Ane Zuazubiskar Iñarra (Arrasate, 1997) kazetaria eta bertsolaria da.

Ane Zuazubiskar

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1997 (27/28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta kazetaria

Ibilbidea

aldatu

Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasketak egin zituen HUHEZIn, eta Berria egunkarian aritu izan da kazetari. Gaur egun, Euskadi Irratian dihardu lanean. Goiena aldizkarian zutabegile aritzen da.

Zortzi urte zituela hasi zen Arrasateko bertso-eskolan. 2019an, Gipuzkoako Bertsolari txapelketan parte hartu zuen, lehenengoz.[1] Bertsotan egiteaz gainera, Arrasateko bertso-eskolan irakasle ere aritutakoa da, eta, gaur egun, Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolako irakaslea da[2]. Bertsolari gazteentzako B-lañon eta Lizardi sariak irabazi ditu[3][4]. Osinalde sarian publikoaren saria irabazi zuen 2021ean[5] eta lehiaketa 2022an[6].

2018an, Erroak film laburra aurkeztu zuen; berak zuzendutako filma da, eta gidoia ere berea da. Urte horretako Errenteriako Film Laburren lehiaketan Euskarazko Film Laburrik Onenaren saria jaso zuen.[7] Urte berean Huhezinema Film Laburren Jaialdian Fikzio Onenaren saria eta Argazki Onenaren saria jaso zituen Mondragon Unibertsitateko ikasleen sailean.

2021ean Gazte lokaletako ahotsak eta iritziak pantailara eraman asmoz sortutako Zulora websaio eta podcastak aukezten hasi zen.[8]


Txapelketak

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ane Zuazubiskar Iñarra — Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019» www.bertsozale.eus (kontsulta data: 2020-06-04).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ane Zuazubiskar Iñarra - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2020-06-04).
  3. «Ane Zuazubiskar nagusi B-Lañon sariketan - Arrasate» Goiena.eus (kontsulta data: 2020-09-10).
  4. «Ane Zuazubiskar: "Eskertzekoa da antolatzaileek aurten ere sariketarekin aurrera egitea" - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2020-09-10).
  5. Marijo. Publikoak Ane Zuazubiskar hautatu du bertsolaririk onena Osinalde Sarian | Mondraberri Arrasateko Ataria. (kontsulta data: 2022-04-24).
  6. «Ane Zuazubiskarrek irabazi du Osinalde saria, urteurren borobilean - Arrasate» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-04-24).
  7. Sarituak / Premiados | Errenteria Film. (kontsulta data: 2020-06-04).
  8. Agirre, Ainhoa Larretxea. ««Hitz egiteko ahalik eta muga gutxien jartzen saiatu gara»» Berria (kontsulta data: 2021-10-20).
  9. «Ane Zuazubiskarrek irabazi du II. Argi Baltza Sariketa» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-10-09).

Kanpo estekak

aldatu