Ireki menu nagusia

Julián San Valero Aparisi

Julián San Valero Aparisi (Valentzia, 1913ko abuztuaren 7a - ib., 1997ko martxoaren 30a[1]) espainiar antropologoa eta arkeologoa izan zen.

Julián San Valero Aparisi
Bizitza
Jaiotza Valentzia1913ko abuztuaren 7a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valentzia1997ko martxoaren 30a (83 urte)
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Julio Martínez Santa-Olalla Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Pedro Ruiz Torres
Jarduerak
Jarduerak full professor Itzuli eta historialaria

BiografiaAldatu

Zuzenbidea eta filosofia eta letrak ikasi zituen Valentzian, eta historiako doktore egin zen Madrilen. Berehala, arkeologiarako bidea hartu zuen. Lehenengo ikerketetan oinarrituta, lan hauek idatzi zituen, besteak beste: El Neolítico español y sus relaciones (1946, "Espainiar neolitikoa eta bere harremanak"), El origen de la agricultura y de la cerámica valencianas (1954, "Valentziako nekazaritzaren eta zeramikaren sorrera") eta El neolítico valenciano ("Valentziako neolitikoa"), J. Aparicio Pérezekin elkarlanean (1977).

Poliki-poliki, etnologiaren eta antropologiaren bidetik egin zuen, eta hori argi ikusten da Apuntes de historia de la cultura ( 1970, "Kulturaren historiari buruzko oharrak", P. García eta M. Gonzalorekin elkarlanean) eta El pueblo del Reino de Valencia (1988, "Valentziako erresumako herria") lanetan, esaterako. 1948an Granadako Unibertsitateko kulturaren historia katedra eskuratu zuen, eta 1950etik 1983ra bitartean historiaurreko eta antzinako historiako katedradun izan zen Valentziako Unibertsitatean. Horrez gainera, Ikerketa Iberiarren eta Etnologia Valentziarraren Institutua sortu eta zuzendu zuen. Julián San Valero izan zen antropologia kulturalari buruzko ikerketak egiten lehenengoa, eta Valentziako ikerketa etnologiko eta antropologikoen eskola modernoaren sortzailetzat hartzen da, gaur egun.

ErreferentziakAldatu