Nerea Perez
arraunlari espainiarra
Nerea Perez Plazas (Tolosa, 1997ko abuztuaren 2a) gaur egun Hondarribiako traineruko patroia da eta lau Kontxako Bandera eta Emakumezkoen lau Traineru Liga irabazi zituen San Juanen zegoela.
Nerea Perez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1997ko abuztuaren 2a (23 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbideaAldatu
Tolosako Arraun Klubean aritu ondoren, 2013an trainerua gidatzen debuta egin zuen Zarautz Arraun Elkartean. Hurrengo urtean San Juanera joan zen eta 2014an estropada gutxi batzutan gidatu bazuen trainerua, 2015ean patroi titularra bihurtu zen eta taldearekin Liga eta Kontxa irabazi zituen. 2016an Inder Paredesekin banatu zituen lanak, baina bera izan zen Kontxako Banderan patroia. 2017an eta 2018an Kontxa eta Liga irabazi zituen. 2019 denboralditik aurrera Hondarribian ari da.
TaldeakAldatu
Taldea | Urteak |
---|---|
Zarautz AE | 2013 |
San Juan | 2014 - 2018 |
Hondarribia | 2019 |
PalmaresaAldatu
- Kontxako Banderak (4): 2015, 2016, 2017, 2018.
- Emakumezkoen Ligak (4): 2015, 2016, 2017, 2018.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (2): 2016, 2018.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (2): 2017, 2018.
- Gipuzkoako Liga (1): 2017.
- Zarauzko Ikurrina (4): 2015, 2016, 2017, 2018.