Planeta nano
Planeta nanoak, Nazioarteko Astronomia Elkarteak 2006. urtean eguzki-sistemako gorputzen sailkapen berriaren barnean sortutako sail berria da, planeta eta eguzki-sistemako gorputz txikiekin batera. 2010. urtearen hasieran 5 planeta nano zeuden eguzki sisteman: Zeres, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris. Hala ere, eguzki-sisteman planeta nano izena jasoko luketen beste gorputz asko daudela ziurtzat jotzen da.

Eguzki-sistemako gorputz batek, planeta nanotzat sailka dezaten, baldintzak hauek bete behar ditu:[1]
- eguzkiaren inguruko orbita batean dabil;
- badu nahikoa masa, gorputz zurrunaren indarra gainditu eta oreka hidrostatikoa lortzeko, forma esferikoa edo ia esferikoa lortuz;
- bere orbitaren inguruak garbitzen ditu.
Definizio berriaren ondorioz, Pluton planeta izatetik planeta nano izatera igaro zen. Era berean, Zeres asteroide izatetik planeta nano izatera igaro zen.
Planeta nanoen zehaztasunakAldatu
Izena | Zeres | Pluton | Eris | Makemake | Haumea |
---|---|---|---|---|---|
Irudia | |||||
MPCk ezarritako zenbakia | 1 | 134340 | 136199 | 136472 | 136108 |
Eguzki-sistemako eskualdea | Asteroide gerrikoa | Kuiper gerrikoa | Disko sakabanatua | Kuiper gerrikoa | Kuiper gerrikoa |
Diametroa (km-tan) | 975×909 | 2370 | 2326 ± 12 | 1420 ± 60 | ~1400 |
Masa (kg-tan) Lurrarekin alderatuz |
9,5×1020 0,00016 |
~1,305×1022 0,0022 |
~1,66×1022 |
~4 × 1021 |
(4,2 ± 0,1) × 1021 |
Batez besteko ekuatore-erradioa Kilometroetan |
0,0738 471 |
0,180 1148,07 |
0,19 ~1,200 |
750 ± 200 |
|
Bolumena |
0,00042 |
0,005 |
0,007 |
||
Dentsitatea (kg/m³-tan) | 2,08 | 2,0 | |||
Grabitatea ekuatorean (m/s²-tan) | 0,27 | 0,60 | |||
Ihes-abiadura (km/s-tan) | 0,51 | 1,2 | |||
Errotazio periodoa Egunetan |
0,3781 | -6,38718 (atzerakoia) |
|||
Orbita-erradioa (UA) batez bestekoa batez bestekoa km-tan |
2,5-2,9 2,766 413 715 000 |
29,66-49,30 39,48168677 5 906 376 200 |
37,77 - 97,56 67,6681 10 210 000 000 |
38,509-53,074 |
|
Orbita-periodoa Urteetan |
4,599 | 248,09 | 557 | 309,88 | 285 |
Orbitaren batez besteko abiadura (km/s-tan) |
17,882 | 4,7490 | 3,436 | 4,419 | |
Orbitaren eszentrikotasuna | 0,080 | 0,24880766 | 0,44177 | 0,159 | |
Orbitaren makurdura | 10,587° | 17,14175° | 44,187° | 28,96º | 28,19° |
Ekuatorearen makurdura orbitatik | 4° | 119,61° | |||
Lurrazaleko batez besteko tenperatura
(K-tan) |
167 | 40 | 30 | 30-35 | |
Satelite naturalen kopurua | 0 | 5 | 1 | 1 | 2 |
Planeta nano izateko hautagaiakAldatu
Izena | Kategoria | Diametroa | Masa | Batez besteko orbita-erradioa |
---|---|---|---|---|
Sedna | Sednoidea | 1180–1800 km | 1,7-6,1 × 1021 kg | 509 UA |
Orcus | Plutinoa | 840 - 1880 km | 6,2 - 7,0 × 1020 kg | 39,2 UA |
Quaoar | Cubewanoa | 989 - 1346? km | 1,0-2,6 × 1021 kg | 43,5 UA |
2002 TC302 | Disko sakabanatuko objektua | 584,1 km inguru[2] | ezezaguna | 55,4 UA |
Varuna | Cubewanoa | ~936 km | ~5,9 × 1020 kg | 42,9 UA |
2002 UX25 | Cubewanoa | ~910 km | ~7,9 × 1020 kg | 42,9 UA |
2002 TX300 | Cubewanoa | <900 km | ezezaguna | 43,1 UA |
(19308) 1996 TO66 | Cubewanoa | ezezaguna | ezezaguna | 43,2 UA |
2002 AW197 | Cubewanoa | 700±50 km | ezezaguna | 47,0 UA |
Ixion | Plutinoa | <822 km | ezezaguna | 39,6 UA |
2007 OR10 | Disko sakabanatuko objektua | ~1200 km | ezezaguna | 67,3 UA |
Gaur egun Nazioarteko Astronomia Elkarteak zalantza handiak ditu eguzki-sistemako gorputz batzuei dagokienean. Ofizialki bost planeta nano ezagun baino ez daudela baieztatzen duen arren, asteroide edo Kuiper gerrikoko objektu bezalako terminoak sarritan erabiltzen ditu, planeta nano izateko baldintza ugari betetzen dituzten gorputzekin. Aipatutako terminoekin zalantza ugari daude, ez baitago behar bezala zehaztuta noiz baliatu behar diren edo zer nolako argizagiekin erabili behar diren.
Zalantza horiek argi eta garbi ikus daitezke Karonte argizagian, egun Plutonen satelite gisa ikusten bada ere, bere estatusa ez baitago zehaztuta. Zalantza honen muinean, sateliteen sistema eta sistema bitar baten definizio falta dago, izan ere, gaur arte ez da behar bezala zehaztu bakoitza zer den. Karonteren kasua esanguratsua da, Plutonen inguruan orbitatu beharrean, bi argizagien artean dagoen puntu baten inguruan biratzen baitu, Plutonekin batera. Hau Karonte eta Plutonen artean dagoen masaren alde txikiaren ondorio da; proportzioa kontuan hartuz gero, Karonte eguzki-sistemako beste edozein satelite baino handiagoa eta masiboagoa da bere planetarekin alderatuta. Horregatik, etorkizunean, Pluton eta Karontek osatzen duten sistema sistema bitar bat bezala hatuko dutela pentsatu dezakegu, hala gertatzen bada, Karonte planeta nanotzat hartu beharko lukete. Esan beharra dago bi argizagi horien inguruan beste lau satelite askoz txikiagok orbitatzen dutela.
Aipatutako kasuaz gain, beste zenbait argizagik, hala nola, Vesta, Palas eta Higiak, itxura semiesferikoa edo irregularra dute, baina grabitateak zertxobait borobilduak daudela esan dezakegu. Beraz hiru horiek ere UAIren irizpideak bete ditzakete, hurrengo ikerketek hala baieztatuz gero.[3]
Horretaz gain, Neptunoz haratago oraindik gune ezezagun ugari daude eta ia ziurtzat jotzen da bertan beste hainbat planeta nano edo argizagi handi daudela. Horren froga dugu Kuiper gerrikoan dagoen argizagien ugaritasuna edo oraindik urrunago iristen diren kometak. Gainera, Sedna bezalako argizagiek gure eguzki-sisteman gauza asko ezagutzeko daudela gogorazten digute, hauen orbitek planeta urrunago baten izatea bideragarritzat jotzen dutelako[4]. Horregatik hitz egin izan da eta hitz egiten da Bederatzigarren planetari edo Nemesis hipotesiari buruz, lehenak babes handiagoa duela esan behar da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) IAU-AUI. (2006). RESOLUTION B5 Definition of a Planet in the Solar System. .
- ↑ S. Fornasier, E. Lellouch, T. Müller, P. Santos-Sanz, P. Panuzzo, C. Kiss, T. Lim, M. Mommert, D. Bockelée-Morvan, E. Vilenius, J. Stansberry, G.P. Tozzi, S. Mottola, A. Delsanti, J. Crovisier, R. Duffard, F. Henry, P. Lacerda, A. Barucci, & A. Gicquel (2013). TNOs are Cool: A survey of the trans-Neptunian region. VIII. Combined Herschel PACS and SPIRE observations of 9 bright targets at 70–500 µm.
- ↑ «New Scientist | Science news and science articles from New Scientist» www.newscientist.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mediavilla, Daniel. (2019-03-14). «El sistema solar puede volver a tener nueve planetas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).