Hans Jurgen Eysenck

british psikologoa

Hans Jurgen Eysenck (Berlin, Alemania, 1916ko martxoaren 4a - Londres, Ingalaterra, 1997ko irailaren 4a) britainiar psikologoa izan zen, jatorriz alemaniarra.

Hans Jurgen Eysenck

Bizitza
JaiotzaBerlin1916ko martxoaren 4a
Herrialdea Alemania
 Erresuma Batua  (1947 -
BizilekuaIngalaterra
HeriotzaLondres1997ko irailaren 4a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Familia
AitaEduard Eysenck
AmaHelga Molander
Ezkontidea(k)Sybil B. G. Eysenck (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Zientzietako doktorea
Tesi zuzendariaCyril Burt (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Chris D. Frith (en) Itzuli
Frank Farley (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Londresko King's College
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Alemanian, Frantzian eta Erresuma Batuan ikasi zuen, eta Londresko Unibertsitatean atera zuen doktoregoa. Hiri hartan igaro zituen bere bizitzako urte gehienak; 1942tik 1945ra artean psikologo gisa jardun zuen Mill Hill Emergency Hospitalen, eta 1945etik aurrera Londresko Unibertsitateko Maudsley erietxeko Psikiatria Institutuan egon zen.

Izaerari buruz egindako ikerketek eman zioten ospea, eta bere izena daraman izaeren inbentarioa edo sailkapen-sistema asmatu zuen, Carl Jungen teorietan oinarriturik. Garrantzi handia eman zien izaera ezaugarritzen duten eragile biologikoei, eta izaera-mota bakoitza ezaugarritzen duten eragile fisikoak antzematen ahalegindu zen. Izaera aztertzeko eta adimena neurtzeko hainbat saio asmatu zituen, psikologia genetikoan oinarrituak. Bere ikerketei kritika asko egin zizkioten, determinismo biologikoa muturrera eramaten zuela-eta. Bestalde, neurosiaren tratamenduan terapia konduktista erabiltzen aitzindaria izan zen.

Eysenckek 50 lanetik gora argitaratu zituen, besteak beste, Dimensions of personality (1947, "Nortasunaren dimentsioak"), The biological basis of personality (1967, "Nortasunaren oinarri biologikoak"), The measurementt of personality (1976, "Nortasunaren neurketa") eta Personality and individual differences (1985, "Nortasuna eta banakako diferentziak").

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Jurgen Eysenck