Ireki menu nagusia

Luther Allison (Mayflower, Arkansas, 1939ko abuztuaren 17a - Madison, Wisconsin, 1997ko abuztuaren 12a) estatubatuar blues musikaria izan zen.

Luther Allison
LutherAllison1996.jpg
Bizitza
Jaiotza Widener (Arkansas)1939ko abuztuaren  17a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Madison1997ko abuztuaren  12a (57 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea eta musikaria
Genero artistikoa bluesa
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Delmark Records Itzuli
IMDb nm5082953
www.luther-allison.com/

Txikitan hasi zen abesten. 1950eko hamarraldiaren hasieran, Chicagora joan zen, eta gitarrari ekin zion. Hango blues musikariak ezagutu zituen, Muddy Waters haien artean. 1960ko hamarraldian, Freddie Kingekin, Magic Samekin, Shakey Jackekin jo zuen, eta toki garrantzitsuetatik deitu zioten, kontzertuak eman zitzan. Love Me Mama bere lehen diskoa grabatu zuen 1969an, eta beste hiru gehiago, segidan. Ameriketan arrakasta komertzialik lortu ez zuelako, Europan hasi zen jotzen 1970eko hamarraldian. Hainbat disko grabatu zuen, eta leku ugaritan aritu zen jotzen: Japonian, Sobietar Batasun ohian, Polonian, Eskandinavian, Europan. 1990eko hamarraldiaren erdialdean, bere herrira itzuli zen. Hiru disko grabatu zituen orduan: Soul Fixin´ Man (1994), Blue Streak (1995) eta Reckless (1997), eta harrera ona izan zuten. Gaur egun, Ameriketako blues gitarra jotzaile handienetakotzat dute denek Allison. Ez da harrigarria, guztiei atsegin baitzaie haren musika, bai blues musikaren entzule heldu serioei, bai rockzale gazteagoei. Minbiziaz hil zen.

ErreferentziakAldatu