Pluton (planeta nanoa)

Pluton (134340 Pluto; ikurrak: ⯓[14] edo ♇[15]) Kuiper gerrikoko objektu astronomikorik handiena da, eta Eguzkia zuzenean orbitatzen behatu diren gorputz handienetan hamargarrena. Planeta nano ezagunen artean, tamainaz bigarrena da (lehena Eris da). Kuiper gerrikoko beste objektuak bezala, Pluton arrokaz eta izotzez osatua da nagusiki. Plutonek bost satelite ditu: Nix, Hidra, Karonte, Zerbero eta Estigia.

Pluton ⯓
Pluton
Aurkikuntza
AurkitzaileaClyde W. Tombaugh
Aurkikuntza data1930-02-18
Izendapenak
Planetoide izendapena134340 Pluton
Zeinengatik izendatua
Pluton
Planetoide sailkapena
Ezaugarri orbitalak[5]
Garaia: J2000
Afelioa
  • 7311000000 km
  • 48.871 UA
Perihelioa
  • 4437000000 km
  • 29.657 UA
  • (1989 Sep 05)[1]
  • 5874000000 km
  • 39.264 UA
Eszentrikotasuna0.244671664 (J2000)
0.248 807 66 (batezbeste)[2]
366.73 egun[2]
Batezbesteko abiadura orbitala
4.7 km/s[2]
14.86012204°[4]
Makurdura orbitala
  • 17.151394°
  • (11.88° Eguzkiaren ekuatorera)
110.28683°
Perihelioaren argumentua
113.76349°
Satelite ezagunak5
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
  • 1184±10 km[6]
  • 0.18 Lur
  • 1161 km[7] (solidoa)
Gainazal azalera
Bolumena
Masa
  • (1.305±0.007)×1022 kg[8]
  • 0.00218 Lur
  • 0.178 Ilargi
Batezbesteko dentsitatea2.03±0.06 g/cm3[8]
Gainazal grabitatea
1,23 km/s
Errotazio periodo siderala
Ekuatoreko errotazio abiadura
47.18 km/h
119.591°±0.014° (orbitara)[8]
Ipar Poloko igoera zuzena
312.993°[9]
Ipar Poloko deklinazioa
6.163°[9]
Albedoa0.49 to 0.66 (geom. 35% alda daiteke)[2][10]
Gainazaleko tenp. min batezbeste max
Kelvin 33 K 44 K (−229 °C) 55 K
13.65[2] to 16.3[11]
(15.1 batez beste)[2]
−0.7[12]
Diametro angeluarra
0.065″ - 0.115″[2]
Atmosfera
Gainazaleko presioa
0.30 Pa (udako gehiengoa)
Osaeranitrogenoa, metanoa, karbono monoxidoa[13]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Plutonen Elkano mendiak aurki daitezke Cthulhu eskualdetik gertu.

1930ean aurkitua, Pluton hasiera batean Eguzkitik hasita bederatzigarren planetatzat sailkatu zuten, eta horien artean txikientzat. Eguzki Sistemako kanpoaldean, ordea, tamainaz berdintsuak ziren objektuak —edo, Erisen kasuan, % 27 handiagoa— aurkituz joan ziren hurrengo 75 urtean; objektu horiek guztiak planeta nanotzat sailkatzen zirela kontuan hartuta, azkenean, 2006ko abuztuaren 24an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Pluton ere planeta nanotzat sailkatu zuen.

Clyde Tombaugh astronomoak aurkitu zuen 1930ean, Arizonako (Ameriketako Estatu Batuak) Lowell behatokitik, Neptunoren orbita azaltzearren X planeta baten bila ari zela. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka: azken aldiz, 1979ko otsailaren 7tik 1999ko otsailaren 11ra bitartean.

Historia

aldatu

Aurkikuntza

aldatu

1840ko hamarkadan Urbain Le Verrierren mekanika newtondara eabili zuen oraindik ezaguna ez zen Neptuno planetaren posizioa aurreikusteko, Uranoren orbitan zeuden perturbazioak aztertuta[16]. XIX. mendearen bukaeran egindako Neptunoren behaketatik ondorioztatu zen Urano bera Neptuno baino urrunago zegoen beste planeta baten eragin grabitatorioa zuela.

1906an Percival Lowellek bederatzigarren planetaren bilaketa hasi zuen, "X Planeta" izenarekin[17]. 1909an Lowell eta William H. Pickeringek zeruko zenbait koordenatu proposatu zituzten planeta horrentzat[18]. Lowellek bere behatokitik egin zituen hainbat bilaketa, ahalik eta 1916an hil zen arte, baina ez zuen emaitzarik lortu. Lowellek ez zekien 1915eko martxoaren 19an eta apirilaren 7an egindako argazkietan Pluton bera agertzen zela, eta ez zutela ondo identifikatu[19]. Aurkikuntzaren aurretik beste hamalau behaketa daude: bertan Pluton, ohartu gabe, ikusi egin zuten; zaharrena 1909ko abuztuaren 20an egin zen, Yerkes Behatokitik[20].

Percivalen alargun Constance Lowellek hamar urteko eztabaida legala hasi zuen bere senarraren legatuaren inguruan, eta X Planetaren bilaketari ez zitzaion berrekin 1929. urtea arte. Vesto Melvin Slipher, Lowell Behatokiko zuzendariak, 23 urteko Clyde Tombaugh astronomoari eman zion, bere marrazki astronomikoek txundituta.

Tombaughen lana sistematikoki zeru zati bereko argazki bikoteak aztertzea zen, bertan aztertzeko ea objekturen bat bere posiziotik aldatu ote zen. Konparatzeko makina bat erabilita, azkar begira zezakeen aurrera eta atzera egiten argazki bikoteak, objektuen mugimendu ilusioa sortuta.

1930ko otsailaren 18an, bilaketan urtebete igaro ostean, Tombaughek urtarrilaren 23 eta 29an hartutako bi plaketako objektu bat mugitzen ari zela ikusi zuen. Urtarrilaren 21ean egindako kalitate txikiagoko plaka batek aurkikuntza bermatu zuen. Argazki berriak atera ostean, aurkikuntza Harvard Collegeko Behatokira bidali zen 1930ko martxoaren 13an.

Izendapena

aldatu
Ikus, ere: Venetia Burney

Aurkikuntza mundu osoko egunkarietan agertu zen. Lowell Behatokiak eskubidea zuen objektu berriari izena emateko eta mila proposamen baino gehiago jaso zituzten mundu osoko afizionatuena, Atlasetik Zymalera[21]. Tombaughek presa sartu zion Slipherri objektu berriari izena jartzeko, beste inork egin aurretik[21]. Constance Lowellek Zeus proposatu zuen, ondoren Percival eta, azkenik, Constance. Hiru proposamen horiek alboratu ziren[22].

Pluton izena, azpimunduko erromatar jainkoa, Oxfordeko hiriko hamaika urteko ikasle erromatar mitologiazale Venetia Burneyk proposatu zuen[23]. Izena Oxfordeko Unibertsitateko bere aitona Falconer Madan liburuzainarekin izan zuen hizketaldi batean atera zen. Hark Herbert Hall Turner astronomoari eman zion izena eta bera arduratu zen AEBetara bidaltzeaz[23].

Objektua ofizialki 1930eko maiatzaren 25ean izendatu zuten[24]. Lowell Behatokiko kide bakoitzak botoa emateko eskubidea zuen hiru izenen zerrenda batetik: Minerva, Kronos eta Pluton. Minerva jada asteroide baten izena zen eta Kronos izena Thomas Jefferson Jackson See astronomoak proposatu zuen, garai hartan fama txarra hartzen ari zena. Plutonek irabazi zuen bozketa, boto guztiak lortuta[16]. Izena proposatu izanagatik Madanek Venetiari £5 eman zizkion (gaur egongo 300 libera esterlinaren parekoa[25]).[23]

Geologia

aldatu

Sakontzeko irakurri: Plutongo geologia

Askotan kontrakoa pentsatu den arren, gaur egun Plutongo geologia aktiboa eta berezia dela jakina da. New Horizons zunda bertatik igaro zenean hainbat misterio argitu ziren eta gainera, geologiari buruzko datu berri eta interesgarriak bidali ziztuen. Nitrogenozko gainazala duela, ordoki zabal zein mendi altuak dituela eta ziur aski kriobulkanismoa duela aipagarrienak dira.

