Bad Gyal

abeslari espainiarra

Bad Gyal (Vilassar de Mar, 1997ko martxoaren 7a) Alba Farelo abeslari kataluniarraren izen artistikoa da. Dancehall, reggaeton, trap, hip hop, R&B eta RCTM estiloak lantzen ditu. Eduard Farelo aktorearen eta itzultzailearen alaba da. Bere musika generoen fusio gisa katalogatu da, reggaeton, dancehall eta trap besteak beste.

Bad Gyal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlba Farelo i Solé
JaiotzaVilassar de Mar1997ko martxoaren 7a (27 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
AitaEduard Farelo i Nin
AmaEva Solé i Alamarja
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, raperoa, musikagilea eta modeloa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Bad Gyal
Genero artistikoaReggaetona
Latin trap (en) Itzuli
dancehalla
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaInterscope Records
Universal Music Latino

akabadgyal.com
IMDB: nm9152381 Rottentomatoes: celebrity/bad_gyal
Facebook: akabadgyaloficial Twitter: bad_gyal_pussy Instagram: akabadgyal Youtube: UC2ypBaYnDvnlbzyAH8w2jsw TikTok: akabadgyal Souncloud: badgyalsc Spotify: 4F4pp8NUW08JuXwnoxglpN iTunes: 1174817313 Last fm: Bad+Gyal Musicbrainz: 9cb2e99f-d0ba-4aa5-a371-0006b0d34090 Songkick: 8901654 Discogs: 5794339 Allmusic: mn0003715887 Deezer: 11359554 Edit the value on Wikidata

Hastapenak aldatu

Alba Farelo i Solé 1997ko martxoaren 7an jaio zen Vilassar de Mar herrian, Bartzelonan. Bost seme-alabaren artean zaharrena izateaz gain, Eduardo Fareloren alaba da. Selektibitatea amaitu ondoren, Farelok moda diseinuan ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Unibertsitatera joan eta dei zentro batean lan egiten zuen bitartean, 2016ko apirilean "Pai" argitaratu zuen, Rihannak egindako kantaren katalanezko egokitzapena. Kantu horrekin Farelo katalanez genero berriak kantatzen zituen lehenetarikoa izan zen. Bere jaioterrian okindegi batean lanean ari zela, unibertsitatetik irtetea erabaki zuen musikaren industrian karrera serioari ekiteko. Artista independente gisa hasi zen diskoak kantatzen eta gau-klubetan jotzen, Bartzelonako probintzian. Geroago, bere musika produzitu nahi izan zuen eta, kontzertu horietatik lortutako diruarekin, estudioak alokatu zituen ordu gutxitarako eta produktore batzuk kontratatu zituen. "Indapanden" eta "no Pierdo Nada" kaleratuko zituen, besteak beste, Fakeguidok sortutako abestiak.

Proiektuak aldatu

Artista independente bezala musika egiten jarraitu zuen, "Indapanden", "Jacaranda" edo "Fiebre" bezalako diskoak jaurtiz. Bad Gyalek, beranduago, bi mixtape argitaratu zituen: Slow Wine Mixtape (2016) eta Worldwide Angel (2018), Espainiako musika eszenaren emakume artista esaguratsuenetariko bat izatea lortu zuen.

Farelok Interscope diskografiarekin sinatu zuen urtebete geroago. Ondoren, "Santa María", "Zorra" edo "Alocao" bezalako abesti arrakastatsuak kaleratu zituen zenbaki oso onak emanez. "Alocao" kanta 2019ko Espainiako abestietan lehenengo postuan geratzea lortu zuen. 2021ean (jada diskografiarekin sinatuta) Warm Up proiektua kaleratu zuen, horrez gain Soundsystem: the Financial Releases proiektua kaleratu zuen ere.

Kontzertuak aldatu

2019 eta 2021 artean, abeslariak Bad Gyal SoundSystem bira eraman zuen Espainia, Latinoamerika, Asia eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat aretotara. Hala ere, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, bira eten egin zen eta hainbat kontzertu atzeratu ziren behin baino gehiagotan.

2020ko abenduaren 16an, artistak, Vodafonerekin lankidetzan, doako streaming bidezko SoundSystem- a aurkeztu zuen VodafoneYu Music Shows delakoen esparruan, eta horrek berriro eskaini zuen bere entzuleengan hurbiltzeko aukera.

2021ean, mundu mailako COVID-19aren aurkako txertaketaren hasierari esker, abeslariak bira presentzialari ekin zion Espainian hainbat datarekin. Berrabiatze ofiziala Casa Seaten-en egin zen, ekainaren 19an interneteko hainbat pertsona ospetsu eta zozketen irabazleekin batera. Warm Up taldearen zuzeneko lehen interpretazioa ikusteko. COVID-19arekin lotutako osasun-neurriak kontuan hartuta, doikuntzak egin zitzaizkion ikuskizunaren edukierari.

2021eko urriaren 30ean, Noites do Porto jaialdian, Coruñan, Bad Gyal SoundSystem taldearen azken emanaldia egin zen, abeslariaren kontzertu formatu honi amaiera emanez.

Bira honen zikloa amaitzeko, azaroaren 18an, azken emanaldia egin eta aste batzuetara, abeslariak kontzertuan dantzatutako baina oraindik argia ikusi ez zuten abestiak kaleratuko zituela iragarri zuen. (Soundsystem: the Financial Releases)

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.