Ireki menu nagusia

Nusrat Fateh Ali Khan (urduz: نصرت فتح علی خان‎; punjaberaz: ਨੁਸਰਤ ਫਤਹਿ ਅਲੀ ਖ਼ਾਨ; Faisalabad, Pakistan, 1948ko urriaren 13 - Londres, 1997ko abuztuaren 16) jatorri sufiko kantari pakistandarra izan zen. Qawwali kantu erlijiosoaren Asiako interprete onenaren ospea du; kantu-mota hori musikazko trantzearen eta estasiaren bidez ezagutzara iristeko bidea da. Laurogeiko hamarkadan, Europan eta Estatu Batuetan zehar kontzertuak ematen hasi zen. Frantzian izan zuen arrakastarik handiena, eta Ocora diskoetxeak haren kontzertu batzuk argitaratu zituen, giro modernoetan arrakasta handia izan zutenak. Peter Gabrielek lehen WOMAD jaialdietarako kontratatu zuen, eta Londrestik mundu osora hedatu zen haren ospea; 1990ean Nusrat Fatehren lan berri bat ekoitz zezan proposatu zion Peter Gabrielek Michael Brok kanadar abangoardistari bere Real World diskoetxean. Mustt Mustt izan zen elkarlan horren emaitza, ohiturazko qawwali sufia teknologia aurreratuenarekin eta diskotekako erritmoekin nahasten dituena. Arrakasta are handiagoa izan zuen Massive Attack taldeak gai hori trip-hoparekin nahasi zuenean. 1996an, beste disko arrakastatsu bat egin zuen Michael Brook ekoizlearekin, Night song, tradizioa eta teknoa biltzen dituena. Haren musika mendebaldeko film askoren soinu-bandetan erabili da.

Nusrat Fateh Ali Khan
Ustad-nusrat-fateh-ali-khan-vishal-singh-rana-18911.jpg
Bizitza
Jaiotza Faisalabad1948ko urriaren  13a
Herrialdea  Pakistan
Heriotza Londres1997ko abuztuaren  16a (48 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Aita Fateh Ali Khan
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikaria, musikagilea, musika-irakaslea eta Storytellerra Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa Qawwalia Itzuli
ghazala Itzuli
Musika instrumentua Harmoniuma
ahotsa
Diskoetxea Real World Records Itzuli
EMI
Virgin Records
Oriental Star Agencies Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
IMDb nm0002163

ErreferentziakAldatu