Olatz Arrizabalaga
Olatz Arrizabalaga (Gernika, 1997ko apirilaren 12a) Euskal Herriko pilotaria da.[1]
Olatz Arrizabalaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1997ko apirilaren 12a (27 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Kirol Ibilbidea
aldatu7 urterekin pilotan jokatzen hasi zen Gauteguiz-Arteagako Montorre Pilota Eskolan. 14 urterekin pilota utzi eta palara pasatu behar izan zen. Palaz zebilela, hainbat Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketa irabazi zituen.
2017an Emakume Master Cup txapelketa sortzeari esker, esku pilotara bueltatu zen eta urte horretako edizioa irabazi zuen Leire Etxanizekin batera.[2] 2018an garaipena berretsi zuten.[3] Ordura arte palaz eta pilotan ibiltzen zen, baina 2020an, pala utzi eta pilota mixtara saltoa eman zuen. Urte horretan bertan, Gentzane Aldairekin batera bikotekako finalera iristea lortu zuen[4] eta baita udako hainbat txapelketa irabaztea ere (Plazandreak eta Antiguoko pilota txapelketa).[5]
2022an Emakume Master Cup, Bizkaia Txapelketa eta Hiru Hiriburuak txapelketa irabazi zituen eta 2023an berriz nagusitu zen Masters Cupean eta Bizkaia Txapelketan.
2024ko martxoaren 17an Arrasateko Uarkape frontoian Erasun bikote zuela, bostgarren txapela jaso zuen Etxegarai eta Gaminderi 22-16 irabazita.[6][7]
Lorpenak
aldatu- Emakume Master Cup:
- Plazandreak (1): 2020
- Bizkaia Txapelketa (2): 2022, 2023
- Hiru Hiriburuak txapelketa (1): 2022
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Olatz Arrizabalaga» TXAPELKETAK - "MUNDUKO PILOTA BATZARRA" (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olatz Arrizabalaga-Leire Etxaniz (Élite) y Alba Martínez-Arrate Begara (Primera), campeonas de la LABORAL KUTXA MASTER CUP 2017 | Pelota Vasca. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Erreferente izan daitezela» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El broche es el domingo en el frontón de Irún» El Correo 2020-06-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Olatz Arrizabalaga, maestra de txapelas» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Erasun y Arrizabalaga visten la txapela del campeonato de Parejas» EITB 2024-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Martín, Juan Pablo. (2024-03-17). «Quinta txapela del Parejas femenino para Arrizabalaga» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).