Camila Rebeca Morrone Polak (1997ko ekainaren 16a) jatorri argentinarreko aktore eta modelo estatubatuarra da.[1] Bukowski (2013) James Francoren filmean aktore gisa hasi zen. Death Wish eta Never Goin' Back filmetan ere parte hartu zuen, eta 2018ko urtarrilean Sundance Zinemaldian izan zuen nazioarteko garrantzizko lehen saria.

Camila Morrone

(2019)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1997ko ekainaren 16a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Salvadoran Spanish (en) Itzuli
Familia
AitaMaximo Morrone
AmaLucila Solá
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaBeverly Hills High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea

IMDB: nm6714979 Allocine: 788862
Twitter: camimorrone Instagram: camilamorrone Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Camila Rebeca Morrone Polak 1997ko ekainaren 16an jaio zen Los Angelesen, Estatu Batuak. Lucila Polak argentinarren eta Máximo Morrone modeloaren lehen alaba eta bakarra da. Gurasoak banandu egin ziren 2006an. Haren amak epe luzeko harremana izan zuen Al Pacino aktore estatubatuarrarekin 2007tik 2015era arte, eta, inoiz ezkondu ez ziren arren, Morronek Pacino aitaordearekin du harremana. Bere ama-aitona Federico Polak politikari eta abokatu argentinarra da eta bere izeba Julia Polak britainiar patologoa zen, Argentinan jaioa.[2] Morrone Beverly Hills High School-en graduatu zen 2015. urtean.

Karrera profesionala aldatu

Modeloa aldatu

Txikitatik, Morronek modaren munduan sartzeko interesa agertu zuen, eta modelo-agentziaren batean sartzeko irrikaz zegoela adierazi zuen.[3] Ondoren, kontratu bat sinatu zuen IMG Models agentzia ezagunarekin. Hala ere, jauzi handia egin zuen 2016. urtean, Vogue Turkia aldizkariaren iraileko azala izatea lortu zuenean. Handik gutxira, ibiltokian debuta egin zuen Moschinorako desfilean, 2017an. Gainera, Topshop, Lefties, Pink, Sephora eta 'Ay Not Dead markentzat egin du lan.

Aktorea aldatu

Morronek aktore-debuta egin zuen James Francoren Bukowski (2013) filmean. 2018an, Death Wish akzio-filmean parte hartu zuen berriro, Bruce Willis-ekin batera, eta Augustine Frizzellen Never Goin' Backen ere hartu zuen parte.[4][5][6] Azken film hau 2018ko Sundance Zinemaldian estreinatu zen, A24 taldeak banandua.[7] Daisy Jones & The Sixerako hautatu ondoren, Morronek adierazi zuen modelo lanak utzi eta aktore gisa jarraituko zuela.[8]

Bizitza pertsonala aldatu

2017. urtearen amaieratik, Leonardo DiCapriorekin harreman sentimentala zuen, baina 25 urte zituela amaitu zen, 2022ko abuztuan.[9]

Hainbat pertsona ospetsuren lagun hurbila da; besteak beste, Kendall eta Kylie Jenner, Bella Hadid, Hailey Baldwin eta Oriana Sabatini.[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu