James Maitland Stewart, (Indiana, Pennsylvania, 1908ko maiatzaren 20a - Los Angeles, Kalifornia, 1997ko uztailaren 2a), ezagunagoa James Stewart izenaz, aktore estatubatuarra izan zen.

James Stewart

(1948)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Maitland Stewart
JaiotzaIndiana1908ko maiatzaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBeverly Hills1997ko uztailaren 2a (89 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
bihotz-biriketako geldialdia
Biriketako Tronboenbolismoa
Tronbosia
Familia
AitaAlexander Maitland Stewart
AmaElizabeth Ruth Stewart
Ezkontidea(k)Gloria Hatrick McLean  (1949 -  1994ko otsailaren 16a)
Hezkuntza
HeziketaMercersburg Academy (en) Itzuli 1928)
Princeton University School of Architecture (en) Itzuli
(1928 - 1932) : arkitektura
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra, hegazkinlaria, zinema aktorea, telebista zuzendaria, gidoilaria, militarra, antzerki aktorea, poeta, ahots-aktorea, film-zuzendaria, aktorea, idazlea eta errealizadorea
Altuera191 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
thrillerra
psychological thriller film (en) Itzuli
film dramatikoa
Zinema beltza
film komikoa
fantasiazko filma
misteriozko zinema
krimenezko filma
ekintza-filma
gerra-filma
epic film (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
United States Army Air Corps (en) Itzuli
Air Force Reserve Command (en) Itzuli
United States Army Air Forces (en) Itzuli
Graduabrigada-jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Vietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0000071 Allocine: 457 Rottentomatoes: celebrity/james_stewart_2 Allmovie: p68236 78233 TV.com: people/james-stewart-1 IBDB: 61114
Musicbrainz: 50337821-531b-4604-8c9e-f4da2e9ab892 Songkick: 15403 Discogs: 1117367 Find a Grave: 1816 Edit the value on Wikidata

Bere ibilbidean zehar, nagusiki, AEBetako kultura herrikoian sustraitua dagoen estatubatuar gizaseme arruntaren papera antzeztu zuen, zintzoa eta zuzena, oztopoen aurrean kikiltzen ez zena eta betiere bizitza[1] nahiz arriskuen aurrean aurrera egiten saiatzen zena. Bestalde, eta batez ere western generoetako filmetan, cowboy bakarti eta ibiltariaren papera antzeztu zuen, gaizkileei bakar-bakarrik aurre egiten zien heroi beldurkaitza.

Biografia

aldatu

Pantailan bere izaera zela eta famatua[2], bere karreran zehar film klasiko batzuetan hartu zuen parte. Bost aldiz Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariarako hautagaia izan zen, behin irabaziz, eta bere karrera dela eta Ohorezko Oscar Saria ere lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran karrera militarra egin zuen Estatu Batuetako Aire Armadan non Brigadier Jenerala izatera ailegatu zen.

Aktorearen lehen asmoa arkitekto izatea zen, azkenean antzerki-talde batean hartu zuen parte, eta Henry Fondarekin eta Margaret Sullavanekin egin zuen bat bertan. Bere filmeen artean, beteak beste, El hombre que sabia demasiado (1956), La ultima bala (1957), Vertigo (1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira aipagarrienak.

James Maitland Stewart 1908.eko maiatzaren 20an jaio zen Indianan (Pennsylvania, AEB). Stewarten lehen asmoa arkitekto izatea zen, baina Joshua Loganekin egin zuen topo eta University Players antzerki-taldean hartu zuen parte. bertan ezagutu zituen Stewartek, besteak beste, Henry Fonda eta Margaret Sullavan. Geroago New Yorkera joan zen Fondarekin batera, eta Broadwayn hasi zen lanean. Bertan egindako lanek kritika oso onak izan zituen.

Stewartek Metro-Goldwyn-Mayer etxeak antolatutako proba batzuetan hartu zuen parte, eta 30.eko hamarkadan kontratua lortu zuen produkzio-etxe garrantzitsuarekin. The Murder Man (1935) filmarekin egin zuen debuta aktoreak, eta urtebete geroago zortzi filmetan hartu zuen parte Stewartek. Horien artean, aipatzekoak dira Nacida para la danza (1936), Rose Marie (1936), Next Time We Love (1936) eta Ella, el y Asta (1936).

James Stewart Hollywoodeko izar handi bilakatu zen Vive como quieras (1938) Frank Capra zuzendariaren filmean lan egin zuenean. Hortik aurrera, film ugari egin zituen aktoreak, eta 30.eko hamarkadako azken urteetan Arizona (1939), El lazo sagrado (1939), En este mundo traidor (1939) eta Caballero sin espada (1939) filmen protagonista izan zen. Azken horrekin, gainera, Oscar sarietarako izan zen izendatua.

