Maddi Soroa

Musikaria, bertso munduko pedagogoa

Maddi Soroa Navarro (Lekunberri, Nafarroa Garaia, 1997) musika arloko pedagogoa da.

Maddi Soroa
Bizitza
JaiotzaLekunberri, 1997 (26/27 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMusikene
Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa

Biografia aldatu

Pedagogia espezialitateko goi mailako ikasketak egin zituen Donostiako Musikenen. Gradu amaierako lana egiteko hainbat bertsolarirekin elkartu zen, kantaeraren lanketaren inguruan hitz egiteko.[1] Gradua amaitu ostean, master bat egitea erabaki zuen, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (Espainia).[2]

Ibilbidea aldatu

Bertso eskoletan bat-bateko bertsoen kantaera lantzeko tailer praktiko bat eman zuen 2021ean UEUren udako ikastaroen barruan Iruñean egindako udako bertso eskolan.[2][3]Hainbat hitzaldi ere eman ditu gai honen inguruan.[4]

Sariak aldatu

  • 2008an Lekunberriko Aralar musika eskolak antolatutako Satur Eleta lehiaketan saria lortu zuen, piano arloan. [5]
  • 2021ean Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak izeneko gradu amaierako lanarekin Donostiako Orfeoia-Musikene Saria eskuratu zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Áreas competenciales en la formación del bertsolari para la creación e interpretación del bertso - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  2. a b c Garate, Miren. ««Errima, neurria eta abar bezala, kantaera ere landu daiteke»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  3. «Udako Bertso Eskola. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  4. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Saioa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  5. LEKUNBERRI, P. F. L.. (2008-04-29). «LOS PREMIADOS | Últimas noticias de la actualidad comarcal de Navarra en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).

Kanpo estekak aldatu