María Elvira Lacaci
Maria Elvira Lacaci (Ferrol, Coruña, 1928-Madril, 1997ko martxoaren 9a) gaztelaniaz idatzi zuen Galiziako poeta ezaguna. Espainiako Adonáis Olerki Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.
María Elvira Lacaci | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ferrol, 1916 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1997ko martxoaren 9a (80/81 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Miguel Buñuel Tallada (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Biografia
aldatuMilitarren familiakoa, beste gazte-garaiak Doñinos eta Ferrol artean igaro zuen. Ferrolen José Luis Prados Nogueira militarra eta poeta ezagutu zuen. Madrilera joan zen laster eta 1950tik bere izena poesia alorrean ezaguna egin zen. 1956an, “Humana voz” liburuarekin, Adonáis Sari garrantzitsua irabazi zuen. 1960an Miguel Buñuel idazlearekin ezkondu zen, baina laster banandu ziren. 1964an Kritika Saria jaso zuen eta 1967an La Hucha de Oro saria “La instancia” ipuinarekin. 1997an Madrilgo egoitza batean hil zen.[1][2]
Estiloa
aldatuGaztetatik poesia idatzi zuen. Bere lanetan gai sozialek garrantzi handia izan zuten, baita gai erlijiosoak ere.[3] Adinagatik, 27ko Belaunaldiaren garaikoa zen; berez, Vicente Alexandre, Dámaso Alonso eta Gerardo Diego ezagutu zituen. Haren poesia, kritiko batzuen ustez, ez dago oso landua.
Obra
aldatuPoesia
aldatu- Humana voz (1957)
- Sonido de Dios (1962)
- Al este de la ciudad (1963)
- Molinillo de papel (1967)
- Tom y Jim (1966)
- El rey Baltasar (1965)
- Molinillos de papel (1967)
Ipuinak
aldatu- La instancia (1967)
- Pequeño bazar
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Diario de Ferrol, 2017/08/20.
- (Gaztelaniaz):Biografia eta poesia-antologia A Media Voz webgunean.