Isabella Springmühl Tejada

Guatemalako moda diseinatzailea

Isabella Springmühl Tejada (Guatemala, 1997ko otsailaren 23a) moda diseinatzailea da.

Isabella Springmühl Tejada
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1997ko otsailaren 23a (27 urte)
Herrialdea Guatemala
Lehen hizkuntzagaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Belita

Londresko Moda Astean parte hartu duen lehen Down sindromedun diseinatzailea da (2016an) eta urte berean BBCko 100 emakumeen zerrendan aipatua izan zen.[1][2][3]

Biografia aldatu

Isabella Springmühl lau neba-arrebetan gazteea da eta bere amona ere diseinatzaile ezaguna izan zen.

Txikitatik agertu zuen bere talentua bere panpinentzat arropa diseinatuz eta josiz.

Zientzia eta Letra batxilergoa egin ostean, moda ikasi nahi izan zuen, baina Down sindromea izateagatik ez zuten unibertsitatean onartu eta josten ikasteko eskola batean izena eman behar izan zuen.[1][4]

Lana aldatu

Gutemalako jantzi tradizionalen eragin handia dute bere lanek eta artista indigena ugarirekin egin du lan. Arropa eta akzesorioak bere herriko kulturan inspiratuta egiten ditu, bereziki, lore brodatu koloretsuekin eta Down to Xjabelle markaren bidez ematen ditu ezagutzera.[4] Diseinatzeko prozesua Antiguako oihal indigenak aukeratuta hasten du, eta gero bere estudioan lantzen ditu jostun eta brodatzaile banarekin bere diseinuak sortuz.[5]

Down sindromedun pertsonentzat egokitutako arropa ere diseinatu du.[1][5]

2015ean jantzi indigenen Ixchel Museoan bere lana erakustera gonbidatu zuten eta, ordutik, ezagutzera eman zen (Panaman eta Mexikon besteak beste).[1][5]

2016an bere jantziak Londresko Moda Asteko Nazioarteko Eskaparatean erakutsi zituzten.[6] Urte horretako urrian Erroman aurkeztu zituen bere diseinuak.[7]

Azkenik, 2016an ere, bere lanagatik BBCko 100 Emakumeen zerrendan sartu zuten.[1][5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu