Ireki menu nagusia

Adil Çarçani (Fushëbardhë, 1922ko maiatzaren 15a - Tirana, 1997ko urriaren 13a) politikari albaniarra izan zen. Nazi-faxisten okupazioaren aurka borrokatu zen gaztetan gerrillari komunistekin, eta gerra amaitzean hainbat kargu izan zituen Albaniako gobernuan eta Alderdi Komunistan. Industria eta Meatzaritza ministro izan zen (1959), Lehen ministrorde (1965) eta Lehen ministro (1982-1991). Komunismoaren gainbehera zela-eta hainbat liberalizazio neurri erabaki zituen, alderdiak legeztatuz eta hauteskundeak deituz. 1994an lau urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, erregimen komunistako buruzagi izandakoen epaiketaren ostean. Etxean atxilotuta zela hil zen.

Adil Çarçani
Albaniako Lehen Ministroa

1981-12-18 - 1991-02-22
Mehmet Shehu Itzuli - Fatos Nano Itzuli
Albaniako Legebiltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Fushëbardhë Itzuli1922ko maiatzaren  15a
Herrialdea  Albania
Talde etnikoa albaniarra
Heriotza Tirana1997ko urriaren  13a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak albaniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Albaniako Lanaren Alderdia
Adil Çarçani (nënshkrim).svg

ErreferentziakAldatu