Sateliteak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Plutonen sateliteak»

Plutonek bost satelite ditu. Handiena Karonte da, planetaren tamainaren ia erdia duena. Bestalde, beste lau satelite gehiago ditu, baina Karonte baino urrutiago daude eta askoz txikiagoak dira; gainera, ezin dira Lurretik behatu. Haien izenak (Hidra, Nix, Zerbero eta Estigia), greziar mitologiako infernuko jainkoen izenetatik datoz, Pluton eta Karonterekin gertatzen den bezala.

Erreferentziak

aldatu

[1] [2] [3] [4] [5] [7] [8] [9] [10] [11] [12] [13]

  1. a b (Ingelesez) Chamberlin, Alan. HORIZONS Web-Interface. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  2. a b c d e f g h i j (Ingelesez) Pluto Fact Sheet. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  3. a b c (Ingelesez) Rotation Period and Day Length. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  4. a b Chamberlin, Alan. Keplerian Elements for Approximate Positions of the Major Planets. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  5. a b Young, Eliot F.; Young, L. A.; Buie, M.. (2007-10-01). Pluto's Radius. , 62.05 or. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  6. Lellouch, E.; de Bergh, C.; Sicardy, B.; Forget, F.; Vangvichith, M.; Käufl, H. -U.. (2015-01-15). «Exploring the spatial, temporal, and vertical distribution of methane in Pluto’s atmosphere» Icarus 246: 268–278.  doi:10.1016/j.icarus.2014.03.027. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  7. a b Young, Eliot F.; Young, L. A.; Buie, M.. (2007-10-01). Pluto's Radius. , 62.05 or. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  8. a b c d Buie, M. W.; Grundy, W. M.; Young, E. F.; Young, L. A.; Stern, S. A.. (2006-07-01). «Orbits and photometry of Pluto's satellites: Charon, S/2005 P1 and S/2005 P2» The Astronomical Journal 132 (1): 290–298.  doi:10.1086/504422. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  9. a b c (Ingelesez) Seidelmann, P. Kenneth; Archinal, B. A.; A’hearn, M. F.; Conrad, A.; Consolmagno, G. J.; Hestroffer, D.; Hilton, J. L.; Krasinsky, G. A. et al.. (2007-07-01). «Report of the IAU/IAG Working Group on cartographic coordinates and rotational elements: 2006» Celestial Mechanics and Dynamical Astronomy 98 (3): 155–180.  doi:10.1007/s10569-007-9072-y. ISSN 0923-2958. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  10. a b Hamilton, Calvin J.. Dwarf Planet Pluto. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  11. a b (Ingelesez) AstDyS. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  12. a b (Ingelesez) Chamberlin, Alan. JPL Small-Body Database Browser. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  13. a b Pluto has carbon monoxide in its atmosphere. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  14. .
  15. .
  16. a b (Ingelesez) Croswell, Ken. (1997-01-01). Planet quest: the epic discovery of alien solar systems. Free Press ISBN 0684832526. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  17. Tombaugh, Clyde W.. (1946-01-01). «The Search for the Ninth Planet, Pluto» Leaflet of the Astronomical Society of the Pacific 5: 73. ISSN 0004-6272. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  18. Hoyt, William Graves. (1976-12-01). «W. H. Pickering's Planetary Predictions and the Discovery of Pluto» Isis 67 (4): 551–564.  doi:10.1086/351668. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  19. (Ingelesez) Littmann, Mark. (1990-01-01). Planets beyond: discovering the outer solar system. Wiley ISBN 047151053X. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  20. Buchwald, Greg; Dimario, Michael; Wild, Walter. (2000-01-01). Pluto is Discovered Back in Time. , 355 or. ISBN 10503390. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  21. a b «Finding Pluto: Tough Task, Even 75 Years Later» Space.com (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  22. The Discovery of Pluto - The Search Continues. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  23. a b c BBC NEWS | Science/Nature | The girl who named a planet. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  24. «Name Pluto Given to Body Believed to Be Planet X» The New York Times 1930-05-25 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).
  25. Measuring Worth - Annual RPI and Average Earnings for Britain. (Noiz kontsultatua: 2017-03-19).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu