Oier Etxebarria
O. Etxebarria | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Oier Etxebarria Urkiza | |||
Jaiotza data: | 1997ko irailaren 29a (25 urte) | |||
Jaioterria: | Igorre (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | ASPE | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,85 m | |||
Pisua: | 83 kg | |||
Debutatze data: | 2019ko urtarrilaren 6a | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena (Eibar) |
Oier Etxebarria Urkiza, pilota arloan O. Etxebarria deituraz ezaguna (Igorre, Bizkaia, 1997ko irailaren 29a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, ASPE enpresarekin. 2019ko urtarrilaren 6an jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, jaioterritik hurbil duen Astelena pilotalekuan, 2019ko bigarren mailako binakako txapelketan, Elordi aurrelaria lagun;[1] eta elkarrekin txapelketa irabazi zuten, martxoaren 30eko finalean Agirre eta Salaverri 22-20 mendean hartuta.[2]
Kirol lorpenakAldatu
- 2019: bigarren mailako binakako txapelduna, Aitor Elordi aurrelaria lagun.[2]
- Bigarren mailako binakako txapelketako finala (2019)
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2019 | Elordi-O. Etxebarria | Agirre-Salaverri | 22-20 | Labrit |
AmateurretanAldatu
- 2017: Olazar Torneoko txapelduna
- 2017: Lezama Torneoko txapelduna
- 2017: ETB Biharko Izarrak torneoko txapelduna
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. «Oier Etxebarria, zaguero de Aspe: “Jamás pensé que iba a debutar”» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
- ↑ a b Ormazabal, Jon. (2019-03-30). «Agonia kanpaiei entzungor eginda, Elordi-Etxebarriarentzat Promozioko txapelak (20-22)» Naiz (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
Kanpo loturakAldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |