Fela Kuti
Fela Anikulapo Kuti, edo soilki Fela (jaiotza-izena: Fela Ransome-Kuti; Abeokuta, Ogun estatua, Nigeria, 1938 - Ikeja, Lagos, 1997), nigeriar abeslaria, saxofoi- eta piano-jotzailea izan zen.
Biografia
aldatuLagosko Cool Cats taldeko abeslari izan zen oso gaztetan, eta, ondoren, 1961ean, Londresko Trinity College of Music eskolan zegoela, Koola Lobitos taldea sortu zuen. Han jazz-musikariak ezagutu zituen, Miles Davis, besteak beste. Handik bi urtera Nigeriara itzuli zen. Pentsaurreko batean adierazi zuen musika berri bat asmatu zuela: afrobeat izena eman zion.
1968-1969 urteetan bira bat egin zuen Kalifornian barrena, eta, Malcolm Xen biografia bat irakurri ondoren, politikan sartu zen. Erregimen militarren kontra agertu zen.
1971n Lagosera itzuli zen, eta, han, bere taldeari izena aldatu zion, eta Africa 70 jarri zion. Bere jabetzako eremuan Kalakuta Republic sortu zuen, bere familia, taldeko kideak eta grabazio-estudioa biltzen zituen eremu komunal bat. Jabetza hura auzo herritar batean zegoen, eta berehala hasi zen agintarien eta militarren jokabidea salatzen.
1974an gudarostea Anikulaporen errepublikan sartu zen. Anikulaporen ama hil zuten, eta Anikulapo bera zauritu egin zuten. 1979an alderdi politiko bat sortu zuen, Herriaren mugimendua.
Musika-taldearekin batera Egipton barrena itzuli bat egin ondoren, Egypt 80 izena jarri zioten taldeari. 1984tik 1986ra bitartean espetxean egon zen, eta, kaleratu zutenean, aginpidearen eta militarren kontra jarraitu zuen lanean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Felaren webgune ofiziala
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.