Jacques-Yves Cousteau
Jacques-Yves Cousteau (Saint-André-de-Cubzac, Gironda, 1910eko ekainaren 11 – Paris, 1997ko ekainaren 25a) itsasgizon, militar, esploratzaile, ekologista, dokumentalgile, zientzialari, argazkilari eta ikerlari frantziarra izan zen.
Uretako birika asmatu zuen, ur azpian aire-tuturik gabe arnastu ahal izateko; tresna horren bidez, ozeanoa aztertu zuen, eta haren sekretuak azaleratu zituen. Philippe Tailliez eta Frédéric Dumasekin batera, ikerketa-unitate bat antolatu zuen, eta urpakaritzari buruzko lan asko egin zituen.
Batez ere itsasoak eta uretan bizi diren animaliak aztertu zituen, eta horretarako "Calypso" izeneko itsasontzia erabili zuen ia 50 urtez (1950-1996). Itsas ingurunea kutsaduratik babestu zuen, eta liburu eta dokumental asko argitaratu zituen. Jendeak ezagutzen zuen "le Commandant Cousteau" edo "Captain Cousteau" izenekin.
Bestela, Académie française hizkuntza erakundearen kidea izan zen.
BibliografiaAldatu
DokumentalakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques-Yves Cousteau |
- (Frantsesez)(Ingelesez)Cousteau elkartea
- L´odyssée Jaques Cousteuren biografiaren inguruan (euskaraz)