Ireki menu nagusia

Malala Yousafzai (Mingora, Pakistan, 1997ko uztailaren  12a) emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzaile bat da, eta Nobel Saria jaso duen pertsona gazteena.[1] Giza eskubideen aldeztaile ospetsua da; bereziki, Pakistan iparraldeko Khyber Pakhtunkhwa probintzian dagoen bere sorterri Swat haranean emakumeek eta haurrek hezkuntza izatearen aldeztailea. Izan ere, lurralde horretan, talibanek galarazi egin dute neskatoak eskolara joatea, hainbat alditan. BBCren webgunean blog bat idatzi zuen, 11–12 urte bitartean zituela. Blog horretan azaldu zuen nola talibanek bere herria zapalduta zeukaten. Aktibismo hori geldiarazteko asmoz, taliban bat Yousafzai erailtzen saiatu zen 2012an.

Malala Yousafzai
Malala Yousafzai 2015.jpg
Bizitza
Izen osoa Malālah Yūsafzay
Jaiotza Mingora Itzuli1997ko uztailaren 12a (22 urte)
Herrialdea  Pakistan
Bizilekua Birmingham
Talde etnikoa paxtuna
Familia
Aita Ziauddin Yousafzai
Ama Toorpekai Yousafzai
Hezkuntza
Heziketa Edgbaston High School Itzuli
(2013 - 2017)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak blogaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, oroitzapen-idazlea eta idazlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Mugimendua Haurren eskubideaka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
IMDb nm5324796
www.malala.org/

HaurtzaroaAldatu

Malala Yousafzairen familia musulman sunita da. Ziauddin Yousafzai du aita, eta Toorpekai Yousafzai, ama. Malalak ondo dakizki paxtuera, ingelesa eta urdu hizkuntzak. Hezkuntza gehiena aitarengandik jaso zuen. Ziauddin, Malalaren aita, olerkaria, ikastetxe jabea eta hezkuntzaren aldeko aktibista da. Malala emakumeen eskubideak eta hezkuntzarako eskubidea defendatzen hasi zen 2008. urtean. Hasieran, medikua izan nahi zuen, baina bere aitak ekintzaile politikoa izatera animatu zuen.

Blogari, BBC konpainiaren webguneanAldatu

Aamer Ahmed Khani eta haren lagunei bloga egiteko ideia bururatu zitzaien. Blog horren helburua neskatila batek idaztea eta talibanen menpeko gizartearen egoera azaltzea izango zen. Bloga gazte batek egin zezakeen, anonimoki; horrela, talibanek ez zuten jakingo nork idazten zuen, eta ez zuten idazle hori erailko.

Bloga idazteko eskatu zioten lehenengo neskatoak ez zuen idatzi nahi izan, talibanen beldur zelako. Neskato hark Malala Yousafzaik baino lau urte gehiago zituen. Aamer Ahmedek eta haren kideak Malalari buruz jakin zutenean, bloga idaztea eskatu zioten; azkenean, Malalak onartu zuen proposamena.

2009ko urtarrilaren 3an Malalak bere lehen artikulua argitaratu zuen. Malalak eskuz idazten zituen artikuluak, eta gero postaz erreportari bati bidaltzen zizkion. Horren ondoren erreportariak argitaratzen zituen BBCren webgunean. Blog hartan, Malalak oro har bere herrian talibanek zuten botereari buruz idazten zuen. Taliban horiek eskola pribatuak ixtera behartu zituzten, eta nesken hezkuntza debekatu zuten 2003. eta 2009. urteen artean.

Yousafzai hiltzeko saiakeraAldatu

Talibanek Malala eta haren aita, Ziauddin Yousafzai, mehatxatu zituzten. 2012ko irailaren 9ko arratsaldean, Malala autobusean zihoala, gizon bat igo zen armatuta, eta Malalari tiro egin zion. Malala hil edo bizi egon zen, Pakistanen ospitaleratuta. Urriaren 15ean, Ingalaterrako Birmingham hiriko Queen Elizabeth ospitalera lekualdatu zuten, tratamendua jarraitzeko. Urriaren 17an atera zen koma egoeratik, eta 2013ko urtarrilaren 3an atera zen ospitaletik.

Gertaera horien ondoren, Malalak mundu osotik egundoko elkartasuna jaso zuen, besteak beste Barack Obamarengandik, Madonnarengandik, Hillary Clintonengandik, Selena Gomezengandik....

SariakAldatu

2013an, 2014an eta 2015ean, Time aldizkariak Malala mundu osoan zehar eragin handiena duten 100 pertsonen artean hautatu zuen.

Horretaz gain, hainbat hitzaldi eman ditu Erresuma Batuan, emakumeen eta haurren eskubideen alde.

LanakAldatu

 
Malala Yousafzai Estrasburgon, 2013ko azaroaren 20an, Sakharov Saria jasotzeko hitzaldia egiten.
  • (Ingelesez) I Am Malala: The Story of the Girl Who Stood Up for Education and was Shot by the Taliban, Christina Lamb britainiar kazetariarekin batera idatzitako autobiografia liburua (2013).
  • (Ingelesez) He named me Malala dokumentala, Yousafzai protagonistatzat izanik haren bizitza azaltzen duena. 2015. urtean estreinatua. 

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malala Yousafzai  


  Artikulu hau Pakistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.