Bảo Đại, Nguyễn Phúc Vĩnh Thụy jaioa, (Huế, Frantziar Indotxina, 1913ko urriaren 22a - Paris, Frantzia, 1997ko uztailaren 30a) Vietnamgo azken enperadorea izan zen, 1925etik 1945era bitartean.

Bảo Đại


Vietnamgo Estatuako estatuburu

1949ko ekainaren 14a - 1955eko urriaren 26a
Nguyen Van Xuan (en) Itzuli - Ngô Đình Diệm

Nguyễn dinastiako Enperadore

1926ko urtarrilaren 8a - 1945eko abuztuaren 25a
Nguyễn Hoằng-tôn (en) Itzuli - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNguyễn Phúc Vĩnh Thụy
JaiotzaHuế1913ko urriaren 22a
HerrialdeaAnnam
 Frantzia
Lehen hizkuntzaVietnamera
HeriotzaParis1997ko uztailaren 30a (83 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Grave of Bao Daï (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Familia
AitaNguyễn Hoằng-tôn
AmaHoang Thi Cuc
Ezkontidea(k)Nam Phuong (en) Itzuli
Bùi Mộng Điệp (en) Itzuli
Lê Thị Phi Ánh (en) Itzuli
Monique Vinh Thuy (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaNguyễn dinastia
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Cours Hattemer (en) Itzuli
Lycée Lakanal (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Vietnamera
txinera klasikoa
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Jasotako sariak
KidetzaItsasoz-haraindiko zientzien akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakVietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKonfuzianismoa
Mahāyāna

Find a Grave: 7148 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1925ean Khải Định bere aita hil zelarik, enperadore-titulua heredatu zuen. Hala ere, 1932ra arte Frantzian segitu zuen ikasketak egiten. Hurrengo urtean bertan, bere agintea eskuratu nahiz, lehen ministroaren kargua kendu zuen, eta bera geratu zen enperadore. Hasieran herriarekin bateraturik nahi izan zuen gobernatu: monarkia konstituzionala eta mandarin-sistema aldarrikatu zituen, eta justizia eta irakaskuntza eraberritu nahi izan zituen. Hala ere, Frantziaren administrazio kolonialari men egin zion. 1945ean, japoniarrek Vietnam hartu zutelarik, Frantziarekiko itunak eten eta Asiako Sortalde Handiaren alde azaldu zen. Ho Chi Minhek errepublika aldarrikatu zuenean, bere kargua utzi eta Hong Kongera alde egin zuen. 1948an Frantziak Vietnamen burujabetasuna onetsi zuenean, gobernua antolatu nahi izan zuen berriro, baina huts eginik, Frantziara erretiratu zen, bere titulua galdu gabe, hala ere. 1954an, Estatu Batuetako gobernuak hala eskaturik, Ngo Dinh Diem gobernuburu izendatu zuten. Hark, 1955eko erreferendumean, monarkia ezabatu zuen. Orduz geroztik, Bao-Dai Frantzian bizi izan zen, erbesteraturik, eta 1997an hil zen, Nizatik gertu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu