Garoa Martinez

kirolaria

Garoa Martinez Anasagasti (Bermeo, Bizkaia, 1997ko irailaren 24a) kirolaria da, halterofilian nabarmendu dena.

Garoa Martinez
Bizitza
JaiotzaBermeo1997ko irailaren 24a (26 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkirolaria
Halterofiliaren ikur Olinpikoa

Ibilbidea aldatu

Eskubaloia, judoa, gimnastika erritmikoa eta bestelako kiroletan aritutakoa da Martinez. 15 urte zituela, oinetan ebakuntza baten ondorioz, gimnastika utzi behar izan zuen. Adina bete orduko gimnasiora joaten hasi zen eta Crossfit-ean aritu zen. Orduan hasi zen pisuak altxatzen. Halterofilia egiten hasi zen 2016an eta bost urte eskasean Euskadiko eta Espainiako txapelduna da.[1] 2020an Europako Txapelketarako 23 urtez azpikoen kategorian sailkatu zen baina pandemiak eragindako osasun-egoera zela-eta, kirol honetan nazioarteko jarduera guztiak eten ziren. 2021ean hamalaugarren izan da Europako Txapelketan.[2][3]

Markak aldatu

 
Haltera
  • 2021ean Moskun Halterofiliako Europako Txapelketan hamalaugarren postua 64 kiloko kategorian 182 kiloko erregistroarekin.[4][5] Leonen Espainiako Kopa absolutuan parte hartu zuen lehen aldiz, zazpigarrena bukatuz.[6]
  • 2020an, A coruñan Espainiako Txapelketa nazionalean urrezko domina 64 kg-ko gorputz-pisuko kategorian, bi aldiko modalitatean 105 kilorekin eta brontzeko bi.[7] Erandion Euskadiko Senior Mailako txapelduna.[8]
  • 2019an Madrilen zilarrezko domina, bi denborako modalitatean 102 kilo altxatuta.[7]
  • 2018an unibertsitate mailako nazionalaren irabazlea.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «GAROA MARTÍNEZ ANASAGASTI-Fundación Kirolaraba Fundazioa - Inicio» www.kirolaraba.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  2. Etxeberria, Julen. «'Klik' egin dio buruak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Garoa Martínez, del Indarra, convocada para el campeonato de Europa absoluto de halterofilia» El Correo 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  4. (Gaztelaniaz) «La alavesa Garoa Martínez, decimocuarta en 64 kilos los Europeos de halterofilia» naiz: 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  5. (Gaztelaniaz) «Garoa Martínez, 14ª en 64 kilos del Europeo» Mundo Deportivo 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  6. «Garoa Martínez, séptima en la Copa de España absoluta.» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  7. a b c (Gaztelaniaz) «Garoa Martínez consigue una medalla de oro y dos de bronce en el nacional» El Correo 2020-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  8. (Gaztelaniaz) Dxtfem. (2020-02-28). «Garoa Martínez, campeona de Euskadi senior de halterofilia» DXTFem Euskadi (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).

Kanpo estekak aldatu