David Rousset (Roanne, Frantzia, 1912ko urtarrilaren 18a - Paris, Frantzia, 1997ko abenduaren 13a) frantses kazetaria, idazlea eta politikaria izan zen. Erresistentziako partaidea konzentrazio esparruei buruzko benetako erreferentziak diren bi liburu argitaratu zituen: L'Univers concentrationnaire eta Les Jours de notre mort. Union des Démocrates pour la République UDR alderdiko kidea izan zen. 1968tik 1973ra diputatua izan zen.

David Rousset

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1968ko uztailaren 11 - 1973ko apirilaren 1a
Louis Mermaz (en) Itzuli - Louis Mermaz (en) Itzuli
Barrutia: Isère's 5th constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 4th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRoanne1912ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1997ko abenduaren 13a (85 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, idazlea eta Frantziako Erresistentziako kidea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)France Culture
Le Monde
Le Figaro
Jasotako sariak
KidetzaComité Maurice-Audin (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasuna
Rally of Revolutionary Democrats (en) Itzuli

Biografia aldatu

Langile metalurgiko baten seme, hamalau urtekin, istripu baten ondorioz, begi bat galdu zuen. Sorbonan filosofia eta literatura ikasi zuen. 1931tik 1936ra Alemanian eta Txekoslovakian ibili zen. 1931an Étudiants Socialistes elkarteko partaidea izan zen. 1935an Section Française de l'Internationale OuvrièreSFIO alderdiko partaidea izan zen eta urte bat geroxeago, Parisen, Parti Ouvrier Internationaliste (POI) alderdiaren sorreran hartu zuen parte. Une horretatik buru belarri Frantziak Marokon eta Aljerian aurrera zeraman kolonialismoaren aurka aritu zen. 1939an Elisabeth Elliot-ekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen.

1943-1945 bitartean Alemaniara deportatu zuten, eta han nazien hilketa sistema aztertu zuen, eta, oro har, kontzentrazio esparruetako unibertsoa. Azterketa horretatik sortu ziren l´Univers concentrationnaire (1946, "Kontzentrazio esparruetako unibertsoa"), les Jours de notre mort (1947, "Gure heriotza egunak"), Pour la vérité sur les camps concentrationnaires (1952, "Kontzentrazio esparruei buruzko egia") lanak.

Hainbat aldizkari eta egunkaritako lankide izan zen, hala nola Preuves, Arguments, La Revue internationale, Le Monde, le Figaro. Bestalde, 1955ean Saturne aldizkaria sortu zuen. Isèreko diputatu izan zen 1968-1971 eta 1971-1973 urteen bitartean.

Lan aipagarriak ditu, halaber, Sur la guerre: sommes-nous tous en danger de guerre nucléaire? (1987, "Gerrari buruz: gerra nuklearraren arriskuan al gaude guztiok?") saiakera geopolitikoa eta Une vie dans le siècle (1991, "Bizitza bat mendean") kontakizun autobiografikoa.

Obra aldatu

  • L'Univers concentrationnaire, 1946, Paris, Éditions de Minuit, 1965.
  • Les Jours de notre mort, 1947, Paris, Ramsay, 1988.
  • Le Pitre ne rit pas, 1948, Paris, Éditions du Pavois.

Erreferentziak aldatu