Eugène Guillevic
Eugène Guillevic (Carnac, Morbihan, Bretainia, 1907ko abuztuaren 5a - Paris, Frantzia, 1997ko martxoaren 19a) bretainiar poeta izan zen.
Eugène Guillevic | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eugène Alphonse Marie Guillevic |
Jaiotza | Carnac, 1907ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | bretainiera |
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1997ko martxoaren 19a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa bretainiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Guillevic |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katoliko ez-elizkoia |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Biografia
aldatuSurrealismoaren kontrako sutsua izan zen. 1942an argitaratu zuen lehenengo poema-bilduma, Terraqué (1942, Lurbira). Bere idazkera zehatza eta metafora ororen kontrakoa zen, etsipenaren hurbilekoa zenbaitetan, Bretainiaren oroitzapenez beteta sarritan: Exécutoire (1947, Betearazlea), Gagner (1949, Irabazi), Carnac (1961).
1943. urtean alderdi komunistako kide egin zen, eta orduz geroztik, bere ideia politikoak nabarmen agertu ziren bere lanetan: Trente et un sonnets (1954, Hogeita hamaika soneto), L'Âge mûr (1955, Adin heldua). Idazketa itxiagora itzulirik, japoniar haikuaren oso hurbilekoa askotan, hainbat bilduma argitaratu zituen: Sphère (1963, Esfera), Avec (1966), Euclidiennes (1967, Euklidearrak), Ville (1969, Hiria), Inclus (1973, Barne), Trouées (1982, Irekiguneak), Requis (1983, Beharrezko), Autrefois (1984, Behinola) eta abar.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Guillevic |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.