Lalisa Manoban (thailandieraz: ปราณปรียา มโบาล; Buri Ram probintzia, 1997ko martxoaren 27a) Panpriya Manoban jaioa eta Lisa izen artistikoaz ezagunagoa, rap-kantari, modelo, abeslari eta dantzari thailandiarra da. Blackpink taldeko parte da YG Entertainmentek[1] sortutakoa 2016an.

Lisa (abeslaria)

(2022)
Bizitza
JaiotzaBuri Ram (en) Itzuli1997ko martxoaren 27a (27 urte)
Herrialdea Thailandia
BizilekuaBangkok
Hezkuntza
HizkuntzakThailandiera
ingelesa
koreera
japoniera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, dantzaria, modeloa, raperoa, kantugilea, argazki-modeloa eta aktorea
Pisua48 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaBlackpink
Izengoitia(k)Lalisa Manobal
Genero artistikoaK-popa
hip hop musika
dance popa
pop musika
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaukelelea
ahotsa
gitarra
DiskoetxeaYG Entertainment (en) Itzuli
Interscope Records

lalisaofficial.com
IMDB: nm8707186 Allmovie: p934647
Instagram: lalalalisa_m Youtube: UC35HKvKYPkri4Grd5KXl3wQ Spotify: 5L1lO4eRHmJ7a0Q6csE5cT iTunes: 1583908668 Musicbrainz: 30aeb57f-bb16-47fa-86ca-79fc57b4d12c Discogs: 6771906 Allmusic: mn0004040519 Edit the value on Wikidata

Bere rap, dantza eta abeslari talentuengatik ezaguna, Lisak thailandiarra, koreera, ingelesa eta japoniera hitz egiten ditu. 30 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu instagramen, artista eta K-pop ospetsu jarraituena da Thailandian eta Hego Korean.

Lehen Urteak aldatu

Lisa 1997ko matxoaren 27an jaio zen Panpriya Manoban izenarekin, Buri Ram probintzian, Thailandia, baina beranduago bere izena Lalisara aldatu zuen, "bedeinkatua dena" bedeinkatua dena esan nahi du. Igarle batek oparotasun handiagoa ekarriko ziola esanez. Alaba bakarra da, bere amaren izena Chitthip Bruschweiler da, eta Thailandiarra da, bere aita ordea berriz, Marco P. Brüschweiler, suitzar chef ospetsua Thailandian.

Lisa 8 urterekin hasi zen dantzatzen, eta abesten bigarren mailako hezkuntzan. Beranduago dantza txapelketetan parte hartzen hasi zen haurtzaroan zehar, eta Waa Zaa Cool hamaika partaideko taldera batu zen, BamBamekin batera, gaur egun Got7 taldeko partaidea. 2009ko irailean, bere taldeak LG Entertainment Million Dream Sanan World txapelketan parte hartu zuen, Channel 9an bota zutena eta "talde berezia" saria irabazi zuten. Lisak "Top 3 Good Morals of Thailand" txapelketan ere parte hartu zuen, bere eskola ordezkatu zuen.

Sariak aldatu

Lisak hainbat sari irabazi ditu azken urteetan, 2018an eta 2019an adibidez, "The Standard" txapelketan "Person of the year" saria irabazi zuen. 2020an "Sanook X Joox Thailand Music Awards" sarietan hautagaietako bat izan zen "Social Superstar" sarirako, eta "Premio Anual k4us" sarietan "Favorite News From The Hwstar" saria irabazi zuen. Azkenik, 2021ean "Thailand Master Youth Club 2020-2021" "Inspirational Role Model for Youth Award" saria irabazi zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Blackpink. YG Family.

Kanpo estekak aldatu