Laurie Lee (Stroud, Gloucestershire, 1914ko ekainaren 26a - ib., 1997ko maiatzaren 13a) ingeles poeta izan zen.

Laurie Lee
Bizitza
JaiotzaStroud (en) Itzuli1914ko ekainaren 26a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaSlad (en) Itzuli1997ko maiatzaren 13a (82 urte)
Hobiratze lekuaSlad (en) Itzuli
Heriotza modua: ondesteko minbizia
Familia
AitaReginald Joseph Lee
AmaAnnie Emily Light
Ezkontidea(k)Katherine Francesca Polge (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMarling School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, poeta, autobiografialaria, kazetaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

IMDB: nm0497730 Musicbrainz: 5e059bab-642b-428d-878f-f2abfaf04184 Discogs: 1078800 Find a Grave: 5946 Edit the value on Wikidata

19 urte zituela etxetik irten eta Londresera joan zen oinez. Han igeltsero aritu zen, baina 1935ean Espainiara joan eta biolina joaz ateratzen zuenarekin herrialde guztian zehar ibili zen, Gerra Zibilaren amaiera aldera Londresera itzuli zen arte. Poeta honen talentua, xarma eta indarra garbi azaltzen dira Eguzkia, nire monumentua (1944), Kandelen kimua (1947) eta Hainbeste berokitako nire gizona (1955) hasierako liburuetan. Arrosa bat negurako (1955) liburuan, berriz, Espainiako bidaiaren oroitzapenak biltzen ditu. Arrakastarik handiena, ordea, Sagardoa arrosekin (1959) liburuak ekarri zion; liburu horretan nekazari giroko bere haurtzaro zoriontsua gogoratzen du. Baditu osagai autobiografikoko beste poema liburu batzuk ere: Paseatzera irten nintzenean udako goiz batean (1969), Nik ezin dut iraun (1975) eta Gerra unea (1991). Leeren olerkiek Auden, Spencer eta, agian, García Lorcaren kutsua badute ere, Ingalaterrako ahozko tradizio onenaren oinordeko gisa agertu da haietan. Leek bi drama ere idatzi zituen neurtitzetan: Nekazarien apaiza (1947) eta Magallanesen bidaia (1948).

Erreferentziak aldatu