Ireki menu nagusia

Hastings Kamuzu Banda (Kasungu, 1898ko otsailaren 15aJohannesburgo, 1997ko azaroaren 25a)[1] malawiar mediku eta politikaria izan zen. Malawiko agintaria izan zen 1964-1994 bitartean, lehen ministroa hasieran, eta presidentea ondoren.

Hastings Banda
Dr HK Banda, first president of Malawi.jpg
Malawiko presidente

1966-07-06 - 1994-05-21
← baliorik ez - Bakili Muluzi
Malawiko presidente

1966-07-06 - 1994-05-24
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa - Bakili Muluzi
Bizitza
Jaiotza Kasungu Itzuli1898ko otsailaren  15a
Herrialdea  Malawi
Heriotza Johannesburgo1997ko azaroaren  25a (99 urte)
Hezkuntza
Heziketa Edinburgheko Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Central State University Itzuli
Meharry Medical College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta medikua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Malawi Congress Party Itzuli

BizitzaAldatu

Haren jaioteguna gutxi gorabeherakoa da. Chewa etniako nekazari familia batean jaio zen. Estatu Batuetan eta Britainia Handian medikuntza ikasketak egin zituen, eta azken herrialde horretan lan egin zuen mediku gisa. 1958an bere herrira itzuli zenean, zurien mendean zegoen Rhodesia eta Nyassalandiako Federazioaren aurkako kanpaina gidatu zuen. 1959ko matxinaden ondoren, koloniako agintari britainiarrek atxilotu egin zuten; Malawi Congress Party (Malawiko Batzarraren Alderdia) sortu zuen urte berean. 1960an askatu zuten, Nyassalandiako independentziaren trantsizioaldian laguntzeko.

1963an, gobernuaren buruzagitza bereganatu eta, 1964ko uztailaren 6an, Nyassalandia, Banda lehen ministro zuela, Commonwealtheko kide independente bilakatu zen Malawi izenarekin. 1966an, Malawi errepublika aldarrikatu eta presidente bilakatu zen Banda. 1970ean, bizitza guztirako luzatu zuen kargua. Haren politika diktatoriala izan zen, eta errepresioa erabili zuen oposizioaren aurka.

1967an Hegoafrikara hurbiltzen hasi zen, eta 1971n bera izan zen Hegoafrika ofizialki bisitatu zuen Afrikako lehen estatuburua. 1980ko hamarkadan gogorki gobernatu zuen, baina hurrengo hamarkadaren hasieran oposizioa eta Malawin giza eskubideak babesteko nazioarteko presioa areagotu egin ziren, eta 1994an, independentzia lortu zenetik Malawin egin ziren alderdi anitzeko lehen hauteskundeetan, lehendakaritza galdu zuen. Gobernatu zuen urteetan dirutza bereganatu zuen, 320 milioi dolar zenbatespenen arabera. Hegoafrikako ospital batean hil zen, 1997ko azaroaren 25an.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. In Memoriam, When Nelson Mandela met Hastings Kamuzu Banda malawipage.com . Noiz kontsultatua: 2019-6-27.
  2. Malawi profile bbc.com . Noiz kontsultatua: 2019-6-27.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hastings Banda