Roger Frey (Nouméa, 1913ko ekainaren 11 - Neuilly-sur-Seine, 1997ko irailaren 13a) Frantziako politikaria izan zen. Barne Ministro eta Kontseilu Konstituzionaleko lehendakari izan zen, besteak beste.

Roger Frey
Portrait ministre de l'Intérieur Frey - Archives nationales (France).png
Kontseilu Konstituzionaleko kide

1974ko martxoa - 1983ko martxoa
Gaston Palewski (en) Itzuli - Daniel Mayer (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1973ko apirilaren 2a - 1978ko apirilaren 2a
Barrutia: Q3352896 Itzuli
Hautetsia: 5th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1968ko uztailaren 11 - 1968ko abuztuaren 12a
Barrutia: Q3352896 Itzuli
Hautetsia: 4th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1967ko apirilaren 3a - 1967ko maiatzaren 7a
Barrutia: Q3352896 Itzuli
Hautetsia: 3rd legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Barne Arazoetako ministroa

1966ko urtarrilaren 8a - 1967ko apirilaren 1a
Roger Frey - Christian Fouchet (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1962ko abenduaren 6a - 1963ko urtarrilaren 6a
Barrutia: Q27929110 Itzuli
Hautetsia: 2nd legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Barne Arazoetako ministroa

1962ko azaroaren 28a - 1966ko urtarrilaren 8a
Roger Frey - Roger Frey
Barne Arazoetako ministroa

1962ko apirilaren 14a - 1962ko azaroaren 28a
Roger Frey - Roger Frey
Barne Arazoetako ministroa

1961eko maiatzaren 6a - 1962ko apirilaren 14a
Pierre Chatenet (en) Itzuli - Roger Frey
Bizitza
JaiotzaNouméa1913ko ekainaren 11
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1997ko irailaren 13a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaCollège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Lantokia(k)Paris
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaErrepublikaren Aldeko Demokraten Batasuna
Errepublika Berrirako Batasuna
Frantziako Herriaren Batasuna
Signature de Roger Frey - Archives nationales (France).png

GaztaroaAldatu

Kaledonia Berrian sortu zen, haren aita, François Frey han ari baitzen lanean, Le Nickel sozietateko inspektore nagusi gisa. 1940an France Libre erakundean sartu zen, eta gerra egin zuen Alemaniaren aurka.

PolitikanAldatu

1947an, Frantziako Herriaren Batasuna (RPF) alderdian sartu zen, eta laster hartu zituen alderdiko ardurak. 1951n diruzain bihurtu zen. 1958tik 1959ra Errepublika Berrirako Batasuna (UNR) alderdi gaullistako idazkari nagusi izan zen. 1959an Informazioaren Ministro bihurtu zen, eta 1960an Lehen Ministroaren ordezkari, Michel Debréren gobernuan.

Barne MinistroAldatu

1961eko maiatzetik 1967ko apirilera, Frantziako Barne Ministro izan zen, lehenik Debréren gobernuan eta ondoren Georges Pompidourenean. Hark antolatu zuen polizia paralelo bat, Barbouze-ak (bizardunak, frantses argotean) izenekoa, OAS erakunde armatuaren kontra borrokatzeko, Aljeriako gerraren amaieran[1][2].

Aljeriarren manifestazio baten kontrako errepresio gogorra agindu zuen, 1961eko urriaren 17an. Manifestazio hartan dozenaka aljeriar hil zituen Poliziak, Sena ibaira botata.

Hura Barne Ministro zen garaian bahitu zuten Mehdi Ben Barka Marokoko lider ezkertiarra. Ez zen frogatu bahiketaren berri bazuenik, baina Charles De Gaulle Frantziako Errepublikako presidenteak haren utzikeria gaitzetsi zuen.

1967ko apirilaren 6tik 1971ko urtarrilaren 7ra, Parlamentuarekiko Harremanez arduratzen zen ministro ardurak bete zituen. Ondoren, 1972ko uztailaren 5era arte, Administrazioaren Erreformaz arduratzen zen ministro izan zen.

1974tik 1983ra, Frantziako Kontseilu Konstituzionaleko presidente izan zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Les Barbouzes ou la contre terreur. (Noiz kontsultatua: 2020/1/27).
  2. Poirot, Jérôme. Barbouze. (Noiz kontsultatua: 2020/1/27).