Kylie Jenner

Kylie Kristen Jenner (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko abuztuaren 10a) enpresaburua, diseinatzailea eta modeloa da.

Kylie Jenner
Kylie Jenner2 (cropped).png
(2017)
Bizitza
Izen osoa Kylie Kristen Jenner
Jaiotza Los Angeles1997ko abuztuaren 10a (22 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Beverly Hills
Calabasas (Kalifornia)
Hidden Hills (Kalifornia)
Familia
Aita Caitlyn Jenner
Ama Kris Jenner
Bikotekidea(k) Tyga
Travis Scott
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Sierra Canyon School (en) Itzuli
Laurel Springs School (en) Itzuli
Hizkuntzak Ingelesa
Jarduerak
Jarduerak modeloa, aktorea, enpresaburua, moda-diseinatzailea eta pertsona ospetsua
Altuera 1,68 metro
IMDb nm2832473
thekyliejenner.com

BizitzaAldatu

Bruce Jennerren (gaur egun, Caitlyn Jenner) eta Kris Jennerren alaba gazteena da. Aitaren aldetik, hiru anaia zaharrago ditu, Brandon, Brody eta Burton; eta arreba zaharrago bat, Cassandra Jenner. Amaren aldetik, hiru ahizpa zaharrago ditu, Kourtney, Kim eta Khloé kardashian; eta anaia zaharrago bat, Rob Kardashian.

10 urte zituelarik hasi zen telebistan agertzen, Kardashian familiari buruzko telesail batean.

Bizitza personalaAldatu

2014tik 2017ra, oso harreman polemikoa izan zuen Tygarekin; 17 urte zituela hasi zuen harremana, hura zortzi urte zaharragoa zelarik.

Gaur egun Travis Scott raperoarekin harreman estua du 2017ko apiriletik.

AmatasunaAldatu

2018ko otsailaren 1ean, Stormi Webster izeneko neska bat erditu zuen, aita Travis Scott raperoa izanik. 

LanaAldatu

2015ean, Kyliek Kylie Cosmetics linea jarri zuen martxan, ezpainetakoak saltzen hasi zen eta gaur egun,  ezpainetakoez gain, begitako itzalak, argitzaileak eta beltzarantzeko produktuak barne hartzen ditu, beste makillaje produktuen artean.

Parte artutako telesailakAldatu

  • 2007: Keeping Up with the Kardashians
  • 2008: E! True Hollywood Story
  • 2010: Khloé & Lamar
  • 2013: Kourtney and Kim Take Miami
  • 2013: Kylie's Sweet Sixteen
  • 2015-2016 I'm Cait
  • 2017: Life Of Kylie