Uxue del Río

artista, irudigilea eta diseinatzaile grafikoa

Uxue del Río Laboa (Donostia, Gipuzkoa, 1997ko urtarrilaren 8a)[1] artista, irudigile eta diseinatzaile grafikoa da. Barrura eramaten dituen ideiak adierazi eta garatzeko duen beharragatik marrazten eta margotzen du. Sorkuntza bakoitzarekin bizitzaren edertasuna islatu nahi du, gauza txikien gozamena, naturaren, artearen, koloreen eta gizakiaren bertuteak sustatuz.[2]

Uxue del Río
Bizitza
JaiotzaDonostia1997ko urtarrilaren 8a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa

Biografia aldatu

 
Donostia Tabakaleratik

Uxue del Río Donostiako artista, ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa da. Santo Tomas Lizeoan Batxilergo zientifikoa egin zuen eta aldi berean, batxilergoaren lehen urtean euskarazko eta matematikako klase partikularrak eman zituen. Euskal Herriko Mondragon Unibertsitatean, Lidergo ekintzailea eta berrikuntza Business Administration and Management ikasi zuen. Bitartean  2018-2019 AEG Lanbide berrikuntzarako eskolan Merkataritza-sektoreko produktuen kudeatzailearen ikastaroa eta 2019-2020 Bartzelonako ESdesign Goi-mailako Diseinu eskolan Escuela Superior de Diseño de Barcelona, Diseinu grafiko masterra egin zituen. 2020-2021 Diseinu eskolan, Web Diseinu eta programazioko masterra web.

Hainbat ikastaro ere egin zituen, hala nola, Ikusten ikasi, Argazki ikastaroa Gipuzkoako argazki-elkartean, Asun Dominguezekin Patroiak eta jantzigintza.

Hizkuntza arloan, gaitasun elebiduna edo jatorrizkoa du euskaran eta gaztelanian, ingelesean gaitasun profesional osoa; frantsesean, ostera, oinarrizko gaitasun mugatua.

Mondragon Team Academy Network eta TED: Ideas Worth Spreading – Unofficial taldeen kide da.

Ibilbidea aldatu

Diseinatzaile moduan hasi zen, ogibide funtzionalagoa izanda, enpresen munduan sartzeko aukera handiagoa ematen baitzuen. Ilustrazioan, berriz, barruko guztia azaleratzeko helburuaz hasi zen. Uxueren iritziz, artea kontu oso pertsonala da, barrutik ateratzen diren sentimenduak eta hausnarketak kudeatzeko bidea. Irudigintza bere gogoetak ateratzeko bidea da, funtzionaltasunaren edo estetikaren gainetik. Bere burua askatzeari eta barrukoa ateratzeari ematen dio garrantzirik handiena. Sortzerakoan prozesu desberdinak erabiltzen ditu. Askotan, irudiak arkatzez zein akuarelaz marraztu ostean, formatu digitalera pasatzen ditu. Ilustrazio sinpleak, ostera, argazkietatik hartu, eta moldatu egiten ditu.[1]

 
Tabakalera

Lan egoera dela eta, zera dio: “Diseinatzaile lana badago. Ilustrazioaren arloa, ostera, beste jarduera batzuekin lotu behar izaten da gehienetan, beste barik, horretatik bizitzea idilikoa baita. Zoritxarrez, irudigintzak gehiago du bokaziotik ofiziotik baino.”[1]

Bere lanetako une iheskor, mundutarrak eta sentsazio bereziak harrapatzeko batzuetan, errealitate paralelo bat sortu beharra dago ela gaineratu du.[1]

Etorkizunera begira alde teknikoan sakondu nahi du; era berean, langai adierazkorragoak jorratzea, lantzen duenari bere ikuspuntua eman ahal izateko. Baina ikuspuntua plazaratzeko, irizpidea izugarri landu behar da, eta bere iritzi propioa garatzea ere helmuga du.[1]

2022ko urtarrilean bere lanen erakusketa eta zuzeneko sormena uztartu zituen Donostiako Tabakaleran, Kutxa Kultur Plazan, 'Zuzeneko artea' espazioan eta 'Artistaren txokoa' programaren barruan.[2]

Eskarmentua aldatu

Hauexek dira bere lan batzuk:[1]

*Pukas Surf , diseinatzaile grafikoa 2021ko urritik, 4 hile

*Network member, Arrasate MTA(Mondragon Team Academy), 2015tik. Mondragon Team Academy (MTA World) Ekintzaileen sare globala

*Onura Consulting, Donostia, irudi eta diseinuaren koordinatzaile, 2021 ekainetik irailera

*iametza, Lasarte Orian, diseinu grafikoa eta web-a, 2020ko uztailetik 2021eko maiatzera

*Vainilla, Bartzelona eta inguruak, diseinatzaile grafikoa, 2019ko abendutik 2020ko maiatzera

*Wood Surf Creators, Desarrollo del negocio e identidad de la marca, 2019ko maiatzetik 2019ko abendura

*HIKU Team Company, sortzaileetakoa eta elkartua, 2015eko irailetik 2019ko abendura. Merkatuko arazoak konpontzeko proiektu berritzaile eta sortzaileak garatzea

*BASK, Irun, sortzaileetakoa, 2017ko urritik 2019ko ekainera, Arropa iraunkorraren marka.

*Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, Negozio-ereduaren garapena. 2018ko irailetik 2018ko abendura

*Go For Visual, Donostia, Markaren kudeaketa, 2015eko irailetik 2018ko urtarrilera

*Kiara handmade, Donostia, Produktuen garapena, 2016ko irailetik 2017ko azarora, Arropa iraunkorraren marka.

Errreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Atxikallende, Alex Uriarte. ««Irudigintzak gehiago du bokaziotik ofiziotik baino»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Uxue del Río» Kutxa Kultur (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Kanpo estekak aldatu