Eugene Shoemaker
Eugene Merle Shoemaker edo Gene Shoemaker (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 28a - Alice Springs, Australia, 1997ko uztailaren 18a) estatubatuar astronomoa eta geologoa izan zen. Bere emazte Carolyn Shoemakerrekin eta David H. Levy kanadar astronomoarekin batera, Shoemaker–Levy 9 kometa aurkitu zuen. Planetologia zientziaren sortzaileetako bat izan zen.
Bizitza
aldatuIkasketak Kaliforniako Teknologia Institutuan egin zituen, Pasadenan, eta ondoren Princetongo Unibertsitatean aritu zen. Azken horretan lortu zuen doktoregoa 1960an. Ospetsu egin zen tektonika, bolkanologia eta geokimikan, baina batez ere Coloradoko goi-lautadari buruz egin zuen azterketa zehatzagatik nabarmendu zen. Lurreko eta Ilargiko kraterrei buruz zituen ezagutzei esker, zientzialariak konbentzitu zituen Arizonako Meteor Crater ospetsua asteroide baten talkak sortu zuela.
Astronauta izan nahi zuen, baina test fisikoak eskasak izan zituen. Luzaroan lan egin zuen NASArekin Apollo programan, eta Astrogeologia Zentroa sortu zuen. 1969-1989 urteen bitartean Caltecheko irakasle izan zen. Garrantzi handiko oinarriak azaldu zituen eguzki-sistema hobeto ezagutzeko. Carolyn emaztearekin urte askoan Schmidt teleskopioa erabili zuen, asteroideak eta kometak bilatzeko: hogeita zortzi kometa aurkitu zituen, eta hamarka asteroide. Asteroideek lurrean izandako talkak aztertzen eman zituen azken urteak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugene Shoemaker |
- Eugene Shoemakerri buruzko USGS erakundeko orrialdea (Ingelesez)
- Eugene Shoemakerri buruzko NASAren orrialdea (Ingelesez)