Marta Ortega Gallego

madrildar padel jokalaria

Marta Ortega Gallego, ezagunagoa da Martita Ortega izenez (Madril, 1997ko otsailaren 14a), madrildar padel jokalari profesionala da.

Marta Ortega Gallego
Bizitza
JaiotzaMadril1997ko otsailaren 14a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakpadel player (en) Itzuli eta medikua

Instagram: martits14 Edit the value on Wikidata

Bere lorpenik handiena 2019an World Padel Tourreko (WPT) rankingean munduko 1. postua izan da, postu hori lortu duen jokalari gazteena izanik 22 urte besterik ez zituela. Gainera, 2019ko jokalari onena izendatu zuten Padel Awards sarietan. Urte batean irabazitako tituluen maximoa ere lortu zuen, 7 titulu (5 Open eta 2 Master). Titulu horietan 3 aldiz izendatu zuten finaleko MVP jokalari[1]

Bizitza

aldatu

Padeletik harago, 2021ean medikuntza karreran graduatu zen. Hori dela eta, World Padel Tourreko doktorea da.[1]

Kirol ibilbidea

aldatu

World Padel Tourrean profesionala izan aurretik Ariana Sánchezekin batera jokatzen zuen amateur mailako txapelketetan.

World Padel Tourrean Lucía Sainzekin batera hasi zen jokatzen lehenengo, eta baita txapelketaren batean Carolina Navarrorekin ere.

2016an, Alba Galán bere bikote berria izan zen, urte bereko udan Ariana Sánchezekin berriro jokatzen hasi zen arte.[2]

2017an lortu zituzten lehen emaitza handiak elkarrekin, 2017ko Kantabriako Irekia irabazi zuten. Denboraldiko lehen torneoa izan zen, finalean Elisabeth Amatriain eta Patricia Llaguno 6-4 eta 7-6 mendean hartuta finalean.

Denboraldian zehar zirkuituko bikote gogorrenetarikoa izan ziren, baina ez zuten final batera pasatzerik lortu Master Finalera arte, non Mapi Sánchez Alayeto eta Majo Sánchez Alayetoren aurka galdu zuten 7-5 eta 7-5.[3]

2018an bikote gisa jarraitu zuten, eta finalerdietan ohikoak izan ziren denboraldian zehar; zazpi finalerditan galdu zuten denboraldian zehar. Valentziako Masterrean eta Granada Irekian finalera iritsi ziren, bi finalak irabazita.

Denboraldi amaieran banandu egin ziren bikote gisa, eta 2019rako Marta Marrero izan zen bere kirol kide berria.[4]

2019ko denboraldian, Marta Marrerorekin batera lehiatu zen, eta World Padel Tourreko zazpi txapelketa irabazi zituen. Denboraldiko lehen postua lortu zuen, eta, gainera, historiako lehen gazteena izan zen.[5]

Denboraldia amaitzean iragarri zuten banandu egingo zirela, eta 2020an Bea González izan zen haren hurrengo bikotekidea.[6]

2021ean Marta Marrerorekin batera lehiatzen hasi zen, baina denboraldiaren erdialdera, Bea Gonzalezekin elkartu zen berriro, eta World Padel Tour 2023ko sailkapenean hirugarren postua lortu zuen. Gero, Marta Ortegak bikotea aldatu zuen 2023 urterako, eta Sofia Araujo portugaldarra izan zen bere pistako bikote berria.[7] Bi hilabete eskas iraun zuten biek batera, Martitak (Marta Ortega) Gemma Triayren deia jaso baitzuen, Alejandra Salazarren lesioaren ostean, behin-behineko lankide bila zebilena. Azkenean, eta Salazar itzuli arren, elkarrekin jarraitzea eta 2023ko denboraldia amaitzea erabaki zuten.

Hala ere, 2024ko denboraldiko lehen txapelketan lehiatu baino apur bat lehenago iragarri zuten elkarrekin egingo zuten azkena izango zela, bide profesionalak banatzen zituztelako denboraldi-aurrean pistan sentsazio onik aurkitzen ez zutelako. Horrela, Martitak Veronica Virseda aukeratu zuen 2024rako lankide berri.

Palmaresa

aldatu

World Padel Tourra

aldatu
World Padel Tour 2017
World Padel Tour 2019
  • Marbellako masterra, Marta Marrerorekin batera.
  • Logroñoko Irekia, Marta Marrerorekin batera.
  • Vigoko Irekia, Marta Marrerorekin batera.
  • Suediako Irekia, Marta Marrerorekin batera.
  • Valentziako Opena, Marta Marrerorekin batera.
  • Portugal Master, Marta Marrerorekin batera.
  • Kordoba Open, Marta Marrerorekin batera.

World Padel Tour 2020

aldatu
  • Madril Open, Bea Gonzálezekin batera

World Padel Tour 2022

  • Getafe Challenger, Bea Gonzálezekin batera
  • Albacete Challenger, Bea Gonzálezekin batera
  • Kopenhage Open, Bea Gonzálezekinbatera
  • Amsterdam Open, Bea Gonzálezekin batera

Premier Padel 2023

Premier Padel 2024

aldatu
  • Genova P2, Sofia Araujorekin batera.

Beste txapelketa batzuk

aldatu
  • 2021eko Munduko Padel Txapelketa
  • 2022ko Munduko Padel Txapelketa

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu