Alfred García

pop abeslaria

Alfred García Castillo (El Prat de Llobregat, Bartzelona, 1997ko martxoaren 14a), Alfred García edo Alfred izenez ere ezaguna, abeslari eta konpositore espainiarra da, 2017ko Operación Triunfo lehiaketan parte hartu zuen eta laugarren postuan geratu zen. Geroago, 2018ko Eurovisioneko festibalean parte hartu zuen Amaia Romerorekin batera.

Alfred García

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfred García Castillo
JaiotzaEl Prat de Llobregat1997ko martxoaren 14a (27 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, DJ producer (en) Itzuli, multi-instrumentalist (en) Itzuli eta estudioko musikaria
Genero artistikoaSpanish rock (en) Itzuli
pop musika
rock alternatiboa
jazza
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuatronboia
gitarra
bateria
electronic keyboard (en) Itzuli
pianoa
gitarra elektrikoa
ahotsa
txeloa

alfredgarcia.es
IMDB: nm9380742 Facebook: alfredgarciamusic Twitter: alfredgarcia Instagram: alfredgarcia Youtube: UCego8MWd7DkJXnGl9WQAbTQ Bandcamp: alfredgarciaSouncloud: alfredgc Spotify: 0CQgFG7XHyXRpSi24kl0cx iTunes: 250926443 Last fm: Alfred+García Musicbrainz: ff6d3cc2-46ef-4a51-bc91-58b88f097fe5 Songkick: 9403209 Discogs: 6371630 Allmusic: mn0003684151 Deezer: 1103759 Edit the value on Wikidata

Aukeratua izan zen Eurovision Song Contest 2018an Espainia ordezkatzeko `tu canción´ kantarekin, Amaia Romero bikotekidearekin abestu du, herritarren gehiengoaren laguntzari esker; hiru abesti finalisten artean botoen % 43 jaso zuen abestiak « Operación Triunfo» progamaren Eurovisioko galan.

Biografia aldatu

Alfred García 1997ko martxoaren 14an jaio zen El Prat de Llobregaten, Bartzelonan. Alfredo eta María Jesúsen semea da, Alfred Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea da Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean. Jazz eta musika modernoaren goi mailako ikasketak Bartzelonako Taller de Músics estudioan egin ditu.

Karrera musikala aldatu

Hasiera aldatu

Musika tabernetan kantatzen hasi zen 2011ko udan, 14 urte besterik ez baitzituen Palafrugellen, Palamósen eta Castell d'Aron. 2012. urtean bere lehen diskoa argitaratu zuen Beginning izenarekin. 17 urterekin musika eta kulturala proiektuari esker "Capsa", grabatu zuen bere lehen bakarra, «She looks so beautiful». Berak osatua eta Esteban García musikari argentinarrak ekoiztu du, Ikusleen saria irabazi zuen Cara B jaialdian.


2016an, Alfred-ek Telecinco Espainiako telebista kateko La Voz musika-lehiaketan parte izan zuen entzuketa itsuetan non "Waiting on the World to Change" abestia kantatu ostean, ez zuen inork buelta eman aukeratzeko, lehiaketan ezin izan zuen jarraitu. Urte horretan bertan, INBLACK (Volume One) auto-argitaratu zuen, omenaldi akustiko diskoa.

2017-2018: Operación Triunfo eta Eurovision aldatu

2017an, Alfred Operación Triunfoko casting-era aurkeztu zen eta aukeratu zuten akademian sartzeko. Lehiaketaren amaiera arte iritsi zen, bi aldiz aldez aurretik publikoarena izan zena, eta bost finalistetatik laugarren sailkatu zuten.

Finalista izateagatik, kandidatua izan zen Espainia ordezkatzeko 2018ko Eurovision lehiaketan; bi gaiekin, bat bakarrik ‘Que nos sigan las luces’ eta beste bat Amaia Romerorekin ‘Tu Canción’, ‘Tu Canción’ abestiarekin Eurovisión lehiaketan parte hartu zuten eta 23. postuan geratu ziren.

Diskografia aldatu

Albumak: aldatu

  • 2012: Beginning.
  • 2016: INBLACK.
  • 2018: Lo Mejor de Alfred García.
  • 2014: «She looks so beautiful».
  • 2018: «Tu canción».
  • 2018:«1016».
  • 2019: 1016/El Circulo Rojo (Reedición de 1016)