Julen Murga Olabegoia (Sestao, 1997) bizkaitar akordeoi-jole eta kimikaria da.[1][2]

Julen Murga
Bizitza
JaiotzaSestao, 1997 (26/27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSestaoko Musika Kontserbatorioa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionala
Goi mailako musika kontserbatorio
Irakaslea(k)Natalia Goñi
Jarduerak
Jarduerakakordeoi-jotzailea eta kimikaria

Bizitza aldatu

Sestaon jaio zen. 2001. urtean lau urterekin musika-ikasketak hasi zituen Sestaoko Musika Kontserbatorioan. Natalia Goñi izan zuen irakasle. 2010. urtean Barakaldoko Musika Kontserbatorioan hasi zituen ikasketak Javier Urruticoechea irakaslearekin.[3]

2021. urtetik Conservatorio Superior de Música de Aragón (CSMA) instituzioan musika-interpretazio goi gradua ikasten ari da. 2021. urtean Espainiako Akordeoi Lehiaketan lehenengo saria jaso zuen.

Salleko Dantza eta Txistu Taldea edo Oskorri musika taldearekin kolaboratu du akordeoi-jole gisa.

Horrez gain, kimika gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) enSestao.com. (2023-01-03). «Julen Murga, ganador del 'Certamen de Acordeón de Arrasate' en la categoría estatal de Senior Clásico» enSestao.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  2. (Gaztelaniaz) Primer premio para el vizcaíno Julen Murga Olabegoya - “CERTAMEN NACIONAL DE ACORDEÓN” 2021 – Concurso Nacional de Acordeón. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  3. (Gaztelaniaz) «Folketan componentes» FOLKETAN (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.