40ko hamarkadan Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte Stewartek, eta jeneral kargua lortu zuen. Horren ondorioz, garai hartan ez zituen hainbeste film egin. Hala ere, bere ibilbideak etena izan zuen arren, oso ospetsu egin zen urte haietan Stewart. Armadan sartu aurretik The Mortal Store (1940), El bazar de las sorpresas (1940), No puedo vivir sin ti (1941) eta Historias de Filadelfia[3] (1940) pelikulak filmatu zituen. Azken film horretan Cary Grantekin eta Katharine Hepburnekin egin zuen lan Stewartek, eta gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen.

Bost urtetan zineman lan egin barik egon ondoren, gerraostean egin zuen lehen filma It's a Wonderful Life ("Bizitza Zoragarria Da", 1946) izan zen. Frank Capraren film horrekin Oscarretarako izendatu zuten berriro ere Stewart.

1940 eta 1950eko hamarkadak oso garrantzitsuak izan ziren aktorearentzat. Garai hartan egindako lanekin zinearen historian sartu zen Stewart: Yo creo en ti (1948), La soga (1948), The Stratton Story (1949), Harvey (1950), Winchester '73 (1950), Bend of the River (1952), El mayor espectaculo del mundo (1952), Colorado Jim (1953), Bahia negra (1953), Musica y lagrimas (1954), Rear Window ("Atzealdeko Lehioa", 1954), The Far Country (1955), The Man from Laramie ("Laramieko Gizona", 1955), The Man Who Knew Too Much ("Gehiegi Zekien Gizona", 1956) , La ultima bala (1957), Vertigo ("Bertigoa", 1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira bi hamarkada horietako pelikula esanguratsuenak.

1960ko hamarkadan film gutxiago egiten hasi zen Stewart, baina John Fordekin bi western egiteko aukera izan zuen: Dos cabalgan juntos (1961) eta The Man Who Shot Liberty Valance ("Liberty Valance Hil zuen Gizona", 1962). Gainera, How the West Was Won ("Nola Irabazi Zen Mendebaldea", 1962) filmean ere hartu zuen parte Indianako aktoreak.

Mr. Hobbs take a vacation (1962), Take her, She?s mine (1963) eta Dear Briggite (1965)pelikulen protagonista ere izan zen Stewart.

1980ko hamarkadaren hasieran utzi[4] zuen zinemaren mundua aktoreak. 1997.eko uztailaren 2an zendu zen James Stewart Los Angelesen, 89 urte zituela.

Filmografia hautatua

aldatu

Oscar Sariak

aldatu

Filmen zuzendaria eta izenburuak

aldatu

Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:

