbereneaWeb.png
Bonberenea gauez
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′09″N 2°04′54″W / 43.13571°N 2.08179°W / 43.13571; -2.0817943°08′09″N 2°04′54″W / 43.13571°N 2.08179°W / 43.13571; -2.08179
Historia eta erabilera
Irekiera1997ko abenduaren 5a
Kontaktua
HelbideaSan esteban auzoa 16
Webgune ofiziala

Antolatzeko era batzar bidezkoa da, norbera bere buruaren ordezkari izango delarik. Batzarrak beharrezkotzat jotzen dituen arduradunak aukeratuko ditu. Horretarako ez zaio adinari erreparatuko eta ez da pertsonenganako errespetu eza onartzen, eta jatorriak, arrazak edota pentsaerak ez diotela inori partaidetza galarazten.

Bonberenearen helburua ez da instituzioen eskaintza kulturalekin lehiatzea, baizik eta eurek antolatzeko eran jartzen dute indarra. Euren esanetan:

« antolaketa era bateratu eta dinamikoan egiten delarik, honek bide ematen du jendearen partaidetza aktiboagoa eta sortzaileagoa izan dadin »


Irizpide hauek jarraituz, Bonbereneak gaur egungo gizartearen balore eta ekintzen erreferentzi alternatiboa izan nahi du. Kulturaren egile eta bultzatzaile zuzenak izan nahi duelako, jar daitezkeen instituzional eta ekonomikoak ahalik eta gehien murriztuz.

Halaber, Bonbereneak ez du laguntza ekonomiko instituzionalik jaso nahi. Finantziazio era bezala autogestioan sinesten duelako.

HistoriaAldatu

Bonberenea, Tolosan emandako hainbat okupazio saiakera ondoren 1997. urtean jaio zen, bere historian zehar Bonberenea bat baino gehiago sortaraziz. Izena, suhiltzaile etxe ohia okupatzeagatik datorkio, nahiz eta desalojatuak izan. Ondorioz, gaur ezagutzen den eraikina okupatu zen, San Esteban auzoan zegoen lantegi huts bat alegia. Harrezkeroztik, kultur emanaldi ezberdinak eskaini izan dira: kontzertuak (garaiko talderik onenak zein ezezagunenak), skate txapelketak, antzerkiak, diskoetxe bezala disko ezberdinen grabaketak (Deabruak Teilatuetan, Desordutan...), bertso emanaldiak, hitzaldiak, zine emanaldiak, etab.

Tolosako Udaletxearekin harreman onak mantendu izan ditu, etxea hustera behartzeko mehatxu oro baztertzearren. Hala ere, 2008an etorkizuna zalantzan ikusten zen. Jokin Bildarratz alkateak, San Esteban auzoko hirigintza planean Bonberenea eraistea zuen xede, etxebizitza gehiago eraikitzeko. Bonbereneari beste toki bat eskaini zion, nahiz eta zehazturik ez egon.

Bonbereneak jasotako kritikakAldatu

Hasieratik, bertako kideek antolakuntzari eta gestioari dagokionez tirabira eta liskar handiak izan zituzten, eta jende asko Bonberenetik alde egin zuen. Sarritan kritikatu izan zaio Tolosako alkatetzarekin duen harremanarengatik. Izan ere, pintadak agertu ohi dira Bonberenearen inguruan, hala nola: «Batzuk kartzelan [euskal preso politikoen aipamena] eta beste batzuk alkatearen besapean [Bonbereneak eta alkateak izandako harreman onaren aipamena]».

Bonberenearen kudeaketa ez du gazte asanblada batek eramaten, bertan eratutako batzar bat baizik.

Bere izaera apolitikoagatik ere jaso ditu kritikak. Bonbereneak ez du bereganatzen inongo errebindikazio politikorik. Hala ere, bere paretetako grafitietan okupazioaren aldeko sinbologia ageri da. Eskainitako doako zine emanaldietan film komertzialak ematen dira, adibidez James Bondenak.

Izan ere, Bonbereneak ere ez du bere burua gaztetxetzat hartzen, autogestioan oinarrituriko Tolosako kultur eskaintzarako gune independentetzat baizik.

Kanpo estekakAldatu