Urtea Filma Zuzendaria Beste izenburu batzuk
1934 Art Trouble Ralph Staub
1935 The Murder Man Tim Whelan frantsesez: La Double Vengeance
1936 The Gorgeous Hussy Clarence Brown gaztelaniaz: La bella libertina frantsesez: L'Enchanteresse
1936 Speed Edwin L. Marin
1936 Born to Dance Roy Del Ruth frantsesez: L'amiral mène la danse
1936 Small Town Girl William Augustus Wellman gaztelaniaz: Una chica de provincias frantsesez: La Petite Provinciale
1936 Rose Marie W. S. Van Dyke frantsesez: Rose-Marie
1936 After the Thin Man W. S. Van Dyke gaztelaniaz: Ella, él y Asta frantsesez: Nick, gentleman détective
1936 Next Time We Love Edward H. Griffith frantsesez: Épreuves
1936 Wife vs. Secretary Clarence Brown frantsesez: Sa femme et sa secrétaire
1937 Seventh Heaven Henry King gaztelaniaz: El séptimo cielo frantsesez: L'Heure suprême
1937 Navy Blue and Gold Sam Wood gaztelaniaz: Cadetes del mar frantsesez: Les Cadets de la mer
1937 The Last Gangster Edward Ludwig frantsesez: Le Dernier Gangster
1938 You Can't Take It With You Frank Capra gaztelaniaz: You can't take it with you frantsesez: Vous ne l'emporterez pas avec vous euskaraz: « You Can't Take It with You » katalanez: No us l'endureu pas galizieraz: You Can't Take It with You
1938 Of Human Hearts Clarence Brown gaztelaniaz: Ingratitud
1938 Vivacious Lady George Stevens gaztelaniaz: Ardid femenino frantsesez: Mariage incognito katalanez: Intrigues femenines
1938 Made for Each Other John Cromwell gaztelaniaz: Lazo sagrado frantsesez: Le Lien sacré katalanez: El llaç sagrat
1938 The Shopworn Angel H. C. Potter frantsesez: L'Ange impur
1939 Mr. Smith Goes to Washington Frank Capra frantsesez: Monsieur Smith au Sénat
1939 Destry Rides Again George Marshall frantsesez: Femme ou Démon
1939 The Ice Follies of 1939 Reinhold Schünzel gaztelaniaz: Magia sobre hielo frantsesez: La Féerie de la glace
1939 Land of Liberty Cecil B. DeMille
1939 It's a Wonderful World W. S. Van Dyke gaztelaniaz: En este mundo traidor frantsesez: Le monde est merveilleux
1940 No Time for Comedy William Keighley gaztelaniaz: La vida no es una farsa frantsesez: Finie la comédie
1940 The Shop Around the Corner Ernst Lubitsch gaztelaniaz: El bazar de las sorpresas frantsesez: Rendez-vous
1940 The Philadelphia Story George Cukor frantsesez: Indiscrétions
1940 The Mortal Storm Frank Borzage gaztelaniaz: La hora fatal frantsesez: La Tempête qui tue
1941 Come Live with Me Clarence Brown gaztelaniaz: Ven a vivir conmigo frantsesez: Viens avec moi
1941 Ziegfeld Girl Robert Z. Leonard gaztelaniaz: Las chicas de Ziegfeld frantsesez: La Danseuse des Folies Ziegfeld
1941 Pot o' Gold George Marshall gaztelaniaz: El arca de oro frantsesez: L'Or du ciel
1942 Winning Your Wings John Huston
1946 It's a Wonderful Life Frank Capra gaztelaniaz: Qué bello es vivir frantsesez: La vie est belle katalanez: Que bonic que és viure galizieraz: Que fermoso é vivir
1947 Thunderbolt! John Sturges
1947 Magic Town William Augustus Wellman frantsesez: La Cité magique katalanez: La ciutat màgica galizieraz: Cidade máxica
1948 On Our Merry Way King Vidor gaztelaniaz: Una encuesta llamada milagro frantsesez: La Folle Enquête
1948 You Gotta Stay Happy H. C. Potter gaztelaniaz: Viva la vida frantsesez: L'Extravagante Mlle Dee
1948 Rope Alfred Hitchcock frantsesez: La Corde katalanez: La soga
1948 Call Northside 777 Henry Hathaway gaztelaniaz: Yo creo en ti frantsesez: Appelez nord 777
1948 10,000 Kids and a Cop Charles Barton
1950 Harvey Henry Koster
1950 Broken Arrow Delmer Daves gaztelaniaz: Flecha rota frantsesez: La Flèche brisée katalanez: Fletxa trencada
1950 The Jackpot Walter Lang gaztelaniaz: Cuidado con los inspectores frantsesez: Gare au percepteur
1950 The Stratton Story Sam Wood frantsesez: Un homme change son destin
1950 Malaya Richard Thorpe gaztelaniaz: Malaca
1950 Winchester '73 Anthony Mann
1951 No Highway in the Sky Henry Koster gaztelaniaz: Momentos de peligro frantsesez: Le Voyage fantastique
1952 Carbine Williams Richard Thorpe gaztelaniaz: Carabina Williams frantsesez: L'Homme à la carabine
1952 Bend of the River Anthony Mann gaztelaniaz: Horizontes lejanos frantsesez: Les Affameurs galizieraz: Horizontes distantes
1952 The Greatest Show on Earth Cecil B. DeMille gaztelaniaz: El mayor espectáculo del mundo frantsesez: Sous le plus grand chapiteau du monde katalanez: L'espectacle més gran del món galizieraz: O maior espectáculo do mundo
1953 Thunder Bay Anthony Mann gaztelaniaz: Bahía negra frantsesez: Le Port des passions
1953 The Naked Spur Anthony Mann frantsesez: L'Appât katalanez: Colorado Jim
1954 The Far Country Anthony Mann gaztelaniaz: The far country frantsesez: Je suis un aventurier
1954 The Glenn Miller Story Anthony Mann gaztelaniaz: Música y lágrimas frantsesez: Romance inachevée
1954 Rear Window Alfred Hitchcock gaztelaniaz: La ventana indiscreta frantsesez: Fenêtre sur cour katalanez: La finestra indiscreta galizieraz: A ventá indiscreta
1955 Strategic Air Command Anthony Mann gaztelaniaz: Acorazados del aire
1956 The Man Who Knew Too Much Alfred Hitchcock frantsesez: L'Homme qui en savait trop katalanez: L'home que sabia massa
1956 The Man from Laramie Anthony Mann gaztelaniaz: El hombre de Laramie frantsesez: L'Homme de la plaine katalanez: L'home de Laramie galizieraz: O home de Laramie
1957 The Spirit of St. Louis Billy Wilder frantsesez: L'Odyssée de Charles Lindbergh katalanez: L'esperit de St. Louis
1957 Night Passage James Neilson frantsesez: Le Survivant des monts lointains
1958 Vertigo Alfred Hitchcock gaztelaniaz: Vértigo frantsesez: Sueurs froides katalanez: Vertigen galizieraz: Vertixe
1958 Bell, Book and Candle Richard Quine frantsesez: L'Adorable Voisine katalanez: Em vaig enamorar d'una bruixa
1959 The FBI Story Mervyn LeRoy gaztelaniaz: FBI contra el imperio del crimen frantsesez: La police fédérale enquête
1959 Anatomy of a Murder Otto Preminger gaztelaniaz: Anatomía de un asesinato frantsesez: Autopsie d'un meurtre katalanez: Anatomia d'un assassinat galizieraz: Anatomía dun asasinato
1960 The Mountain Road Daniel Mann gaztelaniaz: Sendero de furia frantsesez: Commando de destruction
1961 Two Rode Together John Ford frantsesez: Les Deux Cavaliers katalanez: Dos cavalquen junts
1961 X-15 Richard Donner gaztelaniaz: El avión cohete X-15
1962 How the West Was Won John Ford gaztelaniaz: La conquista del Oeste frantsesez: La Conquête de l'Ouest katalanez: La conquesta de l'Oest galizieraz: A conquista do Oeste
1962 Mr. Hobbs Takes a Vacation Henry Koster frantsesez: M. Hobbs prend des vacances
1962 Flashing Spikes John Ford
1962 The Man Who Shot Liberty Valance John Ford frantsesez: L'Homme qui tua Liberty Valance katalanez: L'home que va matar Liberty Valance
1963 Take Her, She's Mine Henry Koster gaztelaniaz: Regalo para soltero frantsesez: Ah si papa savait ça !
1964 Cheyenne Autumn John Ford frantsesez: Les Cheyennes katalanez: El gran combat galizieraz: O gran combate
1965 Shenandoah Andrew V. McLaglen gaztelaniaz: El valle de la violencia frantsesez: Les Prairies de l'honneur
1965 The Flight of the Phoenix Robert Aldrich gaztelaniaz: El vuelo del Fénix frantsesez: Le Vol du Phœnix katalanez: El vol del fènix
1965 Dear Brigitte Henry Koster gaztelaniaz: Querida Brigitte frantsesez: Chère Brigitte
1966 The Rare Breed Andrew V. McLaglen gaztelaniaz: Una dama para un vaquero frantsesez: Rancho Bravo
1968 Firecreek Vincent McEveety gaztelaniaz: Los malvados de Firecreek frantsesez: Les Cinq Hors-la-loi galizieraz: Os malvados de Firecreek
1968 Bandolero! Andrew V. McLaglen frantsesez: Bandolero ! katalanez: Bandolero galizieraz: Bandoleiro
1970 The Cheyenne Social Club Gene Kelly gaztelaniaz: El club social de Cheyenne frantsesez: Attaque au Cheyenne Club katalanez: El club social de Cheyenne galizieraz: O club social de Cheyenne
1971 Fools' Parade Andrew V. McLaglen gaztelaniaz: Cerco de fuego frantsesez: Le Rendez-vous des dupes katalanez: Setge de foc
1974 That's Entertainment! Jack Haley Jr. gaztelaniaz: Érase una vez en Hollywood frantsesez: Il était une fois à Hollywood katalanez: Això és l'espectacle
1975 Brother, Can You Spare a Dime? Philippe Mora gaztelaniaz: Hermano, ¿me das diez centavos? frantsesez: T'as pas 100 balles ?
1976 The Shootist Don Siegel frantsesez: Le Dernier des géants katalanez: L'últim pistoler
1977 Airport '77 Jerry Jameson gaztelaniaz: Aeropuerto 77 frantsesez: Les Naufragés du 747
1978 The Big Sleep Michael Winner frantsesez: Le Grand Sommeil euskaraz: « The Big Sleep (1978ko filma) » katalanez: La gran dormida
1978 The Magic of Lassie Don Chaffey gaztelaniaz: La magia de Lassie frantsesez: La Magie de Lassie
1980 Mr. Krueger's Christmas Kieth Merrill
1980 The Green Horizon Susumu Hani frantsesez: Un conte d'Afrique
1983 Right of Way George Schaefer katalanez: El dret d'escollir
1994 A Century of Cinema Caroline Thomas gaztelaniaz: Un siglo de cine
2004 Imaginary Witness Daniel Anker

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «James Stewart: Biografía y filmografía» AlohaCriticón 2016-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) «James Stewart, el actor bonachón que arriesgó su vida por EE.UU.» La Vanguardia 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) Historias de Filadelfia (1940). (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Ingelesez) «James Stewart, the Hesitant Hero, Dies at 89 (Published 1997)» The New York Times 1997-07-03